Aniztasun funtzionala duten pertsonek Auzolandegietan izena ematea

Plaza-eskaera

Auzolandegietan parte hartu nahi eta dibertsitate funtzionala duten pertsonek aurrez izena emateko eskaera egin beharko dute, Internet bidez, www.gazteaukera.euskadi.eus atarian, auzolandegiei buruzko helbidean dagoen formularioa betez. Hori egin ostean, aurreinskripzio-eskaeraren erreferentzia bat emango zaie. Dibertsitate funtzionala duten pertsonek plaza zehatzak dituzten auzolandegi bat aukeratu beharko dute.

Pertsona bakoitzak plaza bat hautatu ahal izango du. Eskaintza handiegia izanez gero, zozketaren kariaz, eskaera-zenbaki bat esleituko zaio.

  • Plaza eskatzeko epea
  • Adina: 14 – 30 urte.
  • Zozketa egingo da notarioan auzolandegiren batean plaza baino eskaera gehiago badago.

Zozketa eta plazaren erreserba

Jasotako aurreinskripzio-eskaerak egiaztatu ondoren, auzolandegia eta txanda dibertsitate funtzionala duen pertsona batek edo bik baino ez badute eskatzen, zuzenean plaza gordeko zaie, eskaerak egiteko epea amaitu ondoren.

Zozketa egingo da auzolandegiren batean plaza baino eskaera gehiago badago. Zozketaren bidez, aldez-aurretik aurreinskripzio-eskaeran aukeratutako auzolandegian inskribatuta egoerara pasatzeko ordena zehaztuko da.

Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako erreserbatutako plazak hutsik geratuz gero, beste auzolandegietan inskribatu eta nahi zuten auzolandegian plazarik lortu ez dutenei eskainiko zaie. Plazak agortzen direnean edo eskatzaile guztiei aukeratzeko aukera ematen zaienean, www.gazteaukera.euskadi.eus web-orrian jakinaraziko da eta izena emateko prozesua itxiko da.

Plazaren erreserba konfirmatu eta hurrengo bi egun naturalen barruan egingo da ordainketa.

Ordainketa egin ondoren, ondorengo dokumentazioa erantsi beharko da Nire Karpetan bidez, bi egunen epean:

  1. Izena emateko kuotaren ordainagiria.
  2. Guraso-ahala edo tutoretza duen pertsonaren baimena, eskaera egiteko orduan emantzipatu gabeko gazteen kasuan.
  3. Behar izanez gero, dibertsitate funtzionalaren ziurtagiria.
  4. Dibertsitate funtzionala duten pertsonek, osasun-txartelaren kopia.
  5. AIZ ez daukaten atzerritarren kasuan, pasaportearen kopia.
  6. Europar Erkidegokoak ez diren atzerritarren kasuan, bizileku-baimenaren kopia.
  7. Adingabeekin harremana izatea eskatzen duten ekintzak dituzten auzolandegietan, atzerritarren kasuan, bere jatorrizko herrialdeak ziurtatutako antzeko irismena duen sexu-delitugileen erregistro zentralaren ziurtagiria, delitu horiengatik zigorrik jaso ez dutela egiaztatzen duena. Ez balego, herrialdeak igorritako zigor-aurrekarien egiaztagiri baliokidea, non ez dagoen sexu-delituei buruzko aipamenik.