Eskuliburu azkarra monitoreentzat

Eskuliburu hau gazteen auzolandegietako monitoreentzat dago pentsatuta.

Auzolandegi batean, bizikidetza intentsua da. Jarduerak, atsedena, otorduak, logelak, denbora librea, nekea, errutina-aldaketak eta askotan aurretik elkar ezagutzen ez zuten pertsonen arteko harremanak partekatzen dira. Testuinguru horretan, beti erraz kudeatzen ez diren egoera emozionalak, jokabidezkoak edo harremanezkoak ager daitezke: antsietatea, isolamendua, gatazkak, autolesioak, suizidio-ideazioa, kontsumoa, oldarkortasuna, medikazio-arazoak, deskonpentsazioak, ihesa edo indarkeriaren berri ematea.

Eskuliburu honek ez du nahi zuk terapia egitea, diagnostikatzea edo pertsona bati zer gertatzen zaion sakonean konpontzea. Zure eginkizuna zehatzagoa da: behatzea, laguntzea, lehen minutuetan eustea, babestea eta garaiz laguntza eskatzea behar izatekotan.

Ideia nagusia erraza da: Hobe prebenitzea sendatzea baino.

Eskuliburu azkarra monitoreentzat (PDF, 2 MB) (leiho berri batean irekitzen da)