Izena emateko epea zabalik: "Gorputzaren arreta: tratu oneko harremanak lantzen" ikastaroa.

Argitalpen-data: 

Ikastaroa Bilbon izango da, 2025eko martxoaren 12an, 19an eta 26an, eta izena emateko epea otsailaren 11tik 20ra izango da.

                                                          

Gazteeen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Gorputzaren arreta: tratu oneko harremanak lantzen ikastaroa. Ikastaroaren irakasleak izango dira Maider García de Vicuña Quintana, EMAIZE Sexologia Zentroaren sexologoa  eta  psikologoa,  eta  Miren Lopez de Arregi Lakuntza, EMAIZE Sexologia Zentroaren sexologoa eta gizarte laguntzailea.

Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: hezitzaileei eskaintzea hausnarketarako eta esperientzia sentsorialerako espazio bat gorputzak prebentzioan duen garrantzia ulertzeko, gazteen artean "tratu ona" sustatzeko, maitasun erromantikoaren mitoak deseraikitzeko eta pornografikoaren ordezko eredu erotiko bat proposatzeko.

 Best helburu batzuk hauexek dira:

  • Historian zehar gorputzaren ikuskera baita haren sustrai patriarkalak ere.
  • Gorputzen balioa, pertzepzioa eta erabilera kritikoki aztertzea harremanak izateko moduetan ezagutzea.
  • Historian zehar eta gaur egun dauden edertasun-eredu estereotipatuak eta erotikoak berraztertzea.
  • Emakumeen eta gizaren gortputz-sozializazio bereiziari buruz hausnartzea (autoezagutza, norberaren gorputzarekiko harremana…).
  • Konektatzea norberaren gorputzarekin, sortzen dituen sentsazioekin eta sortzen dituen emozioekin konektatzea, barneko eta kanpoko autoezagutzaren (norberarena, harremanetakoa eta soziala), plazeraren eta ongizatearen iturri gisa.
  • Gorputzak ulertzea eta balioestea tratu oneko harremanetarako prebentzioko eta ikaskuntza positiboko tresna gisa.

Informazio gehiago. Ikastaroa GAZTELERAZ izango da.

Edizio bakarra Bilbon:

  • Noiz: martxoaren 12an, 19n eta 26an
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Non: Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea, Bilbo
  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara
  • Izena emateko epea: otsailaren 11tik 20ra
  • Taldea: 20 lagun 

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

Hartzaileak: lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteriaren esparruko langileak (gazte-informazioa, udalak, aldundiak, gazteen elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk)
  • Gizarte hezitzaileak eta senitartekoak.
  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak

Oharra:

Ikastaroak kudeatzen dituen aplikazioa eguneratu dugu. Aurrerantzean ziurtagiri digitala beharko duzu izena emateko. Horren bidez, zure inskripzioaren egoerari buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu, eta, ikastaroa amaitutakoan, bertaratzeko eta ebaluatzeko baldintzak bete badituzu, ikastaroaren ziurtagiria deskargatu ahal izango duzu. Arazorik baduzu, jarri harremanetan gaztebehatokia@euskadi.eus helbidean edo 944031645 telefonoan.