2026ko martxoan nabarmendutako artikuluak

Argitalpen-data: 

Irudia. Artikulu nabarmenduak

Azala. Desvelando el mito de la meritocracia          Azala. El impacto de la inteligencia artificial en los estudiantes       Azala. Políticas de igualdad en la universidad pública


VÁZQUEZ-BARRIO, TAMARA; GONZÁLEZ-CASTRO, JACOB Y GARCÍA-MARÍN, DAVID, 2026. Odio  en  línea:  cartografía  de  la violencia  simbólica  juvenil  en  el  ecosistema  digital. Revista Latina de Comunicación Social, 84, 1-24. ISSN1138-5820

Sarrera: Gorrotozko diskurtsoak espazio ezin aproposagoa aurkitu du Interneten lasai hedatzeko. Izan ere, erasotzaileak identifikatzea zaila da, eta sare sozialetan mezuak oso azkar zabaltzen dira; horrek eragin du indarkeria-mota horren iraunkortasuna eta normalizazioa. Gazteak interes bereziko talde bihurtu dira azterketarako, online interakzioko espazioekiko esposizio handia dutelako eta espazio horietan aktiboak direlako. Metodologia: Nazio-mailako inkesta adierazgarria, 16 eta 29 urte bitarteko 1.205 gazteri egindakoa. Informazioa 2023ko martxoa eta apirila bitartean bildu zen, ordenagailuz egindako online elkarrizketen bidez (CAWI, ingelesezko siglak). Emaitzak: Emaitzen arabera, parte hartzaileen erdiak baino gehiagok itxura fisikoarekin edo janzkerarekin lotutako iruzkin negatiboak jaso ditu. Emakumeek zaurgarritasun handiagoa dute generoari nahiz alderdi estetikoei lotutako erasoen aurrean. Ezkerreko ideologiekin identifikatzen direnak ere eraginpean daude. Inkestan parte hartu dutenen % 83k onartu dute autozentsura egin dutela, sare sozialetan gatazkak saihesteko prebentzio-neurri gisa. Eztabaida eta ondorioak: Ikerketak agerian utzi du gorrotozko diskurtsoak Interneten duen normalizazioa kezkagarria dela, eta erasoak nagusiki genero eta ideologia politikoaren inguruan artikulatzen direla. Premiazkoa da prebentzio-estrategiak garatzea eta hezkuntza digital kritikoa sustatzea, kolektibo zaurgarriak babesteko eta espazio digitalean parte-hartze segurua sustatzeko.


GIL-SOLSONA, DAVID; MEJÍAS-LEIVA, MANUEL, 2026. Desigualdades de clase en la emancipación juvenil española: cambios entre generaciones y nuevas tendencias. Revista Española de Investigaciones Sociológicas, no. 194, pp. 63-84. ISSN 1988-5903.

Artikulu honek aztertzen du azken berrogeita hamar urteetan nola aldatu diren klase-desberdintasunak Espainian gazteen emantzipazio-prozesuan. Espainiako hainbat belaunaldiren helduarorako trantsizio-esperientziak eta biziraupen-ereduak biltzen dituen CIS 3233 azterlaneko datuak erabili dira. Emaitzek erakutsi dute XX. mendearen erdialdean behe-klaseko gazteak goi-klasekoak baino nabarmen lehenago emantzipatzen zirela, eta alde hori gaur egun desagertu egin dela. Are gehiago, erabilitako bi adierazleetako batek adierazten du egungo joera kontrakoa dela: goi-klaseko gazteria etxetik lehenago joaten da. Aldaketa horren arrazoien artean daude  emantzipazio-ereduetan izandako aldaketak, eta bizi-prozesu horretan etxebizitza eskuratzea gero eta nekezagoa izatea.


SUÁREZ-ÁLVAREZ, R., GARCÍA-JIMÉNEZ, A., 2026.  Cartografía del consumo de contenidos de influencers de adolescentes y jóvenes. Cuadernos del Audiovisual del Consejo Audiovisual de Andalucía, núm. 15, pp. 45-62. ISSN: 2952-6094, e-ISSN: 2952-6116.

Influencer-ek sortutako edukien kontsumoa nerabe eta gazteen eguneroko praktika bilakatu da, haien sozializazio-dinamikak eta identitate-eraikuntza birmoldatuz. Gizarte-sareak erabiltzeko lehentasunak eta garrantzi bereziko eragile horiek sortutako ikus‑entzunezko edukietara sartzeko maiztasuna aztertzeko, gazteen artean hedatuen dauden bost sare sozialetan nerabe eta gazteen kontsumo‑dinamikak zein diren aztertu dira: Instagram, TikTok, YouTube, Twitch eta Facebook. Metodologia kuantitatiboaren bidez, Espainiako hamalau eta hogeita lau urte bitarteko 1.639 adingabe eta gazteri egin zitzaien inkesta. Emaitzek erakusten dutenez, Instagramen eta TikToken kontsumo orekatua dago generoari dagokionez, eta jarduera sozial partekatuen gune gisa eratzen dira. YouTuben eta Twichen, mutilek kontsumo intentsiboa egiten dute, eta horrek agerian uzten du nahiago dutela ikus-entzunezko formaturik luzeena, tematikoena eta narratiboena, zuzenekoa eta gaming-a ardatz dituena.