BakQ eskatu
BakQ eskatu
BakQ identifikazio eta sinadura elektronikoko tresna da, Euskadiko administrazio publikoekin telematikoki modu seguruan eta errazean erlazionatzeko aukera ematen dizuna.

BakQ-k abantaila asko eskaintzen dizkizu, hala nola:
- Dokumentazioa etxetik aurkeztea, joan-etorri fisikoak ekiditzeko.
- Zure espedientearen kudeaketa bizkortzea.
- Administrazioarekin harremanak izateko gune gisa erabili dezakezu.
BakQ edukitzeko 3 modu daude
Izenperen herritarren ziurtagiria baduzu (txartel berdea), aurrez aurre lortua, edo NAN elektronikoa baduzu, online eska dezakezu zure BakQ, online eskaerak ataletik.
Urrunetik, online eskaerak ataletik, bideo-identifikazioarekin.
Aurrez aurre, jarritako arreta-guneren batean. Proposatzen dizugun mapan aurki dezakezu hurbilen duzun arreta-puntua (600 puntu baino gehiago dira), bertan BakQ eskatzeko zer erakunderengana jo dezakezun ageri da.