‘Gorputzaren arreta: tratu oneko harremanak lantzen’ ikastaroaren balorazioa
Gazteen Euskal Behatokiak 2025eko formakuntza planeko hirugarren ikastaroa antolatu du
Gazteen Euskal Behatokiak ‘Gorputzaren arreta: tratu oneko harremanak lantzen’ ikastaroa eman du 2025eko martxoan zehar. Formakuntza honen helburu orokorra honako hau izan da: hezitzaileei eskaintzea hausnarketarako eta esperientzia sentsorialerako espazio bat gorputzak prebentzioan duen garrantzia ulertzeko, gazteen artean "tratu ona" sustatzeko, maitasun erromantikoaren mitoak deseraikitzeko eta pornografikoaren ordezko eredu erotiko bat proposatzeko.
Ikastaroaren irakasleak Maider García de Vicuña Quintana, sexologoa eta psikologoa, eta Miren Lopez de Arregi Lakuntza, EMAIZE Sexologia Zentroaren sexologoa eta gizarte laguntzailea izan dira. Irakasleekin elkarrizketa.
14 lagunek partehartu dute ikastaroan, honako lanbide-profilekin:
- % 14 hezkuntza arautuari lotutako lagunak izan dira.
- Beste % 64 gazteen arloko langileak (gazte informazioa, udalak, foru-aldundiak, gazteen elkarteak, gizartean eta hezkuntzan esku hartzen duten taldeak eta beste erakunde batzuk) izan dira.
- Gainerakoak gazteriarekin loturarik ez duten langileak izan dira.
Ikasleen batez besteko balorazioak honako hauek izan dira (0tik 10era bitarteko eskalan):