'Pornografia eta hezkuntza: arazo global baterako gerturatze integrala' ikastaroa

Argitalpen-data: 

Ikastaroa gaztelaniaz izango da Gasteizen 2024ko apirilaren 16an eta 23an, eta euskaraz Bilbon apirilaren 17an eta 24an. Izena emateko epea: martxoaren 19tik 27ra.

Ikastaroa: Pornografia eta hezkuntza: arazo global baterako gerturatze integrala

Oharra:

Ikastaroak kudeatzen dituen aplikazioa eguneratu dugu. Aurrerantzean ziurtagiri digitala beharko duzu izena emateko. Horren bidez, zure inskripzioaren egoerari buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu, eta, ikastaroa amaitutakoan, bertaratzeko eta ebaluatzeko baldintzak bete badituzu, ikastaroaren ziurtagiria deskargatu ahal izango duzu. Arazorik baduzu, jarri harremanetan gaztebehatokia@euskadi.eus helbidean edo 944031645 telefonoan.


Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Pornografia eta hezkuntza: Arazo global baterako gerturatze integrala ikastaroa. Raúl Marcos Estrada - EMAIZE Sexologia Zentroaren sexologoa eta psikologoa eta Miren Lopez de Arregi Lakuntza - EMAIZE Sexologia Zentroaren sexologoa eta gizarte-laguntzailea izango dira ikastaroaren formatzaileak.

Teknologia digitalaren garapenak gizateriaren historian aurrekaririk ez duen pornografiaren hedapen masiboa eragin du, eta mugikorrik ez duten haurrek ere material pornografikoa ikusten dute oso adin goiztiarretan, beren dimentsio erotikoa eta gaitasun kritikoa garatu baino lehen eta askotan nahi gabe (bilatu Gabe).

Kalitatezko sexuen heziketarik ezean, pornoa eskuliburu bihurtu da, horrek dakarren arriskuarekin: pornografia zabalduenak emakumeak hertsatzen ditu, estereotipo sexistetan oinarritzen da, bortitza da, gorputz normatiboak azaltzeaz gain. Mainstream pornografia hori maskulinitate hegemonikoaren ereduan oinarritzen da: mutilak oldarkorrak dira, iniziatiba hartzen dute, arauak markatzen dituzte, emakumeak beti gizonezkoen plazerraren eskura jartzen dituen eta desiratzeko gaitasunik ez duen feminitate baten aurrean. Gizon desiratzaileak subjektu aktiboen rolean eta emakume desiragarri eta pasiboen rolean. Ikusten ari garen beste efektu bat antsietatea da.

Gai horri heltzeko, sexuen hezkuntza integrala egin behar dugu, prebentzioan oinarrituta egoteaz gain, pertsona guztien dimentsio erotikoa garatzen lagunduko duena.

Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: pornografiak pertsonen iruditeria erotiko kolektiboaren eraikuntzan nola eragiten duen aztertzea, eragin hori minimizatuko duten hezkuntza-kontrapisuak non eta nola aplikatu behar diren jakiteko.

Best helburu batzuk hauexek dira:

  • Gaur egungo eredu pornoerotikoa aztertzea.
  • Pertsonen dimentsio erotikoari dagokionez, sexu-heziketa nola lantzen ari garen hausnartzea.
  • Tresnak ematea kalitatezkoak eta, batez ere, sexu-hezkuntza integrala aplikatu ahal izateko, arriskuen prebentzioaz haratago.

Informazio gehiago

Oharra:

Ikastaroak kudeatzen dituen aplikazioa eguneratu dugu. Aurrerantzean ziurtagiri digitala beharko duzu izena emateko. Horren bidez, zure inskripzioaren egoerari buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu, eta, ikastaroa amaitutakoan, bertaratzeko eta ebaluatzeko baldintzak bete badituzu, ikastaroaren ziurtagiria deskargatu ahal izango duzu. Arazorik baduzu, jarri harremanetan gaztebehatokia@euskadi.eus edo 944031645 helbideekin.

Lehenengo edizioa Gasteizen

  • Noiz: 2024ko apirilaren 16an eta 23an
  • Non: El Campillo Gizarte etxea. Santa Maria kalea, 4 A
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Izena emateko epea: martxoaren 19tik 27ra. 

Bigarren edizioa Bilbon:

  • Noiz: 2024ko apirilaren 17an eta 24an
  • Non Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Hizkuntza: euskara
  • Izena emateko epea: martxoaren 19tik 27ra. 
  • Taldea: 20 lagun

Kontuan hartu izena emateko epea eta ikasle kopurua! Ikastaroa doakoa da. Bertan parte hartzeko martxoaren 19an indarrean jarriko ditugun FORMULARIOak bete eta bidali.

gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk)
  • Hezitzaileak
  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak