Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

3.482 gaztek erantzun diote #EsanNolaDaramazun inkestari, Gazteen Euskal Behatokiak koronabirusak eragindako konfinamenduari buruz egindako inkestari. Mila esker! Txostenaren emaitzak

Argitalpen-data: 

#EsanNolaDaramazun. Txostenaren emaitzak

Gazteen Euskal Behatokiak #EsanNolaDaramazun inkesta jarri zuen abian martxoaren 20an, 15 eta 34 urte bitarteko gazteak koronabirusa dela-eta konfinamendua nola bizitzen ari diren bertatik bertara ezagutzeko.

3.482 gaztek erantzun diote inkesta horri, eta bertan egoerak ikasketetan, lanean edo lana aurkitzeko aukeretan izan ditzakeen ondorioei buruzko kezka jaso dugu. Gainera, egoera horrek eragiten dituen sentimenduez hitz egin digute gazteek. Halaber, konfinamenduak beren ohiturak aldatu dituela kontatu digute, bai eta askok borondatezko lanetan parte hartzeko izena eman dutela, eta sare sozialen bidez gezurrezko mezuak jaso eta egiaztatu dituztela ere.

Jasotako erantzunek eta idatziz utzi dizkiguten milaka iruzkinek (4.037) baieztatu digute gazte askok beren ahotsa entzunarazi nahi zutela gizarte osoa bizitzen ari den egoera berezi honetan.

Aurkezten dugun txostenak iruzkin horietako asko bildu ditu. Egindako hautuarekin, idatziz utzi dizkiguzuen iritzi nagusiak islatzen saiatu gara.

Interesgarria eta erabilgarria izatea espero dugu.

GEBren logoa 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa