Inkesta online egin da, Euskadiko 15 eta 34 urte bitarteko gazteei zuzenduta egon da eta 2020ko urriaren 30ean hasi eta azaroaren 4an bukatu zen.
Covid19aren inguruan Gazteen Euskal Behatokitik burutu dugun bigarren inkesta da hau, beti ere gazteen egoera ezagutzeko asmoz. Lehenengoa martxoan egin genuen, etxeko konfinamenduaren hasierako egunetan. Bigarren honetan egoera ez da berdina; alarma-egoera indarrean dago baina neurriak ez dira martxokoak bezain murriztaileak. Edozelan ere, helburua hauxe izan da: ezarritako neurriak eta har litezkeen beste batzuk nola baloratzen dituzten gazteek jakitea, bai eta izurriak zelako eragina izan duen gazteen ohituretan eta proiektuetan ere ezagutzea. Era berean, jakin nahi izan dugu nola sentitzen diren gazteak une honetan.