Logotipo de Facebook Logotipo de Twitter Logotipo de RSS

Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko lau ikasletik hiruk uste dute ikasketak bukatzen dituztenean segur aski edo agian bere formazioari lotutako lana aurkituko dutela

Argitalpen-data: 

2020/2021 ikasturtea bukatzear dago eta Gazteen Euskal Behatokitik ikasketak amaitzean ikasketekin lotutako lana aurkituko dutela uste duten ikasleen portzentajea azalduko dugu.

Datuak Gazteen Euskal Behatokiak egindako Aurrera begira 2020 izeneko txostenetik atera dira. Ikerketa 15 eta 29 urte bitarteko 6.341 gazteri online egindako inkesta batean oinarritzen da. Inkesta hori erantzun zuten 3.542 gazte ikasleak ziren. Inkesta 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean burutu zen.

Inkestaren emaitzen arabera, ikasleen % 31,6k uste dute, segur aski, ikasketak bukatzen dituztenean ikasketei lotutako lana aurkituko dutela; beste % 44,5en ustez, agian aurkituko dute horrelako lan bat; beraz, guztira, ikasleen % 76,1ek badute ikasketei loturako lana aurkitzeko itxaropena.

Aitzitik, % 15,3k ez dute uste ikasketei lotutako lana aurkituko dutenik eta % 3,2k esan dute seguruenik ez dutela horrelako lanik aurkituko. Gainerako % 5,4k ez dakite edo ez dute erantzun nahi izan.

Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko ikasleen banaketa, ikasketak amaitzean prestakuntzari lotutako lana aurkitzeko itxaropenaren arabera (%)

Ikasketekin lotutako lana aurkitzeko konfiantza handiagoa da gizon gazteen artean emakume gazteen artean baino; gizonezko ikasleen % 79,3k diote segur aski edo agian beren prestakuntzarekin lotutako lana aurkituko dutela eta emakumezkoen kasuan % 73,1ek diote hori.

Ikasketekin lotutako lana aurkitzeko konfiantza zabalduago dago Gipuzkoako ikasleen artean (% 80,8), Bizkaikoen artean baino (% 74,1), eta Arabakoen artean jaso da ehunekorik baxuena (% 71,9).

Bestetik, alderatzen baditugu datu hauek eta aurreko urteetan jasotakoak, ikus dezakegu ikasketekin lotutako lana aurkitzeko itxaropena nabarmen handitu dela 2013tik 2020ra; izan ere, 2020an portzentajerik altuena jaso da.

Ikasketak amaitzean segur aski edo agian prestakuntzari lotutako lana aurkituko dutela uste duten ikasleen bilakaera (%)