Behatokiak 2026ko maiatzaren bukaeran eta ekainaren hasieran antolatu du ikastaroa
Haur, Nerabe eta Gazteen Euskal Behatokiak «Haurtzaroa, nerabezaroa eta emozio‑ekaitzak: erregulazio emozionala indartzea, bidaia seguruagoa egiteko» ikastaroa eskaini du Bilbon. Formazio honen helburu nagusia honako hau izan da: haurtzaroan eta nerabezaroan lan egiten duten profesionalen gaitasuna indartzea, emozioen erregulazioa ulertu, lagundu eta sustatzeko.
Ikastaroaren irakaslea Natalia Alonso Alberca izan da, Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia. EHUko Psikologia Graduaren Koordinatzailea. Irakaslearekin elkarrizketa
19 lagunek hartu dute parte ikastaroan. Bertaratu direnen lan-profilak hauek izan dira:
- % 58 hezkuntza arautuari lotutako lagunak izan dira.
- Beste % 37 haur, nerabe eta gazteen arloko langileak izan dira.
- Gainerakoak beste profil profesional batzuk dituzten pertsonak izan dira.
Ikasleen batez besteko balorazioak honako hauek izan dira (0tik 10era bitarteko eskalan):

