Bilboko, Donostiako eta Gasteizko edizioak beteta daude.
Ikastaroa hiru hiriburuetan egingo dugu; Gasteizen maiatzaren 21ean eta 28an, Bilbon maiatzaren 22an eta 29an eta Donostian maiatzaren 23an eta 30ean.
Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Suizidioaren prebentzioa: Gatekeeper 1. mailako programa' ikastaroa Gasteizen, Bilbon eta Donostian. Jon García-Ormazak eta Alexander Muelak emango dute ikastaroa.
Jon García-Ormaza OSAKIDETZAKO psikiatra da; Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean suizidioaren ikerketaren arduraduna; Biobizkaia Osasun Mentaleko ikerketa taldeko kidea; Neurozientzietan doktorea eta EHUko Neurozientzien Saileko irakasle elkartua eta Alexander Muela, Psikologian doktorea eta EHUko Psikologia Fakultateko irakasle titularra da, suizidioaren prebentzioarekin lotutako hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du eta ikerketa-arlo horri lotutako hainbat argitalpen argitaratu ditu.
Ikastaroaren helburu norokorra da profesionalek gazteengan suizidio jokabidearen alarma-egoerak antzeman ditzaten, eta behar bezala erantzuteko eta osasun zerbitzu espezializatuetara bideratzeko gaitasunak eskuratzea.
Vitoria-Gasteiz
- Gasteizko ikastaroa beteta dago
- Noiz: 2024ko maiatzaren 21ean eta 28an
- Non: El Campillo Gizarte etxea. Santa Maria kalea, 4 A
- Leku kopurua: 20 pertsona
Bilbao
- Bilboko ikastaroa beteta dago
- Noiz: 2024ko maiatzaren 22an eta 29an
- Non: OVJ. Uriortu kalea, 11 – behea
- Leku kopurua: 20 pertsona
Donostia
- Donostiako ikastaroa beteta dago
- Noiz: 2024ko maiatzaren 23an eta 30ean
- Non: CRAJ. Anoeta, 28
- Leku kopurua: 20 pertsona
Edizio guztietan
- Ordutegia: 9:00etatik a 14:00etara
- Hizkuntza: Euskara eta gaztelania erabiliko dira. Jon Garcia-Ormazak lehen saioa gaztelaniaz eskainiko du eta Alexander Muelak bigarrena euskaraz, hain zuzen ere.
- Izena emateko epea: maiatzaren 2tik 10era.
- Izena-ematea: www.gaztebehatokia.euskadi.eus. Gogoratu ziurtagiri digitala beharko duzula izena emateko.
Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!
94 4031645
Lehentasuna izango dute gazteekin (erakunde, elkarte, administrazio publiko, enpresa, ikastetxe, boluntariotza arloan…) lan egiten duten pertsonek. Horrez gain, izen-emate ordena ere kontuan izango da.
- Gazteriaren esparruko langileak (gazte-informazioa, udalak, aldundiak, gazteen elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
- Irakasleak, hezkidetzako arduradunak eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.
Oharra:
Ikastaroak kudeatzen dituen aplikazioa eguneratu dugu. Aurrerantzean ziurtagiri digitala beharko duzu izena emateko. Horren bidez, zure inskripzioaren egoerari buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu, eta, ikastaroa amaitutakoan, bertaratzeko eta ebaluatzeko baldintzak bete badituzu, ikastaroaren ziurtagiria deskargatu ahal izango duzu. Arazorik baduzu, jarri harremanetan gaztebehatokia@euskadi.eus helbidean edo 944031645 telefonoan.
- Gizarte hezitzaileak.