Gazteen Euskal Behatokiak aurrez aurreko ikastaroekin hasiko da berriro irailetik aurrera. Aforoa, gehienez 12 lagun, eta segurtasun neurriak bermatuko dira.
Irailaren 23an ekingo diegu udazkeneko jarduerei ORTZADARkoek emango duten 'On- line jokoak, kirol apustuak, sare sozialak… menpekotasuna edo kondairak?' ikastaroarekin. Kurtsoa Estibaliz Ansotegi Guruziagak, psikologian lizentziatua, Ortzadar enpresako osasun eta adikzioak prebenitzeko programen koordinatzaileak, emango du.
Noiz eta non:
Helburuak:
-
Gizarte-eragileei informazioa eta prestakuntza ematea ausazko jokoekin (batez ere kirol-apustuekin eta on-line jokoekin) eta sare sozialekin lotutako arriskuei buruz.
-
Joko horiek eta sare sozialek izan ditzaketen arriskuei buruzko informazio objektiboa ematea.
-
Norberaren burua zaintzeko jokabideak sustatzeko estrategiak ematea.
-
Parte-hartzaileak sentikortzea mezu prebentiboak sustatzeko betetzen duten eginkizunaren garrantziaz.
Ikastaroan parte-hartzea DOAKOA izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!
Ikastaroan parte hartzeko irailaren 2an indarrean jarriko dugun FORMULARIOA bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).
- Izena emateko epea:
- Ikasle kopurua: 12 lagun gehienez
94 4031645
Hartzaileak:
Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.
- Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
- Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
- Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.