Auzolandegiak 2024 atzerrian

Nazioarteko auzolandegietan izena emateko pausuak eta informazioa

  1. Sartu informazio honen ondoren ageri den estekan. Bertan, datuak bete ondoren, nazioarteko auzolandegiak ikusi ahal izango dituzu.

    Ez dira izapidetuko 30 urtetik gorako edo 18 urtetik beherako pertsonen eskaerak.

    Nazioarteko auzolandegien kasuan ez da “aurrehautaketa” egin behar, eta zuzenean egingo da eskaera.

  2. Hiru auzolandegi aukeratu ahal izango dituzu. Lehenengo aukera ukatzen bada, bigarren aukerara igaroko da, eta horrela hurrenez hurren. Aukeretako batean ere onartua ez bazara, Gazteria Zuzendaritza zurekin harremanetan jarriko da.
  3. Hiru eremuak (edo gutxiago) hautatu ondoren, nazioarteko erakundeari bidaltzeko beharrezkoa den informazioa eskatuko dizu aplikazioak. Garrantzitsua da informazio hori ondo betetzea.
  4. Gazteria Zuzendaritzak mezu bat bidaliko dizu nazioarteko erakundeak onartzen zaituenean. Jarraian, ordainketa egin eta Gazteria Zuzendaritzaren aplikazioan erregistratu beharko zara, bidaliko zaizun mezu elektronikoan adieraziko zaizun bezala.

    Garrantzitsua da jakitea NAZIOARTEKO ERAKUNDEAK ZURE ESKAERA ONARTU BEHAR DUELA.

    Auzolandegian izena eman zenuenetik hogei egun igaro ondoren ez baduzu posta elektronikoz onartua izan zarelaren mezua jasotzen, jarri harremanetan gurekin gazteria-auzolandegiak@euskadi.eus–era mezu bat bidaliz.

Nazioarteko auzolandegietan izena emateko epea uztailaren24an bukatuko da.

Nazioarteko Auzolandegiak

Gazteentzako nazioarteko auzolandegien programari buruzko informazio orokorra

  • Auzolandegia egiten den tokiraino iristeko egin beharreko joan-etorrien gastuak parte-hartzaileak ordaindu beharko ditu. Beraz, auzolandegi batean izena eman aurretik, oso garrantzitsua da bertara heltzeko sor daitezkeen zailtasunak eta kostu erantsiak (bidaia, ostatua…) baloratzea.
  • Kasu batzuetan, helmugako auzolandegiaren baldintzek zenbait deserosotasun dakartzate berekin: ostatua etxeetan, kanpadendetan, eskola publikoetan edo bestelako instalazioetan ematen da; hiri batetik urrun edo auzolandegi batzuk kultura desberdina duten herrialdeetan egiten dira, eta lan-baldintzetara, ordutegietara edo ingurunera egokitzea ekar dezakete, gure herrialdean izango ez genituzkeenak. Zure erantzukizuna da zure egokitzeko gaitasunak ebaluatzea, baldintza eta desberdintasun kulturalak onartuz eta errespetatuz.
  • Lo egiteko zakua beharrezkoa den jakin behar duzu.
  • Parte-hartzaileak berak prestatzen du elikadura auzolandegien ehuneko handi samar batean. Elkarteak/entitateak zenbateko bat esleitzen du kontzeptu horretarako, eta, nahikoa bada ere, pixka bat doitua izan daiteke.
  • Atzerriko auzolandegietan eskaintzen diren plazak ALIANZAn sartzen diren eta INJUVE (autonomia-erkidegoen eta hiri autonomoen ordezkari gisa) bazkidea duten erakundeen artean egiten den truketik datoz.
  • INJUVEk atzerriko elkarteek ematen duten informazio- kantitatea eta -kalitatea ematen du. INJUVEk eta Euskal Autonomia Erkidegoak ez dute erantzukizunik izango gerta daitezkeen aldaketen gainean, ezta horiek eragin ditzaketen gastuen gainean ere.
  • Nazioarteko auzolandegiak beren araudi propioen arabera arautuko dira, eta INJUVE edo Euskal Autonomia Erkidegoa ez dira behin betiko onarpenen, data-aldaketen edo txandak etetearen erantzule izango, ezta ostatu-motaren, elikaduraren, lanorduen, astialdiaren antolaketaren edo kuotaren itzulketaren erantzule ere.
  • Gatazkarik gertatuz gero, atzerriko elkarteari erreklamatu beharko diozu. Hala ere, Autonomia Erkidego bakoitzeko Gazteria Zerbitzuak eta Gazteria Institutua (INJUVE), gaztearen eta auzolandegia sustatzen duen erakundearen arteko bitartekari gisa jarduten dutenak, zure esanetara egongo dira zure erreklamazioan behar dituzun laguntza eta informazioa emateko.
  • Auzolandegia borondatez utzi nahi duenak edo jokabide desegokiagatik kanporatua den pertsonak bere gain hartu beharko ditu horrek eragiten dituen gastu guztiak (garraio-gastuak, otorduak, ostatua, etab.).
  • Gogoratu nazioarteko auzolandegiak direnez, beharrezkoa dela ingelesez jardutea (eta beste hizkuntza batzuez, zehazten bada), elkarrizketan behintzat.
  • Kontsuletxeekin eta/edo enbaxadekin harremanetan jarri behar duzu, bidaian bisitatutako herrialdeek eskatzen dituzten bisatuak edo sartzeko formalitateak ezagutzeko eta izapidetzeko.