Izena ematea Auzolandegietan 2021

Zure aurreinskripzio-datuak sartzeko identifikazio elektronikoko bitarteko bat beharko da (B@kQ, adibidez). Gaur egun identifikazio elektronikoko bitartekorik ez baduzu, egungo osasun-krisiaren ondoren identifikazio elektronikoko bitartekoa lortzeko nahikoa epe emango da. Gogoan izan, halaber, hurbileko pertsona batek identifikazio elektronikoko bitartekorik badu, hark ordezkari gisa jardun dezakeela izena ematerakoan.


Bertan ondorengo datu mota eskatuko dira: helbidea, telefonoa, posta elektronikoa, etab.

  • Ez da galdetuko eskatzaileak nora joan nahi duen, aniztasun funtzionala duten eskatzaileei izan ezik.
  • Pertsona bakoitzak izenemate bat baino ezin izango du egin.

Datak:

  • Apirilaren 21era

Auzolandegiak kanpainako plazen esleipenean aukera-berdintasuna bermatze aldera, zozketa-prozesua ezarri da. Zozketa notario aurrean gauzatuko da eta honek dagokion akta emango du. 

Zozketaren nondik norakoak: Izena aurrez eman duten guztien artean, zenbaki bat aterako da. Zenbaki hori zerrendako lehenengoa izango da; jarraian datozenak ere hautatuak izango dira, harik eta auzolandegietako plaza-kopuruaren bikoitza gehi berrogeira heldu arte. 

Zozketaren emaitzak: 

  • Txanda librea: 109
  • Aniztasun funtzionaleko txanda: 2

Laster bidaliko zaizue mezua hitzorduarekin.

Zozketaren ondorioz txanda jaso dutenek mezua jasoko dute SMS eta e-mail bidez.

  • Zozketaren ondoren, txanda jaso dutenek sms bat eta mezu elektroniko bat jasoko dute. Bertan, egokitu zaien hurrenkeraren zenbakia jakinaraziko zaie, bai eta, eskuragarri dauden plazetako bat hautatzeko, zein egunetan eta zein ordutan egin beharko duten. Gazteaukeran bidez sarbidea izango duten aplikazioaren bidez egingo da.
  • Maiatzaren 3an hasiko dira aplikazioan sartzeko txandak. Gazteaukeran bidez izango dute aplikaziora sarbidea. Txandak astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 19:00ra, emango dira.
  • Dagokion egunean eta orduan sartzen ez denak bere txanda galduko du.

Zerrendak:

Txanda jaso dutenek, zozketaren arabera tokatu zaien egunean eta orduan, identifikatzen dien identifikazio elektronikoko bitarteko bat erabiliz (ordezkaria sartu beharko da, ordezkari baten bidez aurreinskripzioa egin zutenek), aplikazioan sartu beharko dira, libre gelditzen diren plazen artean auzolandegi bat aukeratzeko.

Auzolandegia aukeratu

Plaza aukeratu dutenek ordainketa egin beharko dute eta dagokion dokumentazioa bidali. Beste autonomia-erkidego batean plaza aukeratu duten pertsonek, bertaratzen diren autonomia-erkidegoan ordaintzeko moduari buruzko jarraibideak bete beharko dituzte. Ordainagiria erantsi beharko da Nire Karpetaren bidez.

Nire Karpeta

Euskadiko Auzolandegi bat aukeratu dutenek, ordainketa egin beharko dute Nire Karpetaren bidez.

Nire Karpeta

  • Gogoratu 2 egun izango dituzula ordainketa egiteko eta Nire Karpetan bidez dokumentazioa bidaltzeko. Ordainketa-pasabidea erabiltzen dutenei, zuzenean igoko zaie ziurtagiria Nire Karpetara. Hau egiten ez dutenek, erantsi beharko dute.
  • Dokumentazioa:
    • Izena emateko kuotaren ordainagiria.
    • Guraso-ahala edo tutoretza duen pertsonaren baimena, eskaera egiteko orduan emantzipatu gabeko gazteen kasuan.
    • Behar izanez gero, dibertsitate funtzionalaren ziurtagiria.
    • Dibertsitate funtzionala duten pertsonek, osasun-txartelaren kopia.
    • AIZ ez daukaten atzerritarren kasuan, pasaportearen kopia.
    • Europar Erkidegokoak ez diren atzerritarren kasuan, bizileku-baimenaren kopia.
    • Adingabeekin harremana izatea eskatzen duten ekintzak dituzten auzolandegietan, atzerritarren kasuan, bere jatorrizko herrialdeak ziurtatutako antzeko irismena duen sexu-delitugileen erregistro zentralaren ziurtagiria, delitu horiengatik zigorrik jaso ez dutela egiaztatzen duena. Ez balego, herrialdeak igorritako zigor-aurrekarien egiaztagiri baliokidea, non ez dagoen sexu-delituei buruzko aipamenik.

OHARRA:  Nortasun datuak (NAN, AIZ), errolda ziurtagiria eta sexu-delitugileen erregistro zentralaren ziurtagiria kontsultatu ahal izango ditu organo instrukzio-egileak, salbu eta interesdunak uko egiten badu. Baimen hori ematen ez bada, NANaren fotokopia aurkeztu beharko da, edo hala badagokio, AIZarena, errolda ziurtagiria eta sexu-delitugileen erregistro zentralaren ziurtagiria Auzolandegiak 2021 programaren deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren egindakoa.

Hutsik gelditu diren plazak hartzeko epea hasiko da. Aurten hiru aldi egongo dira:

Ez nuen izena emateko hitzordua jaso

Lehen epean, aurreinskripzioa egin arren hitzordua lortu ez duten pertsona guztiek Euskadiri esleitutako Auzolandegietan libre geratu diren plazen artean, plaza aukeratzeko aukera izango dute. Horretarako, bi eguneko epea izango dute, Gazteaukeran jarriko den estekan sartu eta plaza aukeratzeko..

  • Epea: maiatzean

Hutsik zeuden plazak ez ziren nire interesekoak

Aurreinskripzioa egin arren plazarik lortu ez duten pertsona guztiek parte hartzeko aukera izango dute bigarren txanda honetan. Horretarako aurrerago jarriko den telefono zenbakira deitu behar izango dute.

Erkidego guztien inskripzio fasea amaitu ondoren estatuko zein atzerriko Auzolandegietan libre geratu diren plaza guztiak argitaratuko dira. Plaza hauen aukeraketa epea, estatuko beste erkidegoekin batera zabalduko da.

Ez nuen izena eman aurreinskripzio epean

Egokitutako epearen barruan aurreinskripzio-eskaera egin ez zutenek ere izena emateko aukera izango dute, baldin eta Euskadiko auzolandegietan plaza hutsik badago eta hauetan parte hartu nahi badute. Horretarako, aurreinskripzio-eskaera bete eta dokumentazioa erantsi beharko dute.

Aurreko bi puntuetan iragarritako plazak gutxi gorabeherakoak izango dira, hau da, autonomia erkidego guztientzat aukeragarri egongo dira, eta ez da posible izango zerrenda eguneratzea plazak bete ahala. Plaza hutsik dagoen egiaztatuko da deia egiteko momentuan. Hortaz, aukera bat baino gehiago edukitzea gomendagarria izango da deia egiterakoan.

  • Errepeska atzerriko auzolandegietan: maiatzaren 24, 25 eta 26an (10:00-14:30 ordutegian).
  • Errepeska Euskadiko eta gainontzeko autonomia erkidegoetako auzolandegietan: ekainaren 1etik aurrera (10:00-14:30 ordutegian).