Euskadiko 15-29 urteko emakumeek beren adineko gizonek baino neurri handiagoan salatzen dute gazteak izateagatik diskriminatuta sentitu direla

Argitalpen-data: 

Euskadiko gazteen % 65,1ek diote bizi izan dutela gazteak izateagatik diskriminatuta sentitu diren gertakariren bat.

Emakumeek gizonek baino neurri handiagoan diote bizi izan dituztela gazte izateagatik diskriminatuta sentitu diren egoerak (emakume gazteen % 74,3 eta gizon gazteen % 56,3), eta horrek erakusten du emakume izateagatik eta gazte izateagatik emakumeek bizi duten diskriminazioa bikoitza dela.

Gazteak izateagatik diskriminatuta sentitu diren gertakariren bat bizi izan duten Euskadiko 15-29 urteko gazteen portzentajea

Datu horiek Gazteen Euskal Behatokiak 2023ko azaroaren 6tik abenduaren 1era bitartean online egindako inkesta batetik datoz. Inkesta horretan Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko 1.701 gaztek hartu zuten parte.

2030 Agendaren lehentasunen euskal programak, 2021-2024 aldirako jarduera-planean, Gobernu Programaren 150 konpromiso eta Garapen Iraunkorrerako Helburuekiko harremana ezartzen ditu. Konpromiso horietatik jarduera zehatzak sortzen dira. Konpromiso horien artean gazteria-politika integrala garatzea, indarkeria matxista desagerraraztea eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko berdintasunezko gizarte bat eraikitzea edo balio-aldaketa eta emakumeen eta nesken ahalduntzea bultzatzea aipatzen dira, besteak beste.

2030 Agendaren lehentasunen euskal programa

Konpromiso horiek, era berean, 10. (Desberdintasunak murriztea) eta 5. (Genero-berdintasuna) Garapen Iraunkorrerako Helburuekin lotuta daude. Helburu horien artean, 10.2 xedeak honako hau proposatzen du: "hemendik 2030era, pertsona guztien gizarteratze sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea eta bultzatzea, haien adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa edo egoera ekonomikoa edo beste edozein baldintza kontuan hartu gabe", eta 5.1 xedeak "mundu osoan emakume eta neska guztien aurkako diskriminazio mota guztiak amaitzea" du helburu.

10. (Desberdintasunak murriztea) eta 5. (Genero-berdintasuna) Garapen Iraunkorrerako Helburuekin lotuta daude