Gazteen Euskal Behatokiaren ikerketa berria: "Gazteak, emantzipazioa eta etxebizitza-premia Euskadin, 2023"

Argitalpen-data: 

gazteak, emantzipazioa eta etxebizitza-premia Euskadin, 2023

Txosten honen helburua hauxe da: Euskadiko gazteek emantzipazioari dagokionez bizi duten egoeraren ikuspegi orokorra ematea, eta, zehazkiago, emantzipatu gabeko gazteen etxebizitza-premia aztertzea.

Horretarako, 2023ko Etxebizitza Beharrei eta Eskaerari buruzko Inkestaren emaitzak aztertu ditu Gazteen Euskal Behatokiak. Inkesta hori etxebizitzaren arloko ardura duen Eusko Jaurlaritzaren saileko Estatistika Organo Espezifikoak egiten du aldiro (2023an, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila izan zen arduraduna). Estatistika Organo Espezifikoak 18 eta 34 urte bitarteko pertsonei buruzko datuak eman dizkio Gazteen Euskal Behatokiari, azken honek azter ditzan.

Txosten honetan honako datu hauek ematen dira, besteak beste: emantzipatutako gazteak bizi diren etxebizitzen ezaugarriak, etxebizitza-premia duten emantzipatu gabeko gazteek dituzten zailtasunak, diru-sarrerak, lehentasunak edo etxebizitza-politikari buruzko iritziak.

Gainera, 2023ko datuak Etxebizitza Beharrei eta Eskariari buruzko Inkestaren aurreko edizioetako datuekin alderatzen dira, zehazki 2015, 2017, 2019 eta 2021ean bildutakoekin.

Era berean, alde esanguratsuak daudenean eta emaitzak estatistika-zorroztasunez eskaintzeko moduko lagin zabala dagoenean, datuak sexuaren, adinaren, lurraldearen eta abarren arabera bereizita aurkezten dira.