EAEko Gazte Planari buruzko argitalpenak

Gazte plana 


Izenburua: V. Gazte Plana

Argitalpen urtea: 2023

LaburpenaGazte Plana Eusko Jaurlaritzaren zeharkako gazte-politika bultzatzeko dokumentua da eta 1999tik hona oso tresna baliogarria izaten ari da. Oraingo honetan, V. Gazte Plana berrikuntzekin dator, 2022an onartutako Gazteriaren Legea dela-eta.


Izenburua: Euskadiko gazteen egoeraren diagnostikoa 2022

Argitalpen urtea: 2022

LaburpenaTxosten honetan, Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko gazteek 2022an duten egoerari buruzko diagnostikoa egiten du. Txostena egiteko, erreferentzia gisa hartu dira Behatokiak berak bere webguneko gazteriaren inguruko adierazle-sisteman eguneratuak dituen datuak. 

Dokumentu honen helburu nagusia da Euskadin bizi diren 15 eta 29 urte bitarteko pertsonen kolektiboari buruzko jakintzan sakontzea, eremu hauei dagokienez: testuinguru demografikoa, hezkuntza eta prestakuntza, enplegua eta ekonomia-egoera, emantzipazioa eta etxebizitza, osasuna, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, balioak eta jarrerak, eta egoeraren balorazioa.


 Izenburua: Amaierako ebaluazioa IV Gazte Plana 2018-2021

Argitalpen urtea: 2022

LaburpenaDokumentu honek bi txosten biltzen ditu: 2018-2021 aldirako IV. Gazte Planaren Inpaktuaren Ebaluazioa, Gazteen Euskal Behatokiak egina, eta 2018-2021 aldirako IV. Gazte Planaren emaitzen ebaluazioa, horretarako kontratatutako kanpoko enpresa batek egina.


Izenburua: Euskadiko gazteen egoeraren diagnostikoa 2020

Argitalpen urtea: 2021

Laburpena: Dokumentu honen helburu nagusia Euskadin bizi diren 15-29 urtekoen kolektiboari buruzko jakintzan sakontzea da, eremu hauei dagokienez: testuinguru demografikoa, hezkuntza eta prestakuntza, enplegua, emantzipazioa eta etxebizitza, osasuna, gizarte-ekintza eta berdintasuna, aisia, kultura eta kirola, parte-hartzea, balioak eta jarrerak.


Izenburua: Euskadiko gazteen egoeraren diagnostikoa 2019

Argitalpen urtea: 2019

Laburpena: Dokumentu honen helburu nagusia da Euskadin bizi diren 15 eta 29 urte arteko pertsonen kolektiboari buruzko jakintzan sakontzea, eremu hauei dagokienez: egoera demografikoa, hezkuntza, enplegua, emantzipazioa eta etxebizitza, osasuna, gizarte-ekintza eta berdintasuna, parte-hartzea, aisia, kultura eta kirola.


Izenburua: Eusko Jaurlaritzaren IV. Gazte Plana 2020

Argitalpen urtea: 2018

Laburpena:

  • Plan berria 2021era arte luzatuko da, bost ardatz estrategiko ditu, 23 helburu eta 65 jardun-ildo dituela.
  • Dokumentuak enplegua, etxebizitza, hezkuntza eta osasuna identifikatzen ditu bizitza osasungarria, emantzipatua eta autonomoa posible egiten duten arlo gisa.
  • Laburpen exekutiboa

Izenburua: Euskadiko gazteen egoeraren diagnostikoa 2017

Argitalpen urtea: 2017

Laburpena: 2018tik 2020ra iraungo duen Gazte-Plan berria burutzen laguntzeko, Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko gazteen egoeraren diagnostikoa 2017 egin du. Bertan gaur egun gure gazteek bizi diren errealitatea adierazten da.


Izenburua: 2014-2016ko III. Gazte-Planaren eraginaren ebaluazioa 

Argitalpen urtea: 2017

Laburpena: Eusko Jaurlaritzaren III. Gazte-planaren iraunaldia (2014-2016) amaitu ondoren, Gazteen Euskal Behatokiak Gazte-Planaren eraginaren ebaluazioa egin du. Bertan planaren hasieran ezarritako xedeak edo helburuak lortu diren aztertzen da. Horretarako 29 oinarrizko adierazleen jarraipena egin da eta gazteek beraiek emandako iritziak eta balorazioak ere kontuan hartu dira.


Izenburua: Eusko Jaurlaritzako III. Gazte-Plana 2014-2016

Argitalpen urtea: 2014

Laburpena: Aurreko gazte-planen ezaugarri berberak ditu Eusko Jaurlaritzaren III. Gazte Planak: integrala izatea, zeharkakoa, sail artekoa eta gizarte-partaidetzari irekia.
Gainera, aurreko planetan ez bezala, aurrena, Euskal Autonomia Erkidego osorako erreferentziazko marko orokorra osatu da III. Gazte Planaren prestakuntzaren baitan. Marko horretan, modu koordinatu eta globalean sartuta daude gazteriaren arloan euskal herri-administrazioen jarduna epe ertainean zuzendu behar duten esku-hartze lerroak eta jarraibideak.


Izenburua: Eusko Jaurlaritzaren jardueraren amaierako ebaluazioa Euskadiko II. Gazte Planaren baitan 2002-2005

Argitalpen urtea: 2010

Laburpena: Gazte Planaren metodologian amaierako ebaluazio mota bi jasotzen dira: emaitzen gainekoa eta eraginaren gainekoa. Argitalpen honetan bi ebaluazio horietako emaitzak biltzen dira. Dokumentuaren lehen atala emaitzen ebaluazioari dagokio, bertan ekintzetako eta esku-hartze lerroetako bakoitzak izan dituen eraginak baloratu egin dira. Bigarren atala eraginaren ebaluazioari dagokio. Ebaluazio honetan planaren ekintza eta esku-hartze lerroek gazteen egoera sozialean eta beren jarrera, aztura eta jokabideetan eragin dituzten aldaketak neurtzen dira.


Izenburua: Euskadiko I. Gazte Planaren (1999-2001) amaierako ebaluazioa  

Argitalpen urtea: 2006

Laburpena: Gazte Planaren metodologian amaierako ebaluazio mota bi jasotzen dira: emaitzen gainekoa eta eraginaren gainekoa. Argitalpen honetan bi ebaluazio horietako emaitzak biltzen dira. Dokumentuaren lehen atala emaitzen ebaluazioari dagokio, bertan ekintzetako eta esku-hartze lerroetako bakoitzak izan dituen eraginak baloratu egin dira. Bigarren atala eraginaren ebaluazioari dagokio. Ebaluazio honetan planaren ekintza eta esku-hartze lerroek gazteen egoera sozialean eta beren jarrera, aztura eta jokabideetan eragin dituzten aldaketak neurtzen dira.


Izenburua: Identitatearen eta politikaren kultura berri baterantz - Euskal gazteen joerak

Argitalpen urtea: 2006

Laburpena: Liburu honetan aurkezten den panoramika soziologikoak Euskadiko gaur egungo gazteriarengan gertatzen ari diren eraldaketak ulertzeko aukera ematen digu. Horretarako, askotariko esparruetan sakondu dute ikertzaileek: tradizionalak batzuk 'gizarte-mugimenduak, kasu' eta sortu berriak besteak hainbat proiektu kulturalen inguruan sortutako gizarteratze-moduak. Izan ere, koadrilak, ondareak, musikak, esperimentazio teknologikoak eta merkataritza guneek interes enpiriko eta teoriko handia dute gazteen gizarteratze-moduak aztertzerakoan, bai eta identitatea eta politika bezalako funtsezko kategoriak pairatzen ari diren definizio berrien nondik-norakoak ulertzerakoan ere.


Izenburua: Gazteen aukerak etxebizitza eskuratzeko

Argitalpen urtea: 2005

Laburpena: Argitalpen honek Europar Batasuneko zazpi administraziotan aurki daitezkeen etxebizitza-parkeak eta etxebizitza-politikak aztertzen ditu. Liburuak, era berean, Euskadiko eta beste Autonomi Erkidegoetako gazteek etxebizitza lortzeko duten ahalmena ere hizpide du, hala nola etxebizitza eskuratzeak gazteen emantzipazioan duen eragina ere.


Izenburua: Euskal gazte lankideen bizi-ibilbideak

Argitalpen urtea: 2005

Laburpena: Azterlan honen helburua lankideen bilakaera ezagutzea da, lankidetzarekin lehen kontaktua duten momentutik hasita. Era berean, argitalpen honetan Euskal Gazte Lankidetza programak euskal gazteak zer heinetan sentiberatzen dituen ere aztertzen da. 


Izenburua: Euskadiko gazteria politikaren programazio agiria 2002-2005 

Argitalpen urtea: 2005

Laburpena: Gazte politika integralaren eremuan Eusko Jaurlaritzako sail guztiek eta 2002-2005 aldian II. Gazte Planari atxikitako beste erakundeek egin dituzten ekarpenak jasotzen dituen bilketa.


 Izenburua: Gazte Planak eta Programak Programatzeko eta Balioztatzeko Eskuliburua

Argitalpen urtea: 2004

Laburpena: Argitalpen hau gazteria-politiketan dihardutenei zuzendurik dago. Oso tresna lagungarria da, gazteria-planen eta -programen programazioak eta ebaluaketak egiteko eredu homogeneoa eta hainbat irizpide eskaintzen baititu.


Izenburua: EAEko Gazte Elkartegintzaren Liburu Zuria 2003

Argitalpen urtea: 2003

Laburpena: Txosten hau bi ataletan banaturik dago: "EAEko Gazte-elkartegintzaren Liburu Zuria" eta "EAEko gazte-elkartegintzari buruzko analisia". Lehen atalean Euskadiko elkarteen mundua aztertu ondoren atera diren ondorio nagusiak biltzen dira. Era berean, gazte-politikek elkarteen esparruan jarraitu beharko lituzketen gomendioak azaltzen dira. Bigarren atalean ondorio eta gomendio horiek eragin dituzten elementu deskriptibo eta analitiko guztiak zehazten dira.


Izenburua: II Gazte Plana 2002-2005

Argitalpen urtea: 2002

Laburpena: 2002-2005 eperako plan estrategikoa, Euskal Administrazioek -gizarte-eragileekin eta gazteekin batera- gazteria-gaietan ezarri dituzten konpromisoak eta lehentasunezko ildoak biltzen dituena.


Izenburua: El Plan Joven de las instituciones vascas II (formatu elektronikoan baino ez) 

Argitalpen urtea: 2001

Laburpena: 2001ean Euskadiko gazteen lagin adierazgarri bati egindako inkesta batetik ateratako datuak biltzen ditu. Bertan hainbat alderdi aztertzen da, hala nola gazteek Gazte Plana ezagutzen duten ala ez, etxebizitza, hezkuntza, osasuna eta abar.


Izenburua: I Gazte Plana 1999-2001

Argitalpen urtea: 1999

Laburpena: 1999-2001 eperako plan estrategikoa, Euskal Administrazioek -gizarte-eragileekin eta gazteekin batera- gazteria-gaietan ezarri dituzten konpromisoak eta lehentasunezko ildoak biltzen dituena.