
Gazteeen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Substantziadun adikzioak eta jokabide-adikzioak’ ikastaroa. Estibaliz Ansotegi Guruziaga, psikologiako lizentziaduna, Ortzadarren osasun- eta adikzio-arloko prebentzioari buruzko programaren koordinatzailea izango da ikastaroaren formatzailea. Elkarrizketa irakaslearekin.
Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: Gizarte-eragileei informazioa eta prestakuntza ematea substantzien kontsumoari eta ausazko jokoei (batez ere kirol-apustuak eta online jokoak) eta sare sozialei lotutako arriskuei buruz.
Best helburu batzuk hauexek dira:
- Kontsumo horiek izan ditzaketen arriskuei buruzko informazio objektiboa ematea.
- Norberaren burua zaintzeko jokabideak sustatzeko estrategiak ematea.
- Parte-hartzaileak sentsibilizatu mezu prebentiboak sustatzeko duten rolaren garrantziaz.
Izena emateko epea: 2026ko otsailaren 2tik
Ikastaroaren liburuxka (PDF, 259 KB)
Lehenengo edizioa Gasteizen:
- Noiz: martxoaren 3an, 10ean eta 17n
- Hizkuntza: gaztelania
- Non: Landatxo Gizarte etxea. Santa Maria kalea, 4 A
- Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara
- Taldea: 20 lagun
Klikatu hemen Gasteizen izena emateko
Bigarren edizioa Donostian:
- Noiz: martxoaren 5ean, 12an eta 18an
- Hizkuntza: euskara
- Non: CRAJ, Anoeta 28. Donostia
- Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara
- Taldea: 20 lagun
Klikatu hemen Donostian izena emateko
Norentzat:
Lehentasuna izango dute haur, nerabe eta gazteekin lan egiten duten edo laguntzen duten pertsonek (erakundeetan, elkarteetan, administrazio publikoetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...), hala nola:
- Hezkuntza ez-formaleko profesionalak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak, gazte- eta aisialdi-elkarteak, bai eta beste erakunde batzuetakoak ere).
- Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
- Hezkuntza formaleko profesionalak (orientatzaileak eta irakasleak).
Izena emateko hurrenkera ere hartuko da kontuan.
Oharra:
Izena emateko ziurtagiri digitala beharko duzu. Horren bidez, zure inskripzioaren egoerari buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu, eta, ikastaroa amaitutakoan, bertaratzeko eta ebaluatzeko baldintzak bete badituzu, ikastaroaren ziurtagiria deskargatu ahal izango duzu. Arazorik baduzu, jarri harremanetan gurekin:
gaztebehatokia@euskadi.eus
Tel.: 94 4031645
Amaitutakoan, bertaratzeko eta ebaluatzeko baldintzak bete badituzu, ikastaroaren ziurtagiria deskargatu ahal izango duzu. Arazorik baduzu, jarri harremanetan gaztebehatokia@euskadi.eus helbidean edo 944031645 telefonoan.
