Auzolandegietan parte hartzeko baldintzak eta agiriak
2025eko deialdia argitaratzen denean, eguneratuko da izena emateko baldintzen informazioa.
Izena emateko baldintzak:
- EAEko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2025eko Auzolandegiak programa arautzen duen Ebazpena EHAAn argitaratu aurretik.
- Erkidegoz kanpoko pertsonek, halaber, bizileku-baimena eduki behar dute.
- 14 eta 30 urte bitarteko adina izatea. Auzolandegi bakoitzak bere adin-tartea du ezarrita. Euskadiko auzolandegiak 14 - 26 urte bitarteko gazteentzat dira. Aniztasun funtzionala duten gazteentzat: 14-30 da adin-tartea.
- Auzolandegia hastean adierazitako adina izan behar da, eta adin-tartearen barruan egon behar da auzolandegiak irauten duen bitartean. Auzolandegiaren hasieran 14 urte dituzten 13 urteko pertsonek eman dezakete izena.
- Nazioarteko auzolandegien kasuan (munduko edozein gaztek parte har dezake halakoetan): ingelesez ondo hitz egitea. Batzuetan, auzolandegiko hizkuntza beste bat izan daiteke, adibidez, frantsesa edo alemana. Atzerrian ere nazioarteko Auzolandegiak daude, baina baita Euskadin eta gainerako autonomia-erkidegoetan ere.
- Umeekin egotea beharrezko duten ekintzak dituzten auzolandegietan lan egiteko, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako agiria aurkeztu beharko da.
- Pertsona jakin batzuek ezin dute izenik eman, azken hiru deialdietako batean adjudikazioa lortu arren auzolandegian parte hartu ez dutenak, alegia; baina salbuespen gisa hartuko dira, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzan plazari uko egiten ziotela jakinarazi zutenak.
Nire Karpetan bidez bidali behar duzun dokumentazioa:
Auzolandegian plaza hartu ondoren, ondorengo informazioa igo beharko duzu Nire Karpetara
- Izena emateko agiria, beteta eta sinatuta (elektronikoki).
- Izena emateko kuotaren
- Eskaera egiteko momentuan gazte ez emantzipatuak direnen kasuan, guraso-agintea duen pertsonaren baimena (izen-ematea egiteko unean 18 urte baino gutxiago dituzten pertsonentzat soilik)
- Aniztasun funtzional-ziurtagiria, hala badagokio.
- Aniztasun funtzionala duten gazteek, osasun-txartelaren kopia.
- AIZ ez daukaten atzerritarren kasuan, pasaportearen kopia.
- Europar Erkidegokoak ez diren atzerritarren kasuan, bizileku-baimenaren kopia.
- Adingabekoekin harremanak izatea eskatzen duten ekintzak dituzten auzolandegien kasuan, Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri bat, delitu horiengatik zigorrik jaso ez dutela egiaztatzen duena.
Nortasun datuak (NAN, AIZ), errolda ziurtagiria eta sexu-delitugileen erregistro zentralaren ziurtagiria kontsultatu ahal izango ditu organo instrukzio-egileak, salbu eta interesdunak uko egiten badu. Baimen hori ematen ez bada, NANaren fotokopia aurkeztu beharko da, edo hala badagokio, AIZarena, errolda ziurtagiria eta sexu-delitugileen erregistro zentralaren ziurtagiria Auzolandegiak 2022 programaren deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren egindakoa.
Egun natural biko epea izango duzu, eskatutako dokumentazioa Nire Karpetara igotzeko, aukeratu den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Ez baduzu bidalketa ezarritako epean egiten, zure erreserba bertan behera geratuko da, eta ezin izango duzu kuota itzultzea eskatzeko eskubiderik izango, salbu auzolandegia antolatzen duen autonomia-erkidegoak kuota itzultzeko aurreikusten dituen inguruabarren batean bazaude.
Motibazio-eskutitza, atzerriko auzolandegi batzuetan eskatzen dena
Atzerriko auzolandegian motibazio eskutitza eskatzen bada, auzolandegian izena eman ondoren, honako helbidera bidali beharko duzu eskutitza: gazteria-auzolandegiak@euskadi.eus
Eskutitza bidaltzea onartua izateko baldintza da.