Ikastaro honetan, gorputzak tratu oneko harremanetan duen garrantzia aztertuko da. Zergatik da hain garrantzitsua gorputza modu positiboan erlazionatzeko?
Gorputza modu desberdinetan ulertu izan da historian zehar, gorputza eta burua sistema bereizi eta kontrajarritzat hartuz zenbait garaietan, gorputza bizipen eta emozioetatik deskonektatutako objektutzat hartu arte. Formak aldatzen dira, mezuak aldatzen dira, baina zerbaitek gure gorputzekin modu erabat positiboan eta librean erlazionatzea eragozten digu. Pertsonak gorputza gara, gorputzarekin egiten dugu, sentsatzen dugu eta harekin jarduten dugu. Pertsona batek bere gorputzarekin harreman negatiboa izateak bere buruarekin harreman negatiboa izatea dakar.
Zer faktorek eragiten dute gure gorputzen bizipen positibo edo negatibo horretan?
Horretan laguntzen du, zalantzarik gabe, bakoitzak jaso duen sozializazioak, isiltasunak, debekatutakoak, baimendutakoak, ondo ikusitakoak... Horrek eragin oso desberdina du emakume edo gizon izanda. Gorputzei eta erotikari buruzko diskurtsoek gorputzak zatikatzen dituzte, loturarik gabeko zatien bidez ikasten dira, eta zati batzuk zertarako balio dezaketen soilik ikasten da, baina haien anatomia, funtzionamendua eta zaintza ezagutu gabe. Hala, autoezagutzarik eza, sortzen dituen sentsazio eta emozioekin loturarik ez izatea, ongarria da errespetu-faltetarako, mendekotasun-harremanetarako eta tratu txarretarako; izan ere, zenbat eta gutxiago begiratu eta konektatu geurearekin, orduan eta gehiago saiatzen gara kanpo-ereduetara egokitzen (serieak, filmak, pornografia, inguruneko erreferenteak, bikoteak...). Garrantzitsua da nire gorputza birpentsatzea, nire niarekin konektatzea eta hortik abiatuta beste pertsona batzuekin harremanetan eraikitzea.
Zuen ustez, zertan lagun diezaieke ikastaro honek hezten duten pertsonei?
Ikastaro honen helburua hezitzaileei hausnarketarako eta zentzumen-esperientziarako espazio bat eskaintzea da, gorputzaren garrantzia ulertzen laguntzeko, kalitate oneko Sexuen Hezkuntza eskeini ahal izateko. Gorputzen lanketa prebentziorako eta ongizaterako tresna baliotsua da. Hausnarketatik eta zentzumen-esperientziatik abiatuta, hezkuntza-praktika desberdin baterako gakoak berretsiko ditugu, nerabeen eta gazteen artean tratu ona eraikitzen lagunduko duena, maitasun erromantikoaren mitoak deseraikiko dituena (mendekotasuna, posesibotasuna...) eta eredu erotiko ez-genitalizatu bat eraikiko duena, eredu pornografikoaren aurkakoa, norberaren esperientzietatik abiatuta.
Ikastaroan izena emateko epea, otsailaren 11tik 20ra.