Laguntza
Laguntza
Emantzipa programa Eusko Jaurlaritzaren laguntza da, 25 eta 29 urte bitarteko gazteen emantzipazioa bultzatzeko, adin biak barne.
Hilean 300 euro ordainduko dira, gehienez 24 hilabetez, baldin eta gastu bat egiaztatzen baduzu (etxebizitza libre baten alokairua, hipoteka edo mailegu pertsonala)..


300 euro emantzipatzeko, berdin du etxebizitza partekatzen duzun (alokairu- edo erosketa-kontratuan titular bat baino gehiago agertzen dira) edo kontratua pertsona bakarrekoa den.
Etxebizitza partekatzen baduzu, prestazioa gehienez 3 pertsonari emango zaio etxebizitza bakoitzeko.
Zer egin beharko duzu laguntzak irauten duen bitartean?
- Laguntzaren baldintzak eta betebeharrak bete behar dituzu jasotzen duzun aldi osoan, eta horretarako ezarritako epeetan eta moduan egiaztatu behar dituzu.
- Zure diru-sarrerak berrikusiko ditugu foru-ogasunek ezartzen duten zergaldia amaitzen denean (uztaila aurreko urteko diru-sarreretarako). Adib.: 2025eko uztailean Emantzipak 2024ko diru-sarreren berrikuspena egingo du.
- Laguntzaren lehenengo ordainketatik urtebeteko epean, gainerako baldintzak berrikusiko dira.
- Etxebizitza bat alokatu baduzu, laguntzaren lehen ordainketatik urtebeteko epean, egindako azken ordainketaren banku-egiaztagiria eskatuko dizugu. Egiaztagirian ikusi beharko dira agindu-emailearen eta hartzailearen izen-abizenak, agindua eman duen pertsonaren kontua, hartzailearen kontua, data eta ordaindutako zenbatekoa.
- Etxebizitza bat erosi baduzu, hipotekaren edo mailegu pertsonalaren azken ordainketaren banku-egiaztagiria eskatuko dizugu urtero, bai eta Jabetza Erregistroko Indizeen Zerbitzuak emandako ziurtagiria ere (Ohar Soila), etxebizitzaren titularra edo titularkidea zarela jasoko duena.
-
Gainera, zure espedientearekin lotutako aldaketaren bat dagoen bakoitzean aldez aurretik jakinarazi beharko duzu.
Adibidez: etxebizitza-aldaketa edo banku-kontuko aldaketak.
-
Zer gertatzen da aldaketak gertatzen diren hilabete berean jakinarazten ez badituzu?
Izan ere, aldaketa horiek laguntza azkentzea badakarte, aldaketa gertatu zen hilabetetik aurrerako atzeraeraginezko ondorioekin aplikatuko da eta bidegabe kobratutako zenbatekoa itzuli beharko duzu.
-
Nola alda ditzakezu zure datuak edo zure espedienteari dokumentazio berria erantsi?
Dokumentazioa eransteko, espedientean sartuko gara Nire Karpetaren bidez (BakQ-ren koordenatuak eskatuko dizkigu) eta dagokion botoia klikatuta:
- Dokumentuak erantsi
- Etxebizitza edo bankuko datuak aldatzea
- Justifikazioa