Hasi testa

Kaixo, test hau egin dezakezu emantzipazioa errazteko laguntza eskatzeko hasierako baldintzak betetzen dituzun jakiteko

Ba al dituzu 25-29 urte, biak barne?

Emantzipa programak 25-29 urteko gazteentzat aurreikusten du zuzeneko dirulaguntza.

Sentitzen dugu, baina aurkeztutako informazioaren arabera ez dituzu dirulaguntza jasotzeko baldintzak betetzen.

PFEZren aitorpena egiten al duzu?

Egindako PFEZren aitorpena banakakoa da ala ezkontide edo izatezko bikotekidearekin batera egindakoa da?

 

Zure diru-sarrerak 3.000 eurotik gorakoak eta 28.000 eurotik beherakoak al dira?

Emantzipa Programak urtean 3.000 eurotik gorako eta 28.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten 25-29 urteko gazteentzat (banakako aitorpena) aurreikusten du zuzeneko dirulaguntza.

Sentitzen dugu, baina aurkeztutako informazioaren arabera ez dituzu dirulaguntza jasotzeko baldintzak betetzen.

Zure diru-sarrerak 3.000 eurotik gorakoak eta 34.000 eurotik beherakoak al dira?

Emantzipa Programak urtean 3.000 eurotik gorako eta 34.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten 25-29 urteko gazteentzat (baterako aitorpena) aurreikusten du zuzeneko dirulaguntza.

Sentitzen dugu, baina aurkeztutako informazioaren arabera ez dituzu dirulaguntza jasotzeko baldintzak betetzen.

Ba al dituzu empresa- edo lanbide-jarduera bati atxikita ez dauden 75.000 eurotik gorako finantza-ondasunak, -eskubideak edo aktiboak, ohiko etxebizitza alde batera utzita?

Emantzipa Programak adierazten du dirulaguntza hau bateraezina dela 75.000 eurotik gorako finantza-ondasunak, -eskubideak edo aktiboak izatearekin, salbu eta enpresa- edo lanbide-jarduera bati atxikita badaude, ohiko etxebizitza alde batera utzita.

Sentitzen dugu, baina aurkeztutako informazioaren arabera ez dituzu dirulaguntza jasotzeko baldintzak betetzen.

¿Eskaera egin baino urtebete lehenagotik, gutxienez, Euskadiko udalerriren batean erroldatuta zaudela edo/eta azken 10 urteetan 3 urtez, jarraituak, EAEn erroldatuta egon zarela egiaztatzen al duzu?

Emantzipa programaren arabera, onuradunek eskaera egin baino urtebete lehenagotik Euskadin erroldatuta egon beharko dute, edo/eta azken 10 urteetan 3 urtez, jarraituak, EAEn erroldatuta egon direla egiaztatu beharko dute.

Sentitzen dugu, baina aurkeztutako informazioaren arabera ez dituzu dirulaguntza jasotzeko baldintzak betetzen.

¿Eskabidea bidaltzeko unean, dirulaguntza honen xede den etxebizitzan erroldatuta al zaude?

Emantzipa programak ezartzen duenez, eskabidea bidaltzen den unean nahitaezkoa da laguntzaren xede den etxebizitzan erroldatuta egotea.

Sentitzen dugu, baina aurkeztutako informazioaren arabera ez dituzu dirulaguntza jasotzeko baldintzak betetzen.

Babes publikoko etxebizitza bat errentamenduan edo errentamendu partekatuan ba al daukazu?

Emantzipa programa bateraezina da babes publikoko etxebizitza bat errentamenduan edo errentamendu partekatuan izatearekin.

Sentitzen dugu, baina aurkeztutako informazioaren arabera ez dituzu dirulaguntza jasotzeko baldintzak betetzen.

Ba al daukazu etxebizitza pribatu bat alokairuan edo errentamendu partekatuan, ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) merkatu libreko bitartekaritza-programaren bidez?

Emantzipa programa bateraezina da ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) merkatu libreko etxebizitzak alokairurako bitartekaritza-programaren bidez etxebizitza pribatu bat errentamenduan edo errentamendu partekatuan izatearekin.

Sentitzen dugu, baina aurkeztutako informazioaren arabera ez dituzu dirulaguntza jasotzeko baldintzak betetzen.

Bizigune Etxebizitza Hutsen Programaren bidez ba al duzu etxebizitza pribatu bat errentamenduan edoerrentamendu partekatuan?

Emantzipa programa bateraezina da Bizigune Etxebizitza Hutsen Programaren bidez etxebizitza pribatu bat errentamenduan edoerrentamendu partekatuan izatearekin.

Sentitzen dugu, baina aurkeztutako informazioaren arabera ez dituzu dirulaguntza jasotzeko baldintzak betetzen.

Babes publikoko etxebizitza baten/ ohiko bizilekua ez den beste etxebizitza baten jabetza edo etxebizitxa horren gaineko erabilera- eta gozamen-eskubiderik ba al duzu?

Egiaztatu al dezakezu etxebizitza hori ezin dela baliatu banantze- edo dibortzio-arrazoiengatik edo zure borondatearekin zerikusirik ez duen beste edozein?

Emantzipa programa bateraezina da babes publikoko etxebizitza baten edo ohiko bizilekua ez den beste etxebizitza baten titularra izatearekin, salbu eta etxebizitza hori ezin bada baliatu banantze- edo dibortzio-arrazoiengatik edo titularraren borondatearekin zerikusirik ez duen beste edozein arrazoirengatik, betiere, behar bezala egiaztatuta.

Sentitzen dugu, baina aurkeztutako informazioaren arabera ez dituzu dirulaguntza jasotzeko baldintzak betetzen.

Gastu egiaztagarriak eragiten dituen etxebizitza batean bizi al zara?

Emantzipa programa bateraezina da gastu egiaztagarririk eragiten ez duen etxebizitza batekin, gastu horiek direla alokairua ordaintzeagatik -errentamenduaren edo errentamendu partekatuaren kasuan-, direla ordaintzeke dagoen hipoteka ordaintzeagatik edota zerga-agintaritza eskudunaren aurrean formalizatutako mailegu pertsonala ordaintzeagatik -jabetzako etxebizitzaren kasuan-.

Sentitzen dugu, baina aurkeztutako informazioaren arabera ez dituzu dirulaguntza jasotzeko baldintzak betetzen.

Ordainagiria

Gogoratu alokairuaren, hipotekaren edo mailegu pertsonalaren azken ordainketaren egiaztagiria (hilekoa), banku-transferentzia, Bizum edo ordainketa elektroniko bidez egindakoarena, aurkeztu beharko duzula. Zure datuak, ordainketa agintzen duen pertsonaren datuak, ordaindutako zenbatekoa nahiz ordainketaren hilabetea eta urtea eta kontu-zenbakia jaso beharko dira. Ez da eskudirutan ordaindu izanaren egiaztagiririk onartuko. Pozten gaitu jakinarazteak laguntza eskatu ahal izateko hasierako irizpideak betetzen dituzula. Martxan jarri eta eskatu!

Kontsultatu nola egin