Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Euskadiko hamar gaztetik zazpi klima- aldaketarekin lotutako gaietan interesatuta daude

Argitalpen-data: 

European Year of YoutthHala ere, gutxiengoak soilik jarraitu zituen Glasgowen egin zen Klimaren Goi Bilerari buruzko berriak

Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 69,5ek dio oso edo nahikoa interesatuta dagoela klima-aldaketarekin lotutako gaietan (%18,0 oso interesatuta dago eta beste %51,5 nahikoa interesatuta).

Datu horiek Euskadiko gazteen lagin adierazgarri bati egindako online inkesta batetik datoz. Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako saileko Gazteen Euskal Behatokiak egin zuen inkesta hori 2021eko abenduan. Inkesta horretan 15 eta 29 urte bitarteko 4.356 lagunek parte hartu zuten.

Klima-aldaketarekin lotutako gaietan izandako interesa handixeagoa da emakumeen artean, gizon gazteen artean baino (%71,3 eta %67,8, hurrenez hurren), bai eta 25 eta 29 urte bitarteko gazteen artean (%73,5), 25 urtez azpikoen artean baino (%67 eta %68 artekoa baita).

Zer neurritan zaude interesatuta klima-aldaketarekin lotutako gaietan?

Hala ere, Euskadiko gazteen %6,1ek soilik jarraitu zituen egunero edo ia egunero 2021eko urriaren 31tik azaroaren 12ra bitartean Glasgowen egin zen Klimaren Goi Bilerari buruzko berriak. Beste %36,3k maiztasun txikiagorekin jarraitu zituen berri hauek, baina, hala ere, gazte gehienek (%55,2) ez zuten Klimaren Goi Bileraren gaurkotasuna jarraitu.

25 eta 29 urte bitartekoak dira gai honetan interesik handiena erakutsi dutenak, bai eta Klimaren Goi Bilerari buruzko berriak egunero jarraitu zituztela gehien adierazi dutenak ere (%9,1); 15 eta 19 urte bitartekoen artean, aldiz, %4,0k jarraitu zituen egunero berri horiek eta 20 eta 24 urte bitartekoen artean, %5,4k.

Joan den hilean Glasgowen egin zen Klimaren Goi Bilerari buruzko berriak jarraitu zenituen?

Gazte gehienen ustez (%56,1), klima-aldaketa gizakiaren ekintzaren ondorio da, eta beste %38,1en iritziz, gizakiaren ekintzaren eta aldiro gertatzen den natura-aldaketaren konbinazioa da. %3,4k soilik uste du aldiro gertatzen den natura-aldaketa dela, zeinetan gizakiaren ekintzek ez duten esku hartu. Gainerako %2,3k ez daki eta nahiago du ez erantzutea.

Aztertutako talde guztietan, kide gehienek uste dute klima-aldaketa gizakiaren ekintzen ondorioa dela, baina ideia hori batezbestekoa baino zabalduago dago gazteenen artean (15 eta 19 urte bitartekoen %58,8k uste du hori).

 Zure ustez, klima-aldaketa hori gizakiaren ekintzaren ondorio da edo, glaziazioekin gertatu zen bezala, aldiro gertatzen den natura-aldaketa da?

Eguneroko jarduera jakin batzuek ingurumenean duten eragina murrizten saiatzeko asmoz, neurri batzuk hartzeko prest dauden galdetu zaie. Gazte gehienek honako neurri hauek hartzeko prest daudela esan dute: Km0 produktuak erostea, nahiz eta garestiagoak izan (%64,5), oporretan autobusez edo trenez joatea, hegazkinez joan beharrean (%63,4) eta telefono, tableta edo ordenagailu birziklatuak erostea (%62,7). Erdiak prest daude Internet bidezko produkturik edo janaririk ez erosteko, etxez etxeko banaketa badakarte. Eta erdia baino gutxiago dira Euskadin edo Espainian egindako arropa erosteko prest daudenak, arropa horrek prezioaren bikoitza balio badu ere (%37,1).

Jarduera jakin batzuek ingurumenean duten eragina murrizten saiatzeko, honako neurri hauetako bakoitza hartzeko prest dauden Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteak (%)

Garestiagoak badira ere, Km0 produktuak edo Euskadin edo Espainian egindako arropa erosteko prest daudenak gehiago izaten dira adinean aurrera egin ahala, baina egia da, normalean, adinak gora egiten duenean eskuragarri duten dirua ere gehiago izaten dela. Bestalde, ez dago alde esanguratsurik, adinaren arabera, birziklatutako gailu teknologikoak erosteari edo etxez etxeko banaketa dakarten produktuak erosteari dagokienean. Azkenik, oporretako joan-etorrietan hegazkinaren ordez autobusa edo trena erabiltzeko prestasuna handiagoa da adinak behera egin ahala.

Emakume gazteak gizonak baino prestuago daude beren ekintzen ingurumen-inpaktua murrizten saiatzeko proposatutako neurri guztiak hartzeko.

Mesedez, adierazi zu zeu prest egongo zinatekeen edo ez honako neurri hauetako bakoitza hartzeko, eguneroko jarduera jakin batzuek ingurumenean duten eragina

Azkenik, GJHei buruz (Garapen Jasangarrirako Helburuak, ODS gaztelaniaz) duten ezagutzaz galdetzean – Klima-aldaketari ez ezik, munduko beste arazo batzuei ere erreferentzia egiten dietenak, hala nola pobrezia, osasuna, hezkuntza, genero-berdintasuna, etab. –, gazteen laurdenak baino ez daki zer diren (%24,7). 20 eta 29 urte bitartekoek ezagutzen dituzte gehien, baina pertsona horien artean ere ez dira %30era iristen.

GJHak (gaztelaniaz ODS) zer diren dakiten Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteak, sexuaren eta adin-taldeen arabera (%)

ODS