Gazteen argazkiak
Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak Gazteen Euskal Behatokiarentzat urteri egiten dituen txostenak dira. Kabineteak dagokion urtean egiten dituen azterlanetan, gazteei dagozkien datuen bilketa da.
- 2024: Gazteen Argazkiak 26 (2023) (PDF, 4 MB) (formatu elektronikoan bakarrik)
'Gazteen argazkiak' saileko txosten berri hau bildumako 26. zenbakia da, eta bertan jasotzen dira 18 eta 29 urte bitarteko Euskadiko gazteek beren egoera pertsonalari buruz, bizi diren herri edo auzoaren egoerari buruz, Euskadiren eta Espainiaren egoerari buruz eta balio eta jarrera politikoei buruz dituzten iritziak. Gazteen Euskal Behatokiak Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak emandako datuetan oinarrituta egin du txosten hau; zehazki, Prospekzio Soziologikoen Kabineteak 2023an euskal soziometroak egiteko egindako inkestaren bidez bildutako informazioan oinarrituta.
- 2023: Gazteen Argazkiak 25 (2022) (formatu elektronikoan bakarrik)
'Gazteen argazkiak' saileko txosten berri hau bildumako 25. zenbakia da, eta bertan Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko gazteek politika eta egoera pertsonalari eta Euskadiri buruz dituzten iritziak eta jarrerak jasotzen dira. Gazteen Euskal Behatokiak Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak emandako datuetan oinarrituta egin du txosten hau; zehazki, Prospekzio Soziologikoen Kabineteak 2022an euskal soziometroak egiteko egindako inkestaren bidez bildutako informazioan oinarrituta.
- 2022: Gazteen Argazkiak 24 (2021) (formatu elektronikoan bakarrik)
Txostena lau atal nagusitan egituratzen da, gaiaren arabera: norberaren egoeraren balorazioa, Euskadiren egoeraren balorazioa, balioak eta jarrera politikoak eta, azkenik, jarrera sozialak. Atal bakoitzean agertzen diren galderen emaitzak hiru modutan aurkezten dira; hasieran, 18 eta 29 urte bitarteko gazteek eta 30 urtetik gorako biztanleriak emandako erantzunak konparatzen dira, gero gazteen erantzunen bilakaera aurkezten da eta, azkenik, gazteen erantzun horiek sexuaren, adinaren eta bizi diren lurralde historikoen arabera bereiztuta eskaintzen dira.
- 2020: Gazteen Argazkiak 23 (2019)
- Oharra: Txosten honetako datuak Covid_19k sortutako osasun krisiaren aurrekoak dira
“Gazteen argazkiak” bildumaren txosten berri hau 23garrena da eta bertan Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko gazteek 2019an beren egoera pertsonalari, Euskadiko egoerari, politikari eta unibertsitateko hezkuntzari buruz eman zituzten iritziak eta jarrerak bildu dira.
Gazteen Euskal Behatokiak “Gazteen argazkiak” izeneko bildumaren 22. zenbakia argitaratu berri du. Bertan Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko gazteek dituzten iritzi eta jarrera politikoak, bai eta Euskadiko zein Espainiako egoera orokorraren balorazioak ere aztertzen dira.
Txostena Gazteen Euskal Behatokiak burutu du eta horretarako Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak emandako datuez baliatu da. Datu horiek Prospekzio Soziologikoen Kabineteak bildu zituen 2018an inkesten bidez, beraien Euskal Soziometroak osatzeko.
Txostena bi atal nagusitan egituratzen da, gaiaren arabera: lehenengoan gazteen jarrera politikoak aztertzen dira eta bigarrenean egoeraren balorazioak.
- 2018: Gazteen argazkiak 2017 (formatu elektronikoan bakarrik)
Gazteen argazkiak izeneko bildumaren txosten berri honek hainbat gai sozial eta politikoei buruz gazteek dituzten iritziak eta jarrerak biltzen ditu, eta gainera 30 urtetik gorako biztanleriak dituenekin konparatzen ditu. Txostena Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak burutu du Gazteen Euskal Behatokiarentzat. Aurkeztutako datuak Prospekzio Soziologikoen Kabineteak 2017an egindako Euskal Soziometroak ikerketetatik datoz.
- 2017: Gazteen argazkiak 2016 (formatu elektronikoan bakarrik)
Gazteen argazkiak izeneko bildumaren txosten berri honek hainbat gai sozial eta politikoei buruz gazteek dituzten iritziak eta jarrerak biltzen ditu, eta gainera 30 urtetik gorako biztanleriak dituenekin konparatzen ditu. Txostena Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak burutu du Gazteen Euskal Behatokiarentzat. Aurkeztutako datuak Prospekzio Soziologikoen Kabineteak 2016an egindako Euskal Soziometroak ikerketetatik datoz.
- 2016: Gazteen argazkiak 2015 (formatu elektronikoan bakarrik)
“Gazteen Argazkiak” bildumaren hemeretzigarren aleak 2015eko Euskal Soziometroetan jasotako datuak osatzen ditu. Bildumaren helburua da gazteek hainbat gai soziali buruz dituzten iritzi eta jarrerak aztertzea eta 30 urte edo gehiagokoenekin alderatzea, baita adierazle nagusietan izandako bilakaera azaleratzea ere
- 2015: Gazteen argazkiak 18 (formatu elektronikoan bakarrik)
“Gazteen Argazkiak” bildumaren hamazortzigarren aleak 2014ko Euskal Soziometroetan jasotako datuak osatzen ditu. Bildumaren helburua da gazteek hainbat gai sozialei buruz dituzten iritzi eta jarrerak aztertzea eta 30 urte edo gehiagokoenekin alderatzea.
- 2014: Gazteen argazkiak 17 (formatu elektronikoan bakarrik)
Gazteen Argazkiak bildumaren txosten berri honek gazteek hainbat gai sozial eta politikoen aurrean dituzten iritzi eta jokabideak batzen ditu. Era berean, 30 urtetik gorakoen iritziekin alderatzen ditu.
- 2012: Gazteen argazkiak 16 (formatu elektronikoan bakarrik)
Gazteen Argazkiak bildumaren txosten berri honek gazteek hainbat gai sozial eta politikoen aurrean dituzten iritzi eta jokabideak batzen ditu. Gazteen Argazkiak seriearen txosten berri honetan, gazteek hainbat gairi buruz dituzten iritziak jasotzen dira.
- 2012: Gazteen argazkiak 15 (formatu elektronikoan bakarrik)
Gazteen Argazkiak seriearen txosten berri honetan, gazteek ondoko gaiei buruz dituzten iritziak jasotzen dira: hedabideen erabilera, jarrerak, zeintzuk diren gustukoenak eta balorazioak.
- 2011: Gazteen argazkiak 14 (formatu elektronikoan bakarrik)
Gazteen Argazkiak seriearen txosten berri honetan, gazteek ondoko gaiei buruz dituzten iritziak jasotzen dira: egoera pertsonala, balioak eta bizitzako motibazioak eta politika eta demokrazia.
- 2010: Gazteen argazkiak 13
Txosten hau "Gazteen Argazkiak" serieko hamairugarren argitalpena da. Dokumentua hiru gai orokorretan banaturik dago: Egoera ekonomiko, politiko eta sozialaren balorazioa; jarrera politikoak; eta prentsa irakurtzea eta etxean erabiltzen den hizkuntza.
- 2009: Gazteen argazkiak 12
Txosten hau "Gazteen Argazkiak" serieko hamabigarren argitalpena da. Dokumentua hiru gai orokorretan banaturik dago: Egoera ekonomiko, politiko eta sozialaren balorazioa; Politika eguneroko bizitzan; eta Jarrera politiko orokorrak.
- 2008: Gazteen argazkiak 11
Txosten hau "Gazteen Argazkiak" serieko hamaikagarren argitalpena da. Azterlana hainbat arlo tematikotan banatuta dago: egoeraren balorazioa, Europar Batasuna, Lanbide Heziketa EAEn eta sindikalismoa.
- 2007: Gazteen argazkiak 10
Txosten hau "Gazteen Argazkiak" serieko hamargarren argitalpena da. Azterlana hainbat arlo tematikotan banatuta dago: jarrera politiko orokorrak, egoeraren balorazioa, administrazioaren jardueraren balorazioa, eta albisteen jarraipena hedabideetan.
- 2006: Gazteen argazkiak 9
Txosten hau "Gazteen Argazkiak" serieko bederatzigarren argitalpena da. Azterlana hainbat arlo tematikotan banatuta dago: egoeraren balorazioa, jarrera eta portaera politiko orokorrak, EAEko autogobernuarekiko jarrerak, baketze prozesua eta normalizazio politikorako alderdien mahaia.
- 2005: Gazteen argazkiak 8
Txosten hau "Gazteen Argazkiak" serieko zortzigarren argitalpena da. Azterlana hainbat arlo tematikotan banatuta dago: gazteak eta eguneroko bizitza, hezkuntza, kirola, irakurzaletasuna, jarrera politikoak eta egoeraren balorazioa.
- 2004: Gazteen argazkiak 7
Txosten hau "Gazteen Argazkiak" serieko zazpigarren argitalpena da. Azterlana hainbat arlo tematikotan banatuta dago: gazteak eta norberaren bizitzarekiko poztasuna, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko iritziak, etorkinekiko jarrerak, jarrera politikoak eta egoeraren balorazioa.
- 2003: Gazteen argazkiak 6
Txosten hau "Gazteen Argazkiak" serieko seigarren argitalpena da. Informazioa hiru eduki-arlo zabaletan egituraturik dago, bakoitza bere adierazle soziologiko propioekin: Euskadiko gazteak eta teknologia berriak, euskal nortasuna eta gazteen bestelako jarrera politikoak eta, azkenik, egoeraren balorazioa.
- 2003: Retratos de juventud 5 (gaztelaniaz bakarrik)
Txosten hau "Gazteen Argazkiak" serieko bostgarren argitalpena da. Azterlana hainbat arlo tematikotan banatuta dago: euskal gazteak eta Europa, euskal nortasuna eta gazteen bestelako jarrera politikoak eta, azkenik, egoeraren balorazioa.
- 2001: Retratos de Juventud 4 (gaztelaniaz bakarrik)
Txosten hau "Gazteen Argazkiak" serieko laugarren argitalpena da. Azterlana hainbat arlo tematikotan banatuta dago: profil psikosoziala, lehentasunak eta gizarte-balioak, jarrera politikoak, egoeraren balorazioa eta gazteria bere buruari begira.
- 1999: Retratos de Juventud 3 (gaztelaniaz bakarrik)
Txosten hau "Gazteen Argazkiak" serieko hirugarren argitalpena da. Azterlana hainbat arlo tematikotan banatuta dago: profil psikosoziala, lehentasunak eta gizarte-balioak, jarrera politikoak eta egoeraren balorazioa.
- 1998: Retratos de Juventud 2 (gaztelaniaz bakarrik)
Txosten hau "Gazteen Argazkiak" serieko bigarren argitalpena da. Azterlana hainbat arlo tematikotan banatuta dago: profil psikosoziala, lehentasunak eta gizarte-balioak, jarrera politikoak, egoeraren balorazioa, familiako balioak eta lanaren aurreko jarrerak.
- 1997: Retratos de Juventud 1 (gaztelaniaz bakarrik)
Txosten hau "Gazteen Argazkiak" serieko lehen argitalpena da. Azterlana hainbat arlo tematikotan banatuta dago: profil psikosoziala, lehentasunak eta gizarte-balioak, jarrera politikoak, egoeraren balorazioa, etorkizuna hautemateko modua eta kontzientzia ekologikoa, familiako balioak eta lanaren aurreko jarrerak.
Azken aldaketako data: