Ordaindutako lanak, atzerrian hizkuntzak ikasteko eta lan egiteko aukerak
Aukerak hizkuntzak ikasteko eta lan egiteko: praktika profesionalak eta ordaindutako lanak
Ordaindutako lan bat (prestakuntza txikikoa normalean, areago, hizkuntza-maila txikia izaki) eta hizkuntza-ikastaro bat aurkitzeko eskaintza eta aukera batzuk dituzu hemen, bidaiarako eta integraziorako erraztasunak eduki ditzazun:
- Praktika profesionalak
Parte-hartzaile bakoitzaren interes profesionalei loturiko praktikak. Programa horiek diseinatu dira nazioarteko ikasleei oinarrizko lan-esperientzia errazteko, eta, horrela, egungo lan merkatuan abantaila lehiakor bat irabaz dezaten.
Aldez aurretik eta praktikak egin bitartean hizkuntza-ikastaroak egiteko aukera eskaintzen dute normalean. - Ordaindutako lanak
Programa honetan parte hartzen dutenek zenbait lan egin ditzakete ostatua ordaintzeko, gastu pertsonaletarako asteko edo hileko ordainsaria jasotzeaz gain. Lanak hoteletan, jatetxeetan, gazte-egoitzetan, kanpamentuetan eta abar.
Enpresa askok lanean hasi aurretik hizkuntza-ikastaroak egiteko aukera eskaintzen dute, eta, zenbait programatan, ikastaroak eta lana aldi berean egin daiteke. - Au Pair Programak
Parte-hartzailea jatorrizko familia batekin bizi da, haurrak zainduz, eta, aldi berean, etxeko zeregin arinetan lagunduz. Trukean ostatua, mantenua eta ordainsari bat jasotzen du astean, bere gastu pertsonaletarako. Egonaldi horiek hizkuntza-ikastaroekin uztartzen dira, normalean. Lana eta ikasketak uztartzeko aukera dago: hizkuntza ikastaroak (12-20 ordu astean) eta etxeko eta haur-zainketako lanak (15-20 ordu astean) uztartzen dira.
Atzerrian gaztelania irakastea
Gaztelania jatorrizko hizkuntza duen pertsona oro gaztelania-irakasle aritu daiteke atzerrira bidaiatzerakoan, besteak beste. Zalantzarik gabe, hori da atzerrian lan egiteko aukerarik onenetarikoa; izan ere, gaztelania da, txineraren atzetik, jatorrizko hizkuntza gisa gehien erabiltzen dena. Sasoika planetako bazter ezberdinetan zehar ibiltzeko aukera paregabea, baita atzerriko herrialde batean ezartzeko ere, bertan lan- zen bizi-baldintza onak topatu izanez gero.
Normalean, gaztelania irakasteko, zenbait ezagutza behar dira. Gaztelania Atzerriko Hizkuntza gisa (ELE) irakasteko berariazko titulaziorik ez badago ere, ikastaroak badira. Hortaz, horiek eskaintzen dituzten erakundeek beren ziurtagiriak eman ohi dituzte. Cervantes Institutuaren ziurtagiriak dira nazioarte-mailan ezagunenak ; halere, badira mundu osoan onartzen diren ziurtagiriak ematen dituzten ELE prestakuntza-ikastaroak eskaintzen dituzten beste erakunde akademiko ospetsu batzuk ere. Ikastaroak aurrez aurrekoak nahiz urrutikoak (Internet bidez) izan daitezke eta beren iraupena 80 ordutik aurrerakoa izan ohi da. Beraz, ahaleginduz gero, hiru bat astetan amaitu ahal izango duzu.
Titulua eskuratutakoan askoz errazago izango zaizu munduko edozein tokitan gaztelania-irakasle lana topatzea.
ELE irakasle gisa prestatzeko eta lan egiteko ikastaroak
- Cervantes Institutua: Cervantes Institutua Espainiak 1991n sortutako erakunde publiko bat da, gaztelania eta hizkuntza koofizialak sustatu eta irakasteaz gain, espainiar zein hispanoamerikar kultura zabaltzea ere helburu dituena. Lehenago ere esan dugun bezala, erakundeak DELE diplomak ematen ditu, nazioartean ezagutuenak.
- ELE sarea: Gaztelania atzerriko hizkuntza gisa irakasteko berariazko baliabideei buruzko Hezkuntza Ministerioaren webgunea: irakasleen prestakuntza Espainian zein atzerrian, ministerioaren kanpoko sarearen argitalpenak, estekak Baliabide Zentroen sarera, etab.
- Lacunza Donostian kokaturiko hizkuntza-prestakuntzako nazioarteko zentroa, gaztelania-irakasle prestakuntza-ikastaroak eskaintzen dituena.
- Profesoresdeele.org: ELE irakasleentzako orria, sektoreari buruzko berri, prestatzeko baliabide eta atzerrian gaztelania-irakasle ibiltzeko lan-eskaintzak.
- Hispanismoaren ataria: Munduko espainiar ikasketei buruzko informazio eguneratua ematen dute. Estekak zuzenean darama ELE irakasleriarentzako lan-eskaintzen atalera.
- Todoele.net: Eguneratutako lan-eskaintza ugari argitaratzen dituzte gaztelania-irakasleentzat. Horrez gain, ELE irakasleentzako baliabideak, materialak eta informazioa ere ematen dituzte.
- Educaspain:Gaztelania irakasteko (ELE) nazioarteko sarea, lan-eskaintzak, berriak, bekak, prestakuntza, ekitaldiak, itzulpenak, baliabideak eta materialak.