Euskadiko gazteen egoeraren diagnostikoa 2024
Gazteen Euskal Behatokiak 2024an Euskadiko gazteek bizi duten egoeraren diagnostikoa eskaintzen du txosten honetan. Diagnostiko honen helburu nagusia da Euskadin bizi diren gazteen errealitatearen hainbat alderdiren ezagutzan sakontzea. Horretarako, txostenak hamar atal ditu:
- Testuinguru demografikoa
- Hezkuntza
- Enplegua eta egoera ekonomikoa
- Emantzipazioa eta etxebizitza
- Osasuna
- Aisia, kultura eta kirola
- Euskara
- Balioak eta jarrerak
- Emakume eta gizonen arteko berdintasuna
- Norberaren egoerari, gazte guztien egoerari eta Euskadiko egoerari buruzko balorazioak
Atal horietan, hainbat datu ematen dira, estatistika ofizialetatik edo Gazteen Euskal Behatokiak egindako inkestetatik datozenak. Kasu guztietan eskuragarri dauden azken datuak eskaintzen dira, estatistikek aldizkakotasun desberdinak baitituzte. Era berean, datu horiek azken urteetan izan duten bilakaera eskaintzen da, iraganeko joera ezagutzeko eta etorkizuneko egoerak aurreikusi ahal izateko.
Gazteriari buruz hitz egitean, ez da beti adin-talde bera aipatzen; oro har, 15-29 urteko pertsonei buruzko datuak ematen dira, baina zenbait azterketa-eremutan erreferentzia-taldea desberdina da, dela jorratzen den gaiagatik, dela datu-iturriak aukera hori bakarrik eskaintzen duelako.
Gainera, datuak eskuragarri daudenean, Euskadiko zifrak Europar Batasuneko herrialdeetakoekin alderatzen dira.