"Autozaintza emozionaleko trebetasunak" ikastaroa: 23 parte hartzaile, balorazioa 8,6.

Argitalpen-data: 

Irudia. Autozainketa ikastaroa. 

“Nerabe eta gazteekin lan egiten duten pertsonentzako autozaintza emozionaleko trebetasunak: antsietatea kudeatuz” ikastaroaren balorazioa.

Martxoan eta apirilean zehar, Gazteen Euskal Behatokiak 2025eko formakuntza planeko beste ikastaro bat antolatu du

Gazteen Euskal Behatokiak “Nerabe eta gazteekin lan egiten duten pertsonentzako autozaintza emozionaleko trebetasunak: antsietatea kudeatuz” ikastaroa eman du 2025eko martxoan eta apirilean zehar. Ikastaroaren helburu orokorra honako hau izan da: Nerabeekin eta gazteekin lan egiten duten pertsonek nork bere burua zaintzeko eta antsietate-jokabideak kudeatzeko trebetasunak eta gaitasunak eskura ditzaten laguntzea.

Ernesto Gutiérrez Crespo, psikologo eta pedagogoa, Euskadiko Psikopedagogia Elkarteko presidentea eta Deustuko Unibertsitateko eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzailea izan da ikastaroaren formatzailea. Elkarrizketa irakaslearekin.

23 lagunek partehartu dute ikastaroan, honako lanbide-profilekin:

  • % 56,5 hezkuntza arautuari lotutako lagunak izan dira.
  • Gainerakoak gazteen arloko langileak (gazte informazioa, udalak, foru-aldundiak, gazteen elkarteak, gizartean eta hezkuntzan esku hartzen duten taldeak eta beste erakunde batzuk) izan dira.

Ikasleen batez besteko balorazioak honako hauek izan dira (0tik 10era bitarteko eskalan):

                                  Grafikoa. Eduki egoki eta interesgarriak 8,7; Metodologia taldera egokitua 8,6; Metodologia edukietara egokitua 8,8; Iraupena 8,4; Formatu presentziala 8,8; Irakasleak 8,9; Irakurketa gida 8,0; BALORAZIO OROKORRA 8,6.