EAEko Gazte Planari buruzko argitalpenak
Izenburua: Euskadiko gazteen egoeraren diagnostikoa 2019
Argitalpen urtea: 2019
Laburpena: Dokumentu honen helburu nagusia da Euskadin bizi diren 15 eta 29 urte arteko pertsonen kolektiboari buruzko jakintzan sakontzea, eremu hauei dagokienez: egoera demografikoa, hezkuntza, enplegua, emantzipazioa eta etxebizitza, osasuna, gizarte-ekintza eta berdintasuna, parte-hartzea, aisia, kultura eta kirola.
Izenburua: Eusko Jaurlaritzaren IV. Gazte Plana 2020
Argitalpen urtea: 2018
Laburpena:
- Plan berria 2021era arte luzatuko da, bost ardatz estrategiko ditu, 23 helburu eta 65 jardun-ildo dituela.
- Dokumentuak enplegua, etxebizitza, hezkuntza eta osasuna identifikatzen ditu bizitza osasungarria, emantzipatua eta autonomoa posible egiten duten arlo gisa.
- Laburpen exekutiboa (pdf, 2 Mb)
Izenburua: Euskadiko gazteen egoeraren diagnostikoa 2017
Argitalpen urtea: 2017
Laburpena: 2018tik 2020ra iraungo duen Gazte-Plan berria burutzen laguntzeko, Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko gazteen egoeraren diagnostikoa 2017 egin du. Bertan gaur egun gure gazteek bizi diren errealitatea adierazten da.
Izenburua: 2014-2016ko III. Gazte-Planaren eraginaren ebaluazioa
Argitalpen urtea: 2017
Laburpena: Eusko Jaurlaritzaren III. Gazte-planaren iraunaldia (2014-2016) amaitu ondoren, Gazteen Euskal Behatokiak Gazte-Planaren eraginaren ebaluazioa egin du. Bertan planaren hasieran ezarritako xedeak edo helburuak lortu diren aztertzen da. Horretarako 29 oinarrizko adierazleen jarraipena egin da eta gazteek beraiek emandako iritziak eta balorazioak ere kontuan hartu dira.
Izenburua: Eusko Jaurlaritzaren jardueraren amaierako ebaluazioa Euskadiko II. Gazte Planaren baitan 2002-2005
Argitalpen urtea: 2010
Laburpena: Gazte Planaren metodologian amaierako ebaluazio mota bi jasotzen dira: emaitzen gainekoa eta eraginaren gainekoa. Argitalpen honetan bi ebaluazio horietako emaitzak biltzen dira. Dokumentuaren lehen atala emaitzen ebaluazioari dagokio, bertan ekintzetako eta esku-hartze lerroetako bakoitzak izan dituen eraginak baloratu egin dira. Bigarren atala eraginaren ebaluazioari dagokio. Ebaluazio honetan planaren ekintza eta esku-hartze lerroek gazteen egoera sozialean eta beren jarrera, aztura eta jokabideetan eragin dituzten aldaketak neurtzen dira.
Izenburua: Euskadiko I. Gazte Planaren (1999-2001) amaierako ebaluazioa
Argitalpen urtea: 2006
Laburpena: Gazte Planaren metodologian amaierako ebaluazio mota bi jasotzen dira: emaitzen gainekoa eta eraginaren gainekoa. Argitalpen honetan bi ebaluazio horietako emaitzak biltzen dira. Dokumentuaren lehen atala emaitzen ebaluazioari dagokio, bertan ekintzetako eta esku-hartze lerroetako bakoitzak izan dituen eraginak baloratu egin dira. Bigarren atala eraginaren ebaluazioari dagokio. Ebaluazio honetan planaren ekintza eta esku-hartze lerroek gazteen egoera sozialean eta beren jarrera, aztura eta jokabideetan eragin dituzten aldaketak neurtzen dira.
Izenburua: Euskadiko gazteria politikaren programazio agiria 2002-2005
Argitalpen urtea: 2005
Laburpena: Gazte politika integralaren eremuan Eusko Jaurlaritzako sail guztiek eta 2002-2005 aldian II. Gazte Planari atxikitako beste erakundeek egin dituzten ekarpenak jasotzen dituen bilketa.
Izenburua: Gazte Planak eta Programak Programatzeko eta Balioztatzeko Eskuliburua
Argitalpen urtea: 2004
Laburpena: Argitalpen hau gazteria-politiketan dihardutenei zuzendurik dago. Oso tresna lagungarria da, gazteria-planen eta -programen programazioak eta ebaluaketak egiteko eredu homogeneoa eta hainbat irizpide eskaintzen baititu.
Izenburua: II Gazte Plana 2002-2005
Argitalpen urtea: 2002
Laburpena: 2002-2005 eperako plan estrategikoa, Euskal Administrazioek -gizarte-eragileekin eta gazteekin batera- gazteria-gaietan ezarri dituzten konpromisoak eta lehentasunezko ildoak biltzen dituena.
Izenburua: I Gazte Plana 1999-2001
Argitalpen urtea: 1999
Laburpena: 1999-2001 eperako plan estrategikoa, Euskal Administrazioek -gizarte-eragileekin eta gazteekin batera- gazteria-gaietan ezarri dituzten konpromisoak eta lehentasunezko ildoak biltzen dituena.
Izenburua: El Plan Joven de las instituciones vascas II
(formatu elektronikoan baino ez)
Argitalpen urtea: 2001
Laburpena: 2001ean Euskadiko gazteen lagin adierazgarri bati egindako inkesta batetik ateratako datuak biltzen ditu. Bertan hainbat alderdi aztertzen da, hala nola gazteek Gazte Plana ezagutzen duten ala ez, etxebizitza, hezkuntza, osasuna eta abar.
Hemen eska ditzakezu Gazte Planaren inguruko liburuak