Eska ezazu
Eska ezazu laguntza
Eskabidea aurkeztu ahal duzu 2025eko apirilaren1etik 2025eko azaroaren 28ra arte, biak barne.
Baldintza guztiak betetzea beharrezkoa da.
Izapidetu zure eskaera eta aurkeztu beharrezko dokumentuak.
Onartu ondoren, gehienez 24 hilabetez jasoko duzu laguntza, betiere baldintza guztiak betetzen jarraitzen baduzu.

Modurik errazena online egitea da, BakQ-arekin identifikatu ondoren.
Badaukat BakQ edo beste ziurtagiri digitalen bat
Primeran! Dokumentazio guztia bildu eta eskaera egin.
Zuzenean zerbitzuko bulegoetan ere aurkeztu ahal izango duzu aurrez aurre. Eskaera esteka honetan egin dezakezu eta hau bete ondoren, inprimatu eta bulegoetara eman. Hitzordua eskatzeko (telefonoa: 945 01 90 00).
Eta gero zer?
- Gehienez 6 hilabeteko epean zure eskaeraren emaitzaren berri emango dizugu.
- Emandako dokumentazioa zuzendu behar dela antzematen bada, horren berri emango dizugu, 10 egun balioduneko epean osatu edo zuzendu dezazun.
- Zure eskaera onartuz gero, laguntza kobratzeko eskubidea izango duzu, zure eskaera gure erregistro elektronikoan osorik agertzen den egunaren hurrengo hilaren 1etik aurrera.
Adibidez, erregistro elektronikoan dokumentazio osoa apirilaren 20an aurkeztu baduzu, baldintzak betetzen badituzu eta laguntza onartzen bada, nahiz eta eskaera ekainean ebatzi, hilabete guztiak kobratuko dituzu maiatzaren 1etik aurrera.