Beste argitalpen batzuk...

Beste argitalpen batzuk...


Izenburua: Astialdi Hezigarria Sustatzeko 2030 Euskal Estrategia  (formatu elektronikoan baino ez)

Argitalpen urtea: 2023

Laburpena:Egungo trantsizio-testuinguruan (soziodemografikoa, ekologikoa eta digitala), sozializazio-prozesuei eta -eragileei eragiten dieten aldaketa sakonekin, beharrezkoa da euskal gizarteak aisialdiko hezkuntzari eustearen eta hezkuntza-aisialdiko taldeak indartzearen aldeko apustua egitea. 

2/2022 Legeak, martxoaren 10ekoa, Gazteriarena, ezartzen du EAEko administrazio publikoek konpromisoa hartzen dutela Astialdi Hezigarria haurren, nerabeen eta gazteen eskubidetzat aitortzeko urratsak emateko, eta, horretarako, gazte-sistemaren baliabide -sarea indartzen du pixkanaka,  hezkuntza- aisia barne, bai eta denbora libreko hezkuntza ere, eskubideak bermatzeko tresna gisa. 


IzenburuaEuropa Helmuga gida 2017 (Formatu elektronikoan baino ez)

Argitalpen urtea: 2017

Laburpena: Europa Helmuga Gidak laguntza emango dizu bidaia prestatzeko, hizkuntzak ikasteko, lana bilatzeko beste herrialdeetan, beka bat eskatzeko, gazteen arteko trukeak egiteko, titulazio bat konbalidatzeko edo europar curriculuma prestatzeko.

Gida hori egiteko, nazioarteko mugikortasunean aditua den pertsona baten laguntza izan du aurten ere Gazteen Euskal Behatokiak: Antonio Jesús Rodríguez Martínez jauna, zeinek 424 erreferentzia berri sartu baititu edizio honetan. Horiek kontatuta, web orriei loturiko 2.674 esteka osatu eta ordenatu ditugu gida honetan, aukera guztiak zure esku jartzeko asmoz. 


Izenburua: Euskadiko gazteak 7 iruditan (Formatu elektronikoan baino ez)

Argitalpen urtea: 2015

Laburpena: 15 eta 29 urte bitarteko gazteen inguruko azken datuak eskaintzen dira eta horretarako zazpi arlotan banatu dira ondoko galderei erantzuteko nahian: zenbat gazte bizi diren Euskadin, zein prestakuntza maila duten, zelakoa den beraien jarduera nagusia, nola emantzipatzen diren, nolakoa den bere osasuna, nola bizi duten aisialdia eta zelako balio eta jarrerak dituzten.


Izenburua: Oporretako aisialdi eta astialdirako baliabideen EAEko mapa 2011 (Formatu elektronikoan baino ez)

Argitalpen urtea: 2011

Laburpena: Azterlanak oporretako aisia eta astialdiko baliabideen eskaintza jasotzen du, hain zuzen ere, haur eta nerabeei (18 urtera artekoei) zuzendutakoa. Datuak 2010-2011ko Gabonei eta 2011ko Aste Santuari eta udari dagozkio. 

(Formatu elektronikoan baino ez) 


Izenburua: Gazteak eta berdintasuna: nola bizi dute?

Argitalpen urtea: 2011

Laburpena: Gazteen Euskal Behatokiak 2007-2008 ikasturtean deitu zuen gazte-gaiei buruzko ikerketa-bekaren babesean egindako ikerketa zabalago baten emaitza da Gazteak eta berdintasuna: nola bizi dute? argitalpena, Naroa Argoitia Iñurritak gauzatua.


Izenburua: Euskadiko Gazte Informazio Zerbitzuaren Erakundearen Irudiaren Eskuliburua

Argitalpen urtea: 2010

Laburpena: Erakunde Irudiaren Eskuliburua Gazte Informazioak bere mezuak zabaltzeko darabiltzan euskarri eta bide guztietan erakundearen ikusizko nortasuna aplikatzeko arauen erreferentzia da. Horrenbestez, ezinbesteko tresna da bertan definitzen diren erakunde nortasun elementuak aplikatzeko garaian.


Izenburua: Oporretako aisialdi eta astialdirako baliabideen EAEko mapa 2010 (Formatu elektronikoan baino ez) 

Argitalpen urtea: 2010

Laburpena: Azterlanak oporretako aisia eta astialdiko baliabideen eskaintza jasotzen du, hain zuzen ere, haur eta nerabeei (18 urtera artekoei) zuzendutakoa. Datuak 2009-2010eko Gabonei eta 2010eko Aste Santuari eta udari dagozkio Gazteen Euskal Behatokiak 2009ko abenduan burututako diagnostikoaren osagai nagusiak laburbiltzen ditu. 


IzenburuaGazte ekipamenduen definizio eta sailkapenerako proposamena

Argitalpen urtea: 2005

Laburpena: Dokumentu honek gazte ekipamenduen definizio eta sailkapenerako proposamena jasotzen du. Proposamena horretarako berariaz sortutako Erakunde Arteko Batzorde Teknikoak prestatu eta adostu du.


Izenburua: Gaztetxoak eta aisialdia - Etorkizuna Aurreikusten 2001-2002

(Formatu elektronikoan baino ez) 


Izenburua: La Juventud de la CAPV y las instituciones

(Formatu elektronikoan baino ez)

Argitalpen urtea: 2000

Laburpena: Ikerlan honetan gazteen kezka nagusienak aztertzen dira, bai eta Administrazioak gazteriaren aurrean duen zeregina ere.