
CHINCHILLA HERNÁNDEZ, F.L. y MONTAÑÉS MURO, P., 2025. Habilidades socioemocionales y competencias blandas. Adolescencia y salud integral: fundamentos biopsicosociales y comunitarios para la intervención. Universidad de La Rioja, pp. 227-246. ISBN 978-84-09-35942-4.
Nerabezaroak eraldaketa fisiko, emozional, sozial eta kognitibo sakonak ditu ezaugarri; etapa erabakigarria da, gazteei bizitzako eguneroko eskaerei eta erronkei aurre egiteko tresnak emateko eta haien parte-hartze zibikoa eta erantzukizun soziala sustatzeko. Pertsonen arteko harremanak eta inguruneko presioak behar bezala kudeatzeko gaitasuna indartzeko, eta gazteen ongizate mentala eta portaera osasungarria sustatzeko, OMEk (1999) "bizitzarako trebetasunak" lantzea proposatzen du. Trebetasun kognitiboak (pentsamendu kritikoa, erabakiak hartzea), emozionalak (emozioak maneiatzea, enpatia) eta sozialak (komunikazio asertiboa, pertsonen arteko harremanak) dira, eta gazteen garapen pertsonal eta sozialaren behar espezifikoei erantzuten diete. Gainera, trebetasun horiek, gazteen ahalduntzearekin eta herritarren parte-hartzearekin batera, gazteen lidergoa garatzen laguntzen dute, hau da, ingurukoak gidatzeko, motibatzeko eta ingurukoengan eragiteko gaitasuna garatzen laguntzen dute, eta, horretarako, erantzukizunak eta erabakiak hartzen. Nerabeen bizitzarako, gazteen lidergorako eta erresilientziarako trebetasunak garatzea lagungarria da nerabeak pertsona arduratsu, konprometitu eta gizarteari modu eraikitzailean laguntzeko gai izan daitezen. Irakasleen eta profesionalen rola funtsezkoa da nerabeak ahalduntzeko eta haien gaitasunak sustatzeko. Horretarako, berariazko estrategia pedagogikoak, ikaskuntza-ingurune seguruak eta metodologia praktikoak eta esperientzialak erabili behar dituzte.
DÍAZ RUIZ, J.L., CASTELLANO SUÁREZ, V. y VENTURA MARTÍNEZ, J.L., 2024. “Me corto porque…” Conductas autolesivas en adolescentes: identificación de factores. Criminalidad, vol. 66, no. 2, pp. 61-74. ISSN 1794-3108.
Nerabeen jokabide autolesiboek beren buruaren garapen askea eragozten dute, eta beren buruaz beste egitearekin lotutako ideiak eta jokabideak sustatzen dituzte. Norberaren aurkako indarkeria gisa sailkatzen dira. Ikerlan honen helburua da identifikatzea zer faktorek eragiten duten jokabide autolesibo (autosuntsitzaile) horiek agertzea; jokabide horiek nabarmentzen dira nerabe batzuek beren min emozionala adierazteko edo lasaitzea bilatzeko modu bat direlako. Azterketa honetan, eta esplorazio-diseinua duen ikuspegi kualitatibotik abiatuta, gaiaren berezko alderdiak identifikatu nahi dira. Ikerlanaren agertokia birtuala izan zen, eta datuak biltzeko erabili zen, galdetegi egituratu bat oinarri hartuta. Galdetegi horretan, aurrez bultzatzen duten faktoreak jorratu ziren, hala nola familia-dinamikak, gizarte-harremanak, pentsamendu negatiboak, aurre egiteko jokabideak eta jasotako babes soziala eta profesionala. 18-20 urteko nerabeek osatu dute biztanleria. Nerabeen jokabide autolesiboak aztertu ondoren, jokabide horietan laguntzen duten faktore psikologikoak eta sozialak nabarmentzen dira, hala nola familia-dinamika, pertsonen arteko harremanak, indarkeria-egoerak, iraganeko esperientziei buruzko pentsamenduak. Garrantzitsua da aipatzea nerabezaroan pertsonek autonomia- eta identitate-erronkei aurre egin behar dietela, eta, horregatik du berebiziko garrantzia etapa gainditzeak. Era berean, potentziala erabat garatzea eragozten duten oztopoak daude, eta, batzuetan, nerabeak portaera autolesiboak izan ditzake, gorputzaren bidez adierazten bait du beste bide batzuetatik adieraztea zaila egiten zaiona.
PERALES ALBERT, A., 2024. La regulación legal de los influencers en España: regulación dispersa e insuficiente. Intracom Journal: Revista Internacional de Investigación y Transferencia en Comunicación y Ciencias Sociales, vol. 3, no. 1 1, pp. 32-53. ISSN
Erabiltzaileak sortutako edukiak (CGU), zeinak informazioa, iritziak eta entretenimendu pertsonala Internet bidez zabaltzen baititu, nabarmen aldatu du ikus-entzunezkoen panorama azken urteotan. Komunikazio elektronikoen interaktibitateak eta konbergentzia teknologikoak eragindako fenomeno mediatiko horrek eztabaida publiko zabala sortu du edukia sortzen duten pertsona horiek gizartean duten eraginari buruz (hortik dator influencer izena) eta haien jardueraren erregulazioari buruz. Artikuluak, Espainiako lege-testuen edukia aztertuta, ondorioztatzen du egungo araudiak "laxotasun" eta "zigorgabetasun" giroa ahalbidetzen duela eduki desegokia zabaltzeari dagokionez, CGUren eraginaren inguruko kezka gizartean, bereziki adingabeen, nerabeen eta gazteen artean, etengabe handitzen ari den une honetan. Exegesi horren ondorioz, esparru juridiko orokor baten beharra proposatzen da, CGUren erantzukizuna onartuko duen eta eduki bidegabearen edo kaltegarriaren zabalkundeari aurre egiteko mekanismoak ezarriko dituena, eta adierazpen-askatasunaren eta publikoaren babesaren arteko oreka bultzatuko duena.
- Dokumentazio zentroko artikulu nabarmenduen historikoa
- Informazio gehiago: geb-liburutegia@euskadi.eus


