Ekainak 5, Ingurumenaren Munduko Eguna

Argitalpen-data: 

2023an egun honen leloa plastikoek sortzen duten kutsadurarekin lotuta dago

Plastikoen erabilera eta plastikoek ekosistemetan duten eragina murriztea guztion erantzukizuna da, administrazio publikoena, enpresena eta herritarrena.

2021ean, Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 70ak esaten zuen normalean bere poltsa eramaten zuela erosketak egitera zihoanean. Bestetik, % 36,2k adierazi zuen sarritan gutxi paketatutako produktuak erosten saiatzen zela. Bi neurri horiek plastikoen kontsumoa murrizten laguntzen dute.

Erosketa ohitura horiek sarritan jarraitzen dituzten gazteen ehunekoak gora egin du 2012tik 2021era.

Plastikoen kontsumoa murriztea dakarten jokabide batzuk egiten dituzten Euskadiko 15-29 urteko gazteen ehunekoaren bilakaera (%)

Plastikoen kontsumoa murriztea dakarten jokabide horiek gehiago egiten dituzten emakumeek, gizonek baino. Adinean gora egin ahala ere ohikoagoak izaten dira jokabide hauek.

Plastikoen kontsumoa murriztea dakarten jokabide batzuk sarritan egiten dituztela dioten Euskadiko 15-29 urteko gazteak, 2021ean, sexuaren eta adin-taldeen arabera  (%)

Bestetik, 2022an, gazteei ea prest zeuden plastikoen kontsumoa (poltsak, gainpaketatutako produktuak, etab.) murrizteko galdetu zitzaien. Gazteen hirutik bi oso prest agertu ziren beren plastikoen kontsumoa murrizteko (% 67,6) eta beste % 27,0 nahiko prest azaldu zen.

“Oso prest” zeudela ziotenen ehunekoei erreparatuz gero, ikusten dugu emakumeak gizonak baino prestuago daudela beren plastikoen kontsumoa murrizteko. 20 eta 29 urte bitarteko gazteak ere, 20 urtetik beherakoak baino prestuago daude horretarako.

2022an plastiko gutxiago kontsumitzeko oso prest azaldu diren Euskadiko 15-29 urteko gazteak, sexuaren eta adin-taldeen arabera (%)

Plastikoen kontsumoa murriztea Garapen Jasangarrirako Helburuen 2030 Agendaren hainbat helbururekin lotuta dago: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak (12), Klimaren aldeko ekintza (13), Itsaspeko bizitza (14) eta Lehorreko ekosistemetako bizitza (15).

Zehazki, 12. helburuaren barruan, 12.5 xedeak adierazten du hemendik 2030era hondakinen sorrera nabarmen murriztu behar dela prebentzio-, murrizketa-, birziklatze- eta berrerabiltze-jardueren bidez.

Garapen Jasangarrirako Helburuen 2030 Agendaren hainbat helburu