Gazteen Euskal Behatokiak 'Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen erabilera-ohiturak 2023an' izeneko txostena argitaratu du

Argitalpen-data: 

Txostena . Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen erabilera-ohiturak 2023an

Txostenaren emaitzek adierazten dute egunero hiru sare sozial edo gehiago erabiltzen dituzten gazteen ehunekoa handitu dela (% 72, 2023an). 15 eta 29 urte bitarteko gazteek egunero gehien erabiltzen duten sare soziala Instagram da. TikTok eta BeReal dira eguneroko erabileran aurreko urtetik gehien hazi diren sarea sozialak.

Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen erabilera-ohiturak 2023an

Hamar gaztetik seik influencer, youtuber edo gamerren bati jarraitzen diote (% 61,7) eta hamarretik batek (% 9,5) edukiak sortzen ditu Interneten. Edukiak sortzen aktiboenak 15 eta 19 urte bitartekoen gizonak dira eta beraiek sortutako edukiak batez ere bideojokoei lotuta daude.

Gazteen % 40,7k euskara erabiltzen dute sare sozialetan; Gipuzkoan beste lurraldeetan baino gazte gehiagok.

Hiru emakume gaztetik bat (% 36,3) noizbait jazarria sentitu da sare sozialetan pertsona batek edo batzuek etengabe iruzkin desatseginak, irainak, mehatxuak edo antzeko mezuak bidaliz. Gizon gazteen artean ehunekoa txikiagoa da (% 22,6). Gainera, emakumeen % 23,8k adierazi du noizbait sare sozialetan izandako jazarpena sexuala izan dela (gizonen artean % 7,4k dio hori).

Hauek dira txostenaren emaitza aipagarrienetako batzuk. Txostena eskuragarri dago euskaraz zein gaztelaniaz Gazteen Euskal Behatokiaren webgunean. Datuak Gazteen Euskal Behatokiak egindako online inkesta batetik datoz. Inkesta 2023ko azaroaren 6tik 30era bitartean egin zen. Bertan 15 eta 29 urteko 1.701 gaztek parte hartu zuten.