Ikastaroa: eskola jazarpenaren eta ziberjazarpenaren inguruko tailerra: kasu praktikoak

Argitalpen-data: 

Ikastaroa Bilbon, eta Gasteizen, 2025eko azaroan.

Irudia. Jazarpena ikastaroa                                                          Jazarpena. Egutegia

«Eskola jazarpenaren eta ziberjazarpenaren inguruko tailerra: kasu praktikoak» ikastaroa antolatu du GEBek.

Irakasleak: Sara González Muro. Psikologo psikoterapeuta, bitartekaria eta hezitzailea. (Bilbon). Saioa Magunazelaia Gonzalez. Osasun eta hezkuntza psikologoa. Traumaterapeuta sistemikoa, bitartekaria eta hezitzailea (Gasteizen). Elkarrizketa irakasleekin.

Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: prestakuntza ekintza honen helburua hezkuntza eragileei eskola jazarpen kasuak goiz detektatzeko beharrezko tresnak eta estrategiak ematea da, eta, batez ere, inplikatutako pertsona guztiekin esku-hartze arin eta eraginkorra egiteko gakoak ematea.

 Beste zenbait helburu:

  • Eskola jazarpena, ziberjazarpena eta hauen adierazpenak ulertzea, eta berdinen arteko beste indarkeria mota batzuetatik bereiztea.
  • Eskola jazarpena eta ziberjazarpena goiz detektatzeko jarraibideak
  • Ikaskideen arteko tratu txarrak prebenitzeko proposamenak ezagutzea.
  • Ikaskideen arteko tratu txarren susmoaren aurrean eman beharreko lehen urratsak
  • Funtsezko mezuak definitzea biktima izaten ari diren pertsonentzat, eraso jokabideak dituzten pertsonentzat eta ikusleentzat.
  • Eskolaren, familiaren eta beste hezkuntza eragile komunitario batzuen esku-hartze eraginkorraren faseak eta jarraibideak ezagutzea.
  • Benetako eskola jazarpen/ziberjazarpen kasuetan egindako esku-hartzeak aztertzea eta hobetzeko proposamenak aintzat hartzea.
  • Pikas metodoaren praktikak.
  • Eskola jazarpen kasu batean esku hartzeko plan bat egitea.

Informazio gehiago. (PDF, 125 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Bilbon:

  • Noiz: 2025eko azaroaren 11, 18 eta 25.
  • Non: GEB. Uriortu kalea, 11 behea.
  • Ikasle kopurua: 20 lagun.
  • Hizkuntza: euskara.

Gasteizen:

  • Noiz: 2025eko azaroaren 12, 19 eta 26.
  • Non: Landatxo Gizarte Etxea. Santa Maria kalea, 4-A (leku aldaketa gerta liteke).
  • Ikasle kopurua: 20 lagun.
  • Hizkuntza: gaztelera.

Ordutegia: 09:00etatik 13:00etara.

Izena emateko epea: urriaren 20tik 29ra. 

gaztebehatokia@euskadi.eus

Tel.: 94 4031645

Hartzaileak: lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteriaren esparruko langileak (gazte-informazioa, udalak, aldundiak, gazteen elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk)
  • Gizarte hezitzaileak eta senitartekoak.
  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak

Oharra:

Ikastaroak kudeatzen dituen aplikazioa eguneratu dugu. Aurrerantzean ziurtagiri digitala beharko duzu izena emateko. Horren bidez, zure inskripzioaren egoerari buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu, eta, ikastaroa amaitutakoan, bertaratzeko eta ebaluatzeko baldintzak bete badituzu, ikastaroaren ziurtagiria deskargatu ahal izango duzu. Arazorik baduzu, jarri harremanetan gaztebehatokia@euskadi.eus helbidean edo 944031645 telefonoan.