Bekak eta praktikak atzerrian
Lan-eskarmentua handitzeko modu interesgarria dira atzerrian sustatutako bekak; eta praktikak, zure herrialdetik kanpora lanari ekiteko, zurea ez den beste hizkuntza bat hobetzeko, eta, azken buruan, atzerrian ametsetako lana lortzeko.
- Antolatu ondo zure egitekoak, egizu egutegi bat eskabiderik albo batera ez uzteko.
- Prestatu zure Curriculum Vitae ganoraz: lehen lana lortzeko bidea da.
- Ez baztertu inongo erakunderik. Gogoan izan Europako erakundeetan beka eskatzen dutenen artean % 20k laguntza lortzen dutela. Bostetik batek.
- Egiozu kasu zerrendari eta erabili bilatzaileak, eta aztertu aukera guztiak.
- Eman begirada bat praktikak eskaintzen dituzten Europako enpresei. Kontuan izan enpresa handi hauek askotariko lanbide-profilen bila dabiltzala.
Atzerrian lan eginez hizkuntza hobetzen laguntzen duten bekak dira. Batzuek ez dute ordainsaririk biltzen, baina beste batzuen barnean gastu pertsonaletarako beka bat hartzen da. Unibertsitateko eta lanbide-heziketako gazte tituludunentzako eta karrerako azken ikasturteetako ikasleentzako bekak dira.
Ezaugarriak
- 18 urtetik 30 urtera bitarteko adina eduki behar duzu.
- Maila handia eduki behar duzu herrialdearen hizkuntzan.
- Hautagaiak aukeratzeko prozesua. (Normalean, baldintzak betetzeak ez dakar berehalako onarpenik).
Egin ditzakezun zereginak
Aldatu egingo dira, zure lanbide-profilaren arabera. Mediku, ingeniari, ekonomialari, soziologo eta abokatuentzako eskaintzak ageri dira bereziki.
Prozedura
Instituzioek, unibertsitateek, lanbide-zentroek edo horietako erakunde laguntzaileek kudeatzen dituzte praktika horietako gehienak. Zuk ere kudea dezakezu, atzerriko zure lanbide-profileko enpresekin harremanetan jarriko zaituzten enpresa edo agentzia pribatuen bitartez.