Europan ikastea - Bekak eta praktikak Europako eta nazioarteko erakundeetan
Praktikak europar erakundeetan
Europar Batasuna eta Europar Batasuneko instituzioak nazioarteko praktika-iturri nagusietako batzuk dira, Europako ikasleentzat, bereziki. EBko garrantzizko ia organo guztiek ikasleentzako praktika-programak antolatzen dituzte, udan edo urteko beste sasoi batzuetan.
- Betekizunak
Parte hartzeko, Europar Batasuneko Estatu kide bateko nazionala izan behar duzu. Oro har, Europako instituzioetako bekek unibertsitate-lizentziadunak edo lehen ikasketa-zikloa amaitu duten goi-mailako hezkuntzako ikasleak dituzte jomugan.
Hizkuntzak jakitea ere eskatu ohi zaie praktiketarako hautagaiei: gutxienez, ama-hizkuntzaz gain, Europar Batasuneko laneko hizkuntzetatik (alemana, ingelesa eta frantsesa) batez ondo jakitea eskatzen zaie, B2 maila normalean. - Ordainsaria
Ordaindutako zein ordaindu gabeko praktikak daude; erkidegoko erakunde edo instituzioaren mendean egongo da era batekoa edo bestekoa izatea. - Argitalpena
5 hilean behin argitaratzen dira, normalean. Udazkenean eta udaberrian deialdi bana egiten da normalean eta, horregatik, hobe duzu aldi horietan instituzioetako praktika-orriak kontsultatzea. - Praktiken iraupena
Erakunde edo instituzioaren araberakoa da betiere, baina batez bestekoa bost hilabete da. - Sarrien eskatutako profilak
Zuzenbidean, ekonomia-zientzietan, itzulpengintza eta interpretazioan, kazetaritzan eta ingeniaritzetan lizentziadunak. - Hautaketa-prozesua
Erakundearen araberakoa da, baina oro har Europass CV bat betetzeko eta epe jakin baten barnean bidaltzeko eskatuko dizute, hautaketa izan arteko adierazitako lanbide-esperientziaren, prestakuntzaren eta merituen kopia ziurtatuak jasota.
Instituzioak
- Europako Parlamentua [ES]
Europako Parlamentuak praktikaldi ugari eskaintzen ditu: ordainduak eta ordaindu gabeak, desgaituentzat, interpreteentzat, itzultzaileentzat eta abar. - Europar Batasuneko Kontseilua [ES]
Praktikak Europar Batasuneko Kontseiluan. Zalantzarik baduzu, jar zaitez haiekin harremanetan honako helbide honetan: stages@consilium.europa.eu - Lanbide praktikak Europako Batzordean:
Europako erakundeen funtzionamendua eta Europako politika anitzen helburu orokorrak ezagutu nahi dituzten graduatu berri direnentzako praktikaldiak.
Hautagaitzak urte osoan zehar aurkez daitezke; eskuarki, bi denboraldi daude urtean: martxotik uztailera eta aurritik otsailera. - Europar Batasuneko Justizia Auzitegia [ES]
Europako Erkidegoen Justizia Auzitegiak plaza kopuru mugatu bat eskaintzen du urtero, gehienez bost hilabetean ordaindutako praktikak egiteko. - Europako Kontu Auzitegia [ES]
Europako Kontu Auzitegiak bi praktikaldi antolatzen ditu zenbait lanbide-profiletarako. Ordaindutako praktikaldiek (1120 euro hilean) bost hilabeteko iraupena dute. Eta ordaindu gabeko praktikaldiak era badaude. - Europako Arartekoa [ES]
Europako Arartekoak praktikak eskaintzen ditu urtean bi aldiz, abokatu-profiletarako bereziki. Praktikek 4 hilabetetik 11 hilabetera bitarteko iraupena dute, eta Estrasburgon edo Bruselan egiten dira. Irailaren 1ean eta urtarrilaren 1ean hasten dira. - Europako Inbertsio Funtsa [EN]
Praktika horiek hautatutako pertsonaren prestakuntzarako garrantzitsua den proiektu bati lotuta daude. Gehienez ere 5 hilabete irauten dute, eta
Europako Inbertsio Funtsak Luxenburgon duen egoitzan egiten dira. - Europako Banku Zentrala [EN]
Praktikei buruzko informazioa ikusteko, hautatu job opportunities menu nagusian. - Berrikuntza eta garapenerako Europako bankua [EN]
Praktikak egiten ari diren langileentzako lanpostuak iragartzen dituzte enplegu-eskaintzen datu-basean, baina CVa bidaltzeko eta lanpostu bat ad hoc bilatzeko aukera ere eskaintzen dute. - Europako ekonomia eta gizarte lantaldea
Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldeak bi praktikaldi antolatzen ditu urtean, otsailaren 16an eta irailaren 16an, 5na hilabeteko iraupenarekin. - Eskualdeetako lantaldea
Praktikak bi alditan banatzen dira: otsailaren 16tik uztailaren 15era bitarte, eta irailaren 16tik otsailaren 15era bitarte. - Hizkuntza modernoen europako zentroa [EN] [FR]
Hizkuntza Modernoen Europako Zentroaren lan-metodologia ezagutaraztea da praktika horien helburu nagusia, baita Hizkuntza Modernoen Europako Zentroaren lan-arlo guztiei lotutako proiektuak biltzen dituzten jarduerak garatzea ere. Praktikak Grazen (Austria) egiten dira, hain zuzen ere Hizkuntza Modernoen Europako Zentroaren egoitzan. Graduondoko prestakuntza-maila duten eleaniztunentzako praktikak dira, eta 3 hilabetetik 6 hilabetera bitarteko iraupena dute. - Europako inbertsio bankua [EN]
Lanbide-esperientziako urtebete baino gutxiago duten unibertsitate-lizentziadunentzako praktikak eskhttp://www.becas.com/beca-Becas-de-Investigacion-convocadas-por-el-Instituto-Universitario-Europeo-de-Florencia_339.htmlaintzen ditu. Askotariko profilak aukeratzen dituzte. - Estrasburgoko giza eskubideen europako auzitegia. [EN]
Praktikaldiak antolatzen dira urtean bi bider. 8 aste eta 5 hilabete bitarteko iraupena dute. - Europako espazio agentzia [EN]
Graduatuentzako programa, urtebeteko lanbide-praktikaldia eskaintzen duena Europako Espazio Agentziaren mendeko zentroetako batean: ESTEC the European Space and Technology Center Herbeheretan, ESOC the European Space Operations Center Alemanian, ESRIN, ESA Center Italian, edo ESA HN Parisen, kultura anitzeko giro batean. Robert Schumann bekak
Ordaindutako praktikak unibertsitateetako edo maila baliokideko zentroetako tituludunei erreserbatzen zaizkie, ikasketa-garaian ikasitakoa osatzeko eta Europar Batasuneko eta bereziki Europako Parlamentuko jarduerarekin ohitzeko aukera izan dezaten. Ordaindutako praktikaldiak honako hauek dira: Robert Schuman bekak, aukera orokorra; eta Robert Schuman bekak, kazetaritza-arlokoak.- Brujasko europa ikastetxea [EN] [FR]
Brujasko Europa ikastetxeak deitutako graduondoko ikasketak egiteko bekak. - Florentziako Europako Unibertsitate Institutuko bekak
Florentziako Europako Unibertsitate Institutuak deitutako ikerketa-bekak - Patenteen Europako Bulegoa [EN] [FR] [DE]
Praktikak eskaintzen dituzte patenteen alorreko profesionalentzat eta zuzenbideko, nazioarteko harremanetako, europar gaietako, ekonomiako eta komunikazioko graduatuentzat. - Europako Eskualdeen Batzarra [EN] [FR]
Bekak eskaintzen ditu hainbat arlotan, 3 eta 6 hilabete bitartekoak. - CEDEFOP European Centre for the Development of Vocational Training
Bekak eskaintzen ditu hainbat arlotan, 9 hilabetekoak (urriaren 1etik ekainaren amaierara bitartekoak). - Marie Curie bekak
EBko VII. Esparru Programaren bekek ikertzaile indibidualen edo ikerketarako erakunde eta zentroen finantziazioa dute jomugan. - Europol bekak
Urtero Europolek praktikak egiteko hainbat proiektu egituratzen du, agentziaren gaineko jardueretan trebatzeko, aurretik ikasitakoak eta eskuratutako trebetasunak
lantzeko, Eupoolen misioa zabaltze aldera. - Europako Kontseiluaren bekak [EN] [FR]
Gazte graduatuentzako praktikek zortzi astetik bost hilabeterako iraupena dute, eta ez daude ordainduta. Urtero bi saiotan antolatzen dira praktikaldi ofizialak (martxo
eta irailetik aurrera).
Praktikak nazioarteko erakundeetan
Garapena eta lankidetza
- UNOG. NBEk Genevan duen bulegoan praktikak egiteko programa
- Boluntario-laneko praktikak (NAZIO BATUAK)
- UNPDren praktiken programa: Nazio Batuen Garapenaren aldeko Programa
- JPO programa Espainian (Ofizial Profesional Gazteen programa)
- UNICEFen praktiken programa
- ELGAren praktiken programa (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea)
- IOMen praktikak: Migrazioetarako Nazioarteko Erakundea
- OOPS-UNRWAren praktikak (Nazio Batuen Herri Lanetako eta Sorospeneko Erakundea Ekialde Ertainean Errefuxiatutako Palestinarren alde)
Segurtasuna
- NATOren praktiken programa (Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea)
- CTBTOren praktikak (Proba Nuklearrak Guztiz Debekatzeko Itunaren Erakundearen Prestakuntza Batzordea)
- EANAren praktikak (Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia)
- OPCWOren praktikak (Arma Kimikoak Debekatzeko Erakundea)
- EUISS (Segurtasun Ikasketen Europar Institutua)
Ekonomia eta finantzak
- UNIDOren praktikak (Industria Garapenerako Nazio Batuen Erakundea)
- OMEren praktika-programa (Osasunaren Mundu Erakundea), Geneva
- LANEren praktiken programa (Lanaren Nazioarteko Erakundea)
- MMAren praktiken programa (Munduko Merkataritza Antolakundea)
- UNCTADen praktiken programa (Merkataritza eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentzia)
- FAOren praktiken programa (NBEren Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundea)
- Munduko Bankuaren praktiken programa
- NDFren praktiken programa (Nazioarteko Diru Funtsa)
- IFCren praktiken programa (Nazioarteko Finantza Korporazioa)
- Garapenerako Banku Afrikarra (AFDB)
- Garapenerako Banku Asiarra (ADB)
- Garapenerako Banku Inter-Amerikarra (BID)
- Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea (ELGA)
Zuzenbidea
- WIPO. Jabetza Intelektualaren Mundu Erakundea, Geneva
- LANE. Lanaren Nazioarteko Erakundea, Geneva
- MMA. Munduko Merkataritza Antolakundea, Geneva
- UNCITRAL. Nazioarteko Merkataritza Zuzenbideari buruzko NBEren Batzordea, Viena
- UNCHR. Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisarioa, Geneva
- OHCHR. Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi Komisarioa, Geneva
- UNODC. Drogaren eta Delituaren aurkako Bulegoa, Viena
- ICJ. Hagako Nazioarteko Auzitegia, Haga
- ICC-CPI. Nazioarteko Zigor Gortea, Haga
- GGNB. Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordea, Geneva
Energia
- CTBTO. Proba Nuklearrak Guztiz Debekatzeko Itunaren Erakundearen Prestakuntza Batzordea, Viena
- EANAren praktikak (Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia)
- CERN. Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseilua, Geneva
- ESLA. Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundea, Viena
Zientziak eta teknologia
- ITU. Telekomunikazioen Nazioarteko Batasuna, Geneva
- Nazio Batuen Informatikako Nazioarteko Zentroa, Geneva
- OMM. Munduko Meteorologia Erakundea, Geneva
- UNPDren praktiken programa: Nazio Batuen Garapenaren aldeko Programa
- OMEren praktika-programa (Osasunaren Mundu Erakundea), Geneva
- Nazio Batuen HIESaren aurkako Programa Bateratua (UNAIDS)
- NBIP. Nazio Batuen Ingurumen Programa, Nairobi
- CBD. Nazio Batuen Biodibertsitateari buruzko Konbentzioaren Idazkaritza
- UNFCCC. Nazio Batuen Aldaketa Klimatikoari buruzko Konbentzioa
- EMBL. Biologia Molekularraren Europar Laborategia, Heidelberg
- Ingeniaritza Genetikoko eta Bioteknologiako Nazioarteko Zentroa, Trieste
- CCD-UN. Basamortutzearen aurkako Nazio Batuen Hitzarmena
Garraioa
- IATA. Aireko Garraioaren Nazioarteko Elkartea, Montréal
- IMO. Nazioarteko Itsas Erakundea, Londres
- EUROCONTROL. Aire Nabigazioaren Segurtasunerako Europar Erakundea
Telekomunikazioak eta aeronautika
- ITU. Telekomunikazioen Nazioarteko Batasuna, Geneva
- ESA. Europako Espazio Agentzia, Paris
- ESO. Astronomia Ikerketaren Europar Erakundea, Munich
Giza zientziak: hezkuntza eta kultura
- UNESCO. Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea, Paris
- UNU. Nazio Batuen Unibertsitatea, Tokio
- UNITAR. Nazio Batuen Prestakuntzarako eta Ikerketarako Institutua
- ICCROM. Kultura Ondasuna Zaintzeko eta Zaharberritzeko Nazioarteko Institutua
- Nazio Batuen Goi Komisarioaren Bulegoa
- WFP. Elikagaien Mundu Programa
- Volunteer Action for Peace
Hirigintza / Habitata eta ingurumena
- HABITAT. Nazio Batuen Giza Kokapenen Zentroa, Nairobi
- UNESCO. Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea, Paris
- UNPDren praktiken programa: Nazio Batuen Garapenaren aldeko Programa
- FIDAren praktika-programa (Nekazaritzaren garapenerako Nazioarteko, FIDAr,- IFAD)
- PNUMA. Nazio Batuen Erakundeko Ingurugiroko programa, Nairobi.
- SCDB. Nazio Batuen Biodibertsitateari buruzko Konbentzioaren Idazkaritza.
- UNFCCC. Nazio Batuen Aldaketa Klimatikoari buruzko Konbentzioa.
Psikologia, soziologia, gizarte-lana
- LANEren praktiken programa (Lanaren Nazioarteko Erakundea)
- UNCHR. Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisarioa, Geneva
- UNODC. Drogaren eta Delituaren aurkako Bulegoa, Viena
- UNICEFen praktiken programa, New York
- OOPS-UNRWAren praktikak (Nazio Batuen Herri Lanetako eta Sorospeneko Erakundea Eialde Ertainean Errefuxiatutako Palestinarren alde)
- UNFPA. Nazio Batuen Biztanleria Funtsa
- UNRISD. Gizarte Garapenerako Nazio Batuen Ikerketa Institutua
- IOMen praktikak: Migrazioetarako Nazioarteko Erakundea
Emakumea eta berdintasuna
- Emakumearen kontrako Diskriminazioa Ezabatzeko Batzordea (CEDAW)
- ONU Emakumeak: abokatu-laguntzaileentzako programa