Dokumentazioa
Dokumentazioa
GARRANTZITSUA: Ez da beharrezkoa dokumentu hauek guztiak lortzea.
Eskaera betetzean, baimena eman dezakezu Eusko Jaurlaritzak orrialde honetako "Eusko Jaurlaritzak lor dezakeen dokumentazioa" atalean adierazitako dokumentuak lor ditzan.
Dokumentuen formatua: PDF artxiboak edo argazki edo irudi bat izan daitezke.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Nahitaez aurkeztu beharreko dokumentazioa
ALOKAIRUAN BIZITZEN ARI ZARELA EDO ETXEBIZITZA BAT EROSI DUZULA EGIAZTATZEKO:
- Alokairua:
- Errentamendu-kontratua Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroan inskribatuta ez badago: kontratuaren kopia, hauek jasota: kontratatzaileen nortasuna, errentapeko finkaren identifikazioa, hitzartutako iraupena eta hasierako errenta
-
Kontratua inskribatuta badago: Inskripzio-ziurtagiriaren edo fidantza gordailutu izanaren frogagiriaren kopia.
- Salerosketa
-
Salerosketa-kontratua Jabetza Erregistroan inskribatuta ez badago: Etxebizitzaren salerosketa-kontratuaren kopia, erosleen nortasuna eta erositako finkaren identifikazioa adierazita.
-
Kontratua inskribatuta badago: Jabetza Erregistroko Indize Zerbitzuaren ziurtagiria (Ohar Soila), erosleen nortasuna eta erositako etxebizitza jasotzen dituena.
-
ALOKAIRUA EDO HIPOTEKA-MAILEGUA EDO PERTSONALA BANKUAREN BIDEZ ORDAINTZEN DUZULA EGIAZTATZEKO:
Eskabidea aurkeztu aurretik, alokairua, hipoteka edo mailegu pertsonalaren hileko ordainketa eginda egon behar da. Ordainketa hori banku-transferentzia, Bizum edo ordainketa elektroniko bidez egin beharko duzu.
Bankuko frogagirian zure datuak (agindu-emaile gisa), onuraduna, ordaindutako ordainketaren hilabetea eta urtea, kontu-zenbakiak eta zenbatekoa jaso beharko dira. Ez da onartuko eskudirutan ordaindu izanaren egiaztagiririk.
LAGUNTZA JASOKO ZENUKEEN KONTU-ZENBAKIARI ALTA EMATEKO ETA ERREGISTRATZEKO:
Ordainketak kudeatzeko Hirugarrenen Erregistroan oraindik inskribatuta ez bazaude, alta eman behar duzu:
- Eskabidea aurrez aurre aurkezten baduzu: Hirugarrenen alta-agiria bete eta sinatu.
- Eskaera telematikoki egiten baduzu: eskabidearen formularioan alta emateko esteka duzu.
OHIKO ETXEBIZITZAZ BESTELAKO ETXEBIZITZA BATEN TITULARRA EZ ZARELA EGIAZTATZEKO
Kokapen-oharra. Estatu-mailako ziurtagiria, gehienez ere 3 hilabeteko antzinatasunarekin, nota hori ematen denetik aurrera.
Internet bidez eskatu ahal izateko, beharrezkoa da NAN elektronikoa edo bestelako ziurtagiri elektroniko bat. Jabetza Erregistroko edozein bulegotan ere eska daiteke aurrez aurre.
- Errentamenduaren kasuan, eskatzailea etxebizitzaren titularra ez dela egiaztatzen duen ziurtagiria, Jabetza Erregistroaren Indizeen Zerbituzak emana.
- Salerosketaren kasuan, Jabetza Erregistroko Indizeen Zerbitzuak emandako ziurtagiria, titularrak dituen etxebizitzak egiaztatzen dituena.
Baldin eta etxebizitza baten titularra bazara eta ezin baduzu erabili Dekretuan ezarritakoaren arabera, beharrezko dokumentuekin egiaztatzeko eskatuko dizugu.
2024ko EKITALDIKO DIRU-SARRERAK EGIAZTATZEKO
Oro har, ez da beharrezkoa izango diru-sarrerak egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztea, honako kasu hauetan izan ezik:
- Eskatzaileak datu horiek beste administrazio batzuetan kontsultatzearen aurka egitea.
- Zerga-informazioa eskuragarri ez egotea.
Kasu horietan, dokumentazioa aurkeztu ezean (nominak, 10T, bestelako diru-sarreren egiaztagiriak, etab.), eskatu egingo da.
Eusko Jaurlaritzak lor dezakeen dokumentazioa
25 ETA 29 URTE BITARTEAN DITUZULA EGIAZTATZEKO
NAN edo AIZ.
URTEBETEZ ERROLDATUTA EDO AZKEN 10 URTEETAN GUTXIENEZ 3 URTE JARRAIAN ERROLDATUTA DARAMATZAZULA EGIAZTATZEKO, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN.
Egon zaren etxebizitzen erroldatze-ziurtagiri historikoa (EAEko edozein udalerritan).
URTEAN 3.000 EUROTIK GORAKO ETA 30.000 EUROTIK BEHERAKO (BANAKAKO AITORPENA) EDO 36.500 EUROTIK BEHERAKO (BATERAKO AITORPENA) DIRU-SARRERAK DITUZULA EGIAZTATZEKO
Oro har, ez da beharrezkoa izango diru-sarrerak egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztea, honako kasu hauetan izan ezik:
- Eskatzaileak datu horiek beste administrazio batzuetan kontsultatzearen aurka egitea.
- Zerga-informazioa eskuragarri ez egotea.
Kasu horietan, dokumentazioa aurkeztu ezean (nominak, 10T, bestelako diru-sarreren egiaztagiriak, etab.), eskatu egingo da.
75.000 EUROTIK GORAKO ONDASUN, ESKUBIDE EDO AKTIBO FINANTZARIORIK EZ DUZULA EGIAZTATZEKO (OHIKO ETXEBIZITZA KENDUTA).
Foru-ogasunen ondare-mailaren ziurtagiria.
ALOKATUTAKO EDO EROSITAKO ETXEBIZITZA (LAGUNTZA ESKATU NAHI DUZUNAREN GAIN) ZURE OHIKO BIZILEKU IRAUNKORRA DELA EGIAZTATZEKO
Etxebizitza horren errolda-ziurtagiria.
Erantzukizunpeko adierazpenak
Erantzukizunpeko adierazpena da eskabidea egiten den unean adieraztea interesdunak, bere erantzukizunpean, ezarritako baldintzak bete egiten dituela , hori egiaztatzen duen dokumentazioa baduela, eskatzen zaionean Administrazioaren esku jarriko duela, eta aurreko betebeharrak betetzen jarraitzeko konpromisoa hartzen duela aitorpen edo jardun horri dagokion aldian.
GARRANTZITSUA: Ez da beharrezkoa erantzukizunpeko adierazpenaren dokumentuak prestatzea. Eskaera-eredua betetzen duzunean, paragrafo bakoitza klikatu/onartu beharko duzu.