Gazte Plana: Sarrera
1.- Zeri deritzogu Gazte Politika Integrala?
Gazte-politika integralak, batetik, gazteak errazago gizarteratzeko neurriak hartzen ditu barne, gazteen emantzipazioa lortze aldera, gazteen arloko zeharkako politiken plangintzaren, burutzapenaren eta ebaluazioaren bitartez. Bestetik, gaztetasunaren sustapenerako neurriak hartzen ditu barne; berariaz gazteei zuzendutako programa, jarduera, zerbitzu eta ekipamenduen bitartez eta, beti ere, gazteen partaidetza sustatuko duten prozesu eta bideen bitartez burututako neurriak, izan ere.
2.- Nori zuzentzen gatzaizkio?
Gazte politika integrala aplikatzeko garaian, konbentzio modura, gazteak 14 eta 30 urte bitarteko pertsonak izango dira.
3.- Gazte politika integralaren printzipio orokorrak
- Gazteen egoeraren arreta integrala
- Zeharkakotasuna
- Aukera-berdintasuna
- Aniztasuna eta ezberdintasuna errespetatzea
- Gazte-ikuspegiaren integrazioa
- Ekintza positiboa
- Rolak eta estereotipoak desagerraraztea
- Lankidetza eta koordinazioa
- Plangintza
- Hurbiltasuna
- Partaidetza
- Balioen sustapena
4.- Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzaren eginkizunak
Gazteria Zuzendaritzari, dekretu honek oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:
- Gainerako erakunde publikoekin eta gizarte-eragileekin batera, gazteak behar bezala gizarteratzeko jarduerak sustatzea.
- Gazteriako politika integralak garatzea, erakundearteko eta sailarteko lan-taldeak koordinatuz.
- Gazteriaren egoeraren gaineko informazioa eta dokumentazioa bildu eta hedatzea, bai eta horren gainean egoki iritzitako ikerketa eta azterlanak egitea ere.
- Gazteria, denbora libre eta aisiaren arloko eta haur izatea zaintzeko eta haurtzaroan denbora librea erabiltzeko politiken arloko beharrizanak aztertzea, eta arauzko neurriak proposatzea.
- Aisiaren erabilera sozial, kultural eta hezitzailea sustatzeko planak lantzea, bereziki zainduz hizkuntza normalizazioaren ikuspegia.
- Arlo hauetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin lotutako zuzeneko ekintzari dagozkion egitekoak betetzea:
- Gazteentzako informazioa eta dokumentazioa, haur eta gazteentzako aterpetxeak eta instalazioak, gazteentzako turismoa eta gazteentzako gainerako zerbitzuak.
- Gazteentzako Europako egitasmoak eta gazteen arteko trukeak.
- Gazteriaren arloan bete beharreko gainerako egitekoak.
- Haur eta gazteen aisialdiko hezkuntzan, dinamizazio soziokulturalean eta haur eta gazteei zerbitzuak emateko zentroetan lan egiten duten pertsonen ezaugarriak zehaztea, eta horien prestakuntza bultzatzea.
- Gazteen artean asoziazionismoa eta boluntariotza sustatzea, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzarekin koordinatuta.
- Gazteriako politika integralen jarraipena eta ebaluazioa egiteko, Gazteriaren Euskal Behatokiari esleitutako egitekoak gauzatzea.
- Gazteriaren arloan interes komunekoak diren jardueretan, Estatuko, Europako eta Europaz gaindiko erakundeekin lankidetzan jardutea.
Azken aldaketako data: