2024ko irailean nabarmendutako artikuluak

Argitalpen-data: 

Artikulu nabarmenduen argazkiak edo aldizkarien portadak


CONCEIÇÃO, M.O., 2024. Asociacionismo femenino juvenil: mecanismos de participación en Barcelona (leiho berri batean irekitzen da). Las Torres de Lucca: revista internacional de filosofía política, vol. 13, no. 2, ISSN 2255-3827.

Ikerketa honen helburu nagusia gazteen asoziazionismo femeninoaren lana aztertzea da, herritarrek parte hartzeko mekanismoa den aldetik,  hezkuntza integratzailearen bidez ikusezin bihurtutako kolektiboak lan-merkatuan txertatzera bideratuta. Ikerketa Bartzelonako Rosa Peris Elkartean egindako bederatzi hilabeteko borondatezko lana abiapuntu hartuta egin da. Elkarte horrek ikasketa-bekak ematen dizkie egoera sozioekonomiko kalteberatsuan dauden 16 eta 26 urte bitarteko neska gazteei. Bekadunen aurrerapen profesionalaren eta pertsonalaren eduki kualitatiboko azterketa egin da, identitatean duen eragina aztertzeaz gain. Aurkezpenak hirugarren sektoreko emakumeen eta gazteen elkarteek gazteriaren eta berdintasunaren arloko politika publikoak eta sozialak diseinatzen botere publikoa nola gida dezaketen ere azaltzen du. Emaitzek agerian utzi dute zein den esku-hartze zibiko horien irismen praktikoa politika publikoak sortzeko, ekoizpen politiko-administratiboa gazteen elkarte-esperientzian oinarritzea lortzen baitute.


DÍEZ GUTIÉRREZ, E.J., ALONSO MARTÍNEZ, H. y JARQUÍN RAMÍREZ, M.R., 2024. Una política educativa para la justicia social contra el auge del neofascismo (leiho berri batean irekitzen da). Revista internacional de educación para la justicia social (RIEJS), vol. 13, no. 1, ISSN 2254-3139.

Ikerketa honen helburua da irakasleek hasierako prestakuntzan eta etengabeko prestakuntzan hezkuntza-pedagogia antifaxista baten beharrari buruz dituzten pertzepzioak eta iritziak aztertzea, gaur egun ikasgeletan dauzkagun gazteen artean neofaxismoak izan duen gorakadaren aurrean eta gorakada horretan hezkuntza-sistemak izan duen erantzukizunaren inguruan. Horretarako, zeharkako inkesta deskriptibo bat egin zitzaien, 2023ko abuztuaren 25etik urriaren 25era bitartean, herrialde osoko 1426 irakasleri, laginketa ez-probabilistiko intzidental baten bidez. Emaitzek erakusten dutenez, irakasleen ehuneko handi eta esanguratsu batek uste du pedagogia antifaxistan prestakuntza jaso behar zutela, eta izugarria da prestakuntza hori inoiz ez dutela izan aitortu duen irakasle horien ehunekoa. Eztabaidak eta ondorioek irakasleak balioetan prestatzeko politikak dituzte oinarri, eta, zehazki, pedagogia antifaxistan oinarritutako prestakuntza, gaur egun beharrezkoa eta ezinbestekoa den aldetik.


GUTIÉRREZ-SÁNCHEZ, J.D., GÓMEZ VICARIO, M. y ESTRADA MORENO, I.S., 2024. De menores extranjeros acompañados a no acompañados. Un análisis de situaciones de abandono como medidas alternativas a la pobreza (leiho berri batean irekitzen da). Ehquidad, no. 22, ISSN 2386-4915.

Lan honen helburu nagusia da migrazio-proiektuak gurasoekin egiten dituzten adingabeak eta gazteak Andaluziako Autonomia Erkidegoko babes-sistemetan nola murgiltzen diren aztertzea. Migrazio-esperientzia bizi izan zuten gazteei egindako 26 elkarrizketen ondoren, familien eta adingabeen arteko abandonu-prozesua, zenbaitetan adostua izaten dena, aztertu da. Emaitzek erakusten dute migratzaileek zailtasun pertsonalak izaten dituztela migrazio-doluan, adingabeak zentroetan hartzen dituztenean eta helmugako gizartean gizarteratzeko prozesuetan. Egiaztatu denez, familia-laguntzan gai nagusi bat dago: helmugara arteko migrazio-prozesuan babesa ematea. Gainera, inoren kargura ez dauden adingabeen migrazioei buruzko azterlan akademiko klasikoetatik kanpo dauden beste migrazio-prozesu batzuei buruzko argia ematen du testuak.