Euskadiko Gazteen Joeren Koadernoak
Gazteen Euskal Behatokiaren ikerketa kuantitatiboetan (inkesta telefonikoak, nagusiki) oinarritutako argitalpen monografikoak dira. Bildumaren xede nagusia gaurkotasuneko gaiei buruz zenbakizko datuak ematea da, azterketaren xede diren kolektiboka banaturik.
Izenburua: Gazteak eta Garapen Jasangarrirako Helburuen 2030 Agenda. Euskadiko gazteen ezagutza eta iritziak
Laburpena: Gazteen Euskal Behatokiak 2023ko ekainean Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen lagin adierazgarri bati egindako inkesta. Nazio Batuen Erakundeak ezarritako Garapen Jasangarrirako 17 helburuen artean, gazteen ustez, Euskadin ekiteko lehentasunezkoak hauek dira: hirugarrena, osasuna eta ongizatea, zortzigarrena, lan duina eta hazkunde ekonomikoa eta laugarrena, kalitatezko hezkuntza.
Izenburua: Euskadiko gazteak eta sare sozialak
Laburpena: Ikerketak sare sozialei lotutako zenbait alderdi jorratu ditu, esaterako: zein diren sare erabilienak, zein maiztasunarekin erabiltzen diren, zein sare duten gogokoen gazteek, zein den komunikazio-hizkuntza nagusia sare sozialetan, zein jarduerak garatzen dituzten gazteek Interneten edo sare sozialetan eta zein maiztasunarekin, zer-nolako pertzepzioa duten norberak Internetez egiten duen erabilerari buruz, zein pribatutasun- eta segurtasun-neurriak hartzen dituzten datu pertsonalen babesa eta norberaren edukietara sarbide mugatua bermatzeko, arlo horretan gurasoengandik aholkurik jasotzen duten, eta, azkenik, sare sozialetan jazarpena bizi ote duten, azken arlo horren inguruan artikulu ugari idatzi baitira eta ikerketa hau kuantifikatzen saiatu da..
Izenburua: Kontsumo arduratsuaren ohituren bilakaera EAEko gazteen artean 2010-2013
Laburpena: Ikerketaren helburua gazteen kontsumo-ohiturak aztertzea da, batik bat nola kontsumitzen den galderari erantzunda, zer kontsumitzen den ala zenbat kontsumitzen den alde batera utzita.
Azterlan honek 2010ean burututakoa errepikatu du Euskadiko gazteen kontsumo ohituren bilakaera aztertu ahal izateko.
Izenburua: Gazteak eta parte-hartze soziala Euskadin
Laburpena: Ikerketa honek gizartean parte hartzeko hiru modu aztertzen ditu: elkartegintza, boluntariotza eta hainbat ekintza sozialetan parte-hartzea. Amaitzeko parte-hartze sozialaren indizea osatu da. Azterlanaren oinarria gazteei telefonoz egindako inkesta izan da eta lana burutzeko Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren laguntza izan du.
Izenburua: Enpresagintza gaztea Euskadin 2013
Argitalpen urtea: 2013
Laburpena: Gazteen Euskal Behatokiaren “Enpresagintza gaztea Euskadin 2013” argitalpen berriak Euskadiko enpresagintzaren egoeraren azterketa zehatza egiten du eta fenomeno horrek azken hiru urteetan izan duen bilakaerari ere so egiten dio. Honela, Euskadiko gazteek eta enpresagintzak duten harremana argitzen ahalegintzen da.
- Datuen aurrerapena
- 20 eta 34 urte bitarteko Euskadiko gazteen artean enpresagintzan esperientzia dutenak % 8,1 dira
Izenburua: Gazteen lonjak eta lokalak
Argitalpen urtea: 2013
Laburpena:Euskadiko Gazteen Joerak bildumaren zazpigarren aleak Gazteen lonjak eta lokalak EAEn ikerketa jasotzen du, Gazteen Euskal Behatokiko lantaldeak gauzatua.
Txosteneko datuek aditzera ematen dutenez, behintzat, gure artean luzaroan geratuko da fenomeno hau, eta, hain zuzen ere, errealitate hori ezagutzen lagundu nahi du Gazteen Euskal Behatokiak ikerketa honen bitartez.
- Lonja aisialdi-gune gisa finkatzen da Euskadin: 62.000 gaztek lokaletan pasatzen dute astialdia, lagunekin
- Prentsa oharra
- Aurkezpena
Izenburua: Kontsumo arduratsua EAEko gazteen artean
Argitalpen urtea: 2013
Laburpena: Gazteak eta kontsumo arduratsua ikerketaren helburua gazteen kontsumo-azturak aztertzea da, batik bat nola kontsumitzen den galderari erantzunda, zer kontsumitzen den ala zenbat kontsumitzen den alde batera utzita.
Asmoa zera da: jakitea zein heinetan jabetzen diren gazteak edozein produktu edo zerbitzu kontsumitzeak dituen inplikazioak norberarentzat, gizartearentzat eta ingurumenarentzat.
Izenburua: EAEko gazteen sinesmenak eta erlijiozaletasuna
Argitalpen urtea: 2013
Laburpena: Azterlan horrek erakusten duenez, 20 puntu baino gehiago jaitsi da azken 10 urteetan Euskadin beren burua katolikotzat jotzen duten gazteen kopurua.
Izenburua: Enpresagintza EAE-ko gazteen artean
Argitalpen urtea: 2012
Laburpena: Txosten honekin hiru helburu lortu nahi izan dira ikerketa honi esker:
- batetik, gazteen artean zenbat ekintzaile dagoen jakitea eta euren esperientziari buruz egiten duten balorazioa ezagutzea; bestetik, gazteek enpresagintzarekiko duten jarrera orokorra zein den aztertzea eta ekintzaileei buruz egiten duten balorazioa zein den jakitea; eta, azkenik, ekintzaile gaztearen soslaia aztertzea, bai eta enpresagintzarako eskura dauden baliabideak baloratzea ere.
Izenburua: Herritarren parte hartzeari eta Europar Batasunari buruzko EAEko gazteen iritziak
Argitalpen urtea: 2011
Laburpena: Euskadiko Gazteen Joeren Koadernoak bildumaren hirugarren zenbaki honekin Euskadiko gazteen joerak eta jarraibideak ezagutzera eman nahi da.
Gure azterlanaren bidez, gaia bera aztertzeaz gain (interes handia sortzen baitu), EAEko gazteen iritziak eta portaerak EBko gainerako estatu kideetako gazteen iritziak eta portaerekin konparatu nahi dira.
Izenburua: EAE-ko gazteen nazioarteko mugikortasuna: informazioa, esperientziak eta asmoak
Argitalpen urtea: 2011
Laburpena: EAEko gazteen nazioarteko mugikortasuna Euskadiko Gazteen Joeren Koadernoak bildumaren bigarren alea da. Esperientziak zabaltze, curriculuma hobetze edo, besterik gabe, bizi-ibilbide berriak irekitze aldera, nazioarteko mugikortasunak eskaintzen dituen aukeren inguruan gazteek dituzten ezagutza-maila, jarrerak eta esperientziak aztertzen dira ikerketa honetan. Bertan, honako alderdi hauek aztertzen dira: gazteak aurrez atzerrira joan izana; atzerrira joateko prest egotea, ikastera, lan egitera edo boluntario- nahiz lankidetza-lanetan aritzera; ezagutzen dituzten hizkuntzak, eta hainbat mugikortasun-baliabideri buruz duten informazio-maila.
Izenburua: Euskadiko gazteriaren mugikortasun espazialaren ereduak
Argitalpen urtea: 2008
Laburpena: Txosten honekin Euskadiko Gazteen Joeren Koadernoak saila abiarazten da. Ikerketa honek gazteen mugikortasuna du hizpide: nola lekualdatzen diren; zergatik egiten dituzten joan-etorri horiek; zein garraiobide darabilten; daukaten automobil parkea nolakoa den; nola antzematen duten segurtasuna errepidean; zein iritzi duten mugikortasunetik eratorritako arazoei buruz, kutsadurari edo trafiko istripuei buruz, adibidez.
OHARRA: Bi txosten hauek, Gazteen Joerak 2006 eta Gazteen Joerak 2005 Euskadiko Gazteen Joeren Koadernoak bilduma hasi baino lehen burutu ziren, baina ikerketa-ildo bera darraite, alegia, Euskadiko gazteen aztura, jarrera, iritzi eta bizitzaren aurrean dituzten trebetasunekin zerikusia duten alderdiak ikuspuntu kuantitatibotik aztertzen ditu.
Izenburua: Tendencias de la juventud vasca 2006
Argitalpen urtea: 2006
Laburpena: Txostenaren oinarrizko oinarrizko helburua Euskadiko gazteek osasunari buruz duten pertzepzioa aztertzea da, bai eta beren jokabide eta aztura osasungarrien multzoa ere.
Izenburua: Gazteen Joerak 2005
Argitalpen urtea: 2005
Laburpena: Txostenaren oinarrizko oinarrizko helburua Euskadiko gazteek osasunari buruz duten pertzepzioa aztertzea da, bai eta beren jokabide eta aztura osasungarrien multzoa ere.