Izena ematea Auzolandegietan 2024

Bertan ondorengo datu mota eskatuko dira: helbidea, telefonoa, posta elektronikoa, etab.

  • Ez da galdetuko eskatzaileak nora joan nahi duen, aniztasun funtzionala duten eskatzaileei izan ezik.
  • Pertsona bakoitzak izen emate bat baino ezin izango du egin.
  • Adin txikikoen auzolandegietan, gazteak 14 urte izan behar ditu, gutxienez, auzolandegia hasten denean.
  • Adin nagusikoen auzolandegietan, gazteak 18 urte izan behar ditu, gutxienez, auzolandegia hasten denean.

ADI!

Zure aurreinskripzio-datuak sartzeko identifikazio elektronikoko bitarteko bat beharko da (BakQ, adibidez). Gogoan izan, halaber, hurbileko pertsona batek identifikazio elektronikoko bitartekorik badu, hark ordezkari gisa jardun dezakeela izena ematerakoan.

Aurreinskripzioa egiterakoan adingabeak direnek aitaren/amaren/tutorearen adostasuna edo baimena aurkeztu beharko dute

Norbaitek, ordezkari gisa, adin nagusiko gazte baten aurreinskripzioa egin nahi badu, aurreinskripzioa egiteko unean, ordezkaritzaren egiaztagiria aurkeztu beharko du.

Aurreinskripzioa

Zozketa notarioaren aurrean

Auzolandegiak kanpainako plazen esleipenean aukera-berdintasuna bermatze aldera, zozketa-prozesua ezarri da. Zozketa notario aurrean gauzatuko da eta honek dagokion akta emango du.

Zozketaren nondik norakoak: Izena aurrez eman duten guztien artean, zenbaki bat aterako da. Zenbaki hori zerrendako lehenengoa izango da; jarraian datozenak ere hautatuak izango dira, harik eta auzolandegietako plaza-kopuruaren bikoitza gehi berrogeira heldu arte.

Aurreinskribatuak: apirilak 18

Inskribatu beharreko pertsonaren zenbakia agertzen ez bada eta ordezkariarenean agertzen bada, gazteria-auzolandegiak@euskadi.eus helbidera jo behar da, eta honako hauek eman: inskribatu beharreko pertsonaren izen-abizenak, NANa eta jaioteguna, ordezkariaren NANa eta izen-abizenak.

Zozketaren emaitzak: apirilak 24

  • Txanda librea: 298
  • Aniztasun funtzionala: 18

Mezua bidaltzea hitzorduarekin, Auzolandegia aukeratzeko

Zozketaren ondorioz txanda jaso dutenek mezua jasoko dute SMS eta e-mail bidez.

  • Zozketaren ondoren, txanda jaso dutenek sms bat eta mezu elektroniko bat jasoko dute. Bertan, egokitu zaien hurrenkeraren zenbakia jakinaraziko zaie, bai eta, eskuragarri dauden plazetako bat hautatzeko ere, eta zein egunetan eta zein ordutan egin beharko duten. Gazteaukera bidez sarbidea izango duten aplikazioaren bidez egingo da.
  • Gazteaukera bidez izango dute aplikaziora sarbidea. Txandak astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:00etara, emango dira.
  • Dagokion egunean eta orduan sartzen ez denak bere txanda galduko du.

Esleitutako egunak eta orduak Auzolandegia aukeratzeko:

Txanda jaso dutenek, zozketaren arabera tokatu zaien egunean eta orduan, identifikatzen dien identifikazio elektronikoko bitarteko bat erabiliz (ordezkaria sartu beharko da, ordezkari baten bidez aurreinskripzioa egin zutenek), aplikazioan sartu beharko dira, libre gelditzen diren plazen artean auzolandegi bat aukeratzeko.

Auzolandegia aukeratu

Plaza aukeratu dutenek ordainketa egin beharko dute eta dagokion dokumentazioa bidali. Beste autonomia-erkidego batean plaza aukeratu duten pertsonek, bertaratzen diren autonomia-erkidegoan ordaintzeko moduari buruzko jarraibideak bete beharko dituzte (beherago ikusgai, bestela informazio fitxan egongo dira ordaintzeko jarraibideak).

Ordainagiria erantsi beharko da Nire Karpetaren bidez:

Nire Karpeta

Euskadiko Auzolandegi bat aukeratu dutenek, ordainketa egin beharko dute Nire Karpetaren bidez.

Nire Karpeta

  • Gogoratu 2 egun izango dituzula ordainketa egiteko eta Nire Karpetan bidez dokumentazioa bidaltzeko. Ordainketa-pasabidea erabiltzen dutenei, zuzenean igoko zaie ziurtagiria Nire Karpetara. Hau egiten ez dutenek, erantsi beharko dute.
  • Dokumentazioa:
    • Izena emateko kuotaren ordainagiria.
    • Guraso-ahala edo tutoretza duen pertsonaren baimena, eskaera egiteko orduan emantzipatu gabeko gazteen kasuan.
    • Behar izanez gero, dibertsitate funtzionalaren ziurtagiria.
    • Dibertsitate funtzionala duten pertsonek, osasun-txartelaren kopia.
    • AIZ ez daukaten atzerritarren kasuan, pasaportearen kopia.
    • Europar Erkidegokoak ez diren atzerritarren kasuan, bizileku-baimenaren kopia.
    • Adingabeekin harremana izatea eskatzen duten ekintzak dituzten auzolandegietan, atzerritarren kasuan, bere jatorrizko herrialdeak ziurtatutako antzeko irismena duen sexu-delitugileen erregistro zentralaren ziurtagiria, delitu horiengatik zigorrik jaso ez dutela egiaztatzen duena. Ez balego, herrialdeak igorritako zigor-aurrekarien egiaztagiri baliokidea, non ez dagoen sexu-delituei buruzko aipamenik.

OHARRA: Nortasun datuak (NAN, AIZ), errolda ziurtagiria eta sexu-delitugileen erregistro zentralaren ziurtagiria kontsultatu ahal izango ditu organo instrukzio-egileak, salbu eta interesdunak uko egiten badu. Baimen hori ematen ez bada, NANaren fotokopia aurkeztu beharko da, edo hala badagokio, AIZarena, errolda ziurtagiria eta sexu-delitugileen erregistro zentralaren ziurtagiria Auzolandegiak programaren deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren egindakoa.

Ezin izan nuen Auzolandegia aukeratu, ez bainuen hitzordurik lortu apirilaren 23ko zozketaren ondoren. Errepeska maiatzaren 14an eta 15ean.

Lehenengo errepeska horretan parte hartu ahal izango dute, aurreinskripzioa egin ondoren, Auzolandegi bat aukeratzeko hitzordurik lortu ez zuten pertsonek. Plaza libreak dira hitzordua lortu zuten pertsonek aukeraketa egin ondoren hutsik geratu zirenak. Plaza horiek gure webguneko Non atalean egongo dira ikusgai. Bi eguneko epea emango da nahi den plaza eskatzeko: maiatzaren 14a eta 15a. Horretarako, interesdunek mezu elektroniko bat bidali beharko dute gazteria-auzolandegiak@euskadi.eus helbidera, eta, gehienez, 3 plazako zerrenda bat bidali beharko dute. Maiatzaren 16an esleituko dira plazak, zozketaren ondoren hitzordua lortu ez zuten pertsonen zerrendari jarraituz. Horrela, plaza hutsak 180. zenbakitik (hitzordua lortu ez zuen lehen zenbakia) hasiko dira esleitzen; plaza bat eskuratu ahal izango duen azken zenbakia 297. zenbakia izango da. Plaza bat lortzen dutenek baieztapen mezu elektroniko bat jasoko dute.

Maiatzaren 14 eta 15eko errepeskan esleitutako plazak

Hutsik zeuden plazak ez ziren nire interesekoak

Errepeskako plaza libreak

Aurreinskripzioa egin arren plazarik lortu ez duten pertsona guztiek parte hartzeko aukera izango dute bigarren txanda honetan. Horretarako, 945019536 edo 945019501 telefono zenbakira deitu behar izango dute, 08:00etatik 14:30era bitartean. Aukera bat baino gehiago edukitzea gomendagarria izango da deia egiterakoan.

Plaza hauen aukeraketa epea, estatuko beste erkidegoekin batera zabalduko da, ekainaren 4an, 10:00etan.

  • Errepeska Euskadiko eta gainontzeko autonomia erkidegoetako auzolandegietan.

OHARRA: plaza erreserbatzeko, lehenengo gorago dagoen telefono zenbakira deitu behar da.

ORDAINKETA: plaza hautatu eta erreserbatu ondoren, email bat bidaliko zaio pertsona interesdunari ordainketa zelan egin azalduz.

  • Estatuko auzolandegietan plaza lortzeko errepeska garaia

Pertsonak Euskadiko edo atzerriko auzolandegi bat hautatu badu, ordainketa Nire Karpeta bidez egin beharko du. Beste erkidego bateko auzolandegiren bat hautatu badu, emailean azalduko diren jarraibidea jarraitu beharko ditu.

Ez nuen izena eman aurreinskripzio epean

Egokitutako epearen barruan aurreinskripzio-eskaera egin ez zutenek ere izena emateko aukera izango dute. Horretarako, telefono zenbaki honetara deitu (945019536 edo 945019501, 08:00etatik 14:30era bitartean), aurreinskripzio-eskaera bete eta dokumentazioa erantsi beharko dute.

Izena eman

Aurreko bi puntuetan iragarritako plazak gutxi gorabeherakoak izango dira, hau da, autonomia erkidego guztientzat aukeragarri egongo dira, eta automatikoki eguneratuko da. Plaza hutsik dagoen egiaztatuko da deia egiteko momentuan. Hortaz, aukera bat baino gehiago edukitzea gomendagarria izango da deia egiterakoan.

  • Euskadiko auzolandegietan Errepeska

ORDAINKETA: plaza hautatu eta erreserbatu ondoren, email bat bidaliko zaio pertsona interesdunari ordainketa zelan egin azalduz. Ordainketa Nire Karpeta bidez egin beharko da.

Auzolandegietan izena emateko epea uztailaren 24an bukatuko da.