Gazteen Euskal Behatokiak txosten berri bat argitaratu du: 'La juventud vasca durante la pandemia. Monitorización online (marzo 2020 - mayo 2021)'

Argitalpen-data: 

Esukal gazteria pandemian. Online monitorizazioa

Covid19 pandemiak gazteen kolektiboan duen eragina ukaezina da. Aurrez aurreko eredu tradizionalen alternatiba gisa ezarri diren online hezkuntza-eredu berriek edo telelanak, gizarte- eta talde-harremanen aldaketak, araudi berriek eta murrizketek… pandemiarekin izandako aldaketek eragina izan dute gazteen bizitzako hainbat mailatan, eta online elkarrizketa ugari izan dira horretaz. Hori guztia kanal digitaletan islatu da, eta horiek gazteen kolektiboaren eta pandemian izandako jokabidearen irudia eraiki dute.

Aurkezten dugun azterlanak Euskadiko gazteei buruzko elkarrizketa digitalak pandemian izan duen bilakaera aztertu du, zehazki, 2020ko martxoaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra, eta komunikabide, sare eta bestelako kanal digitalek gazteei buruz eraiki dituzten irudia eta estereotipoak identifikatu ditu.

Horretarako, Twitterren, online prentsan, blogetan, foroetan eta abarretan Euskadiko gazteen egoerari buruz argitaratutako 25.000 eduki eta aipamen baino gehiago monitorizatu dira.

Azterlanaren ondorioetan nabarmentzen den bezala, aipamen horiek nagusiki negatiboak izan dira bi zentzutan: batetik, gazteen kolektiboaren gaineko ondorio emozional, psikologiko eta ekonomikoei egiten diete erreferentzia, eta, bestetik, erakusten dute iritzi publikoak (komunikabideen bidez) gazteei buruz duen pertzepzioak erantzukizun eta elkartasun falta nabarmentzen duela. Gazteen kolektiboak, aldiz, uste du modu bidegabean ari direla errua botatzen eta gazteen gutxiengo baten jokabideak orokortzen.

Aldi berean, nolabaiteko pertzepzioa dago euskal gazteen artean dauden arazoak (langabezia, lan-prekarietatea, emantzipatzeko zailtasunak, etab.) ahaztu egin direla eta okerrera egin dutela pandemian zehar.

* Txosten osoa gaztelaniaz kontsulta daiteke