Nazioarteko praktiketarako bekak

Bekak nazioarteko praktikaldietarako

Hainbat erakundek beka eta praktikak eskaintzen dituzte, EBn zein EBtik kanpo. Zuentzat interesgarri izan daitezkeen batzuen berri emango dizuegu jarraian, zerrenda batean bilduta.

studying at kennedy library
Egilea: Kennedy Library
Baimena: Eskubide batzuk erreserbatuta
  • AECID bekak
    Kanpo Gaietako eta Lankidetzako Ministerioaren AECID beken hainbat programaren urteroko deialdia garrantzi handiko tresna da Espainiako Estatuak garapenerako laguntza ofizialak jasotzen dituzten herrialdeekiko lankidetza-politikan. Gaur egun hiru programa-mota garatzen dira: kultura eta hezkuntzarako bekak, Erromako Espainiako Akademiarako bekak eta lektoreen programa.
  • Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
    Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak bi programa eskaintzen ditu: “Borondatezko Lankide Profesionalentzako laguntzak”, borondatezko euskal lankideen prestakuntza hobetzera eta horien parte-hartzea bultzatzera bideratuak; eta “Nazio Batuen Erakundearen bekak”, herrialde pobretuetan garapen-proiektuetan lan egiten duten lankide boluntarioei zuzenduak.
  • Global Training bekak
    Unibertsitateko eta goi-mailako lanbide-prestakuntzako titulazioa duten gazteentzat dira, atzerriko enpresetan eta erakundeetan praktikak egiteko. EAEko gazteen nazioz haraindiko mugikortasuna bultzatzeko jomuga dute, gazte horiek beren ikasketa-eta lanbide-profilarekin lotutako jarduerak eta proiektuak egin ditzaten atzerriko herrialdeetako enpresetan eta erakundeetan, aldez aurretik planifikatutako prestakuntza praktikoko plan batekin.
  • Alemanian ikastaro trinkoak egiteko bekak
    DAAD —Alemaniako Truke Akademikoetarako Zerbitzuak— hainbat beka-programa eskaintzen ditu, batzuetan instituzioekin batera, Alemanian ikasteko eta ikerketak egiteko. Webgune honetan beka-mota desberdinei buruzko informazioa aurkituko duzu.
  • SEPI fundazioa
    Esperientziarik gabeko tituludun gazteentzako prestakuntza praktikorako beka-programak sustatzen ditu, mota askotako instituzio eta enpresekin elkarlanean (Iberia, Deloitte, Telefónica, CASA, EADS eta abar). Bereziki egokiak ingeniaritzen eta enpresa-administrazioaren edo enpresa-zientzien alorretarako. Beka horietarako,urteroko deialdia egiten da.
  • IES-Consulting
    IES-Consulting Espainiara praktikak egitera etorri nahi duten europar ikasleentzako programa da. Espainiako zenbait enpresatan praktikak egiteko aukera eskaintzen du, eta, bereziki, turismo-sektorean lan egiteko aukera.
  • Vulcanus bekak
    Programa honi esker, EBko ikasleek Japonian industria-praktikak egiteko aukera dute, aponiako industria-enpresa batean jardunez eta aldi berean japoniera ikasiz. railean hasten da eta hurrengo urteko abuztuan amaitzen, EBko estatu kideetako kasturte akademikoarekin bat egiteko. Ikasleek astebeteko mintegia eta 4 hilabeteko aponiera-ikastaro trinkoa egiten dute Japonian, eta, jarraian, 8 hilabeteko raktikaldia Japoniako enpresa batean.
  • ICEX bekak
    1975. urteaz geroztik, enpresa-nazioartekotzeko zerbitzuak ematean espezializatutako profesional gazteen prestakuntza sustatzen dute.
  • Fundación Universidad Empresaren programak - FUE
    Fundación Universidad-Empresa – FUEk laneratzeko hainbat programa ditu, tartean, beka duten OPTIMUS, CITIUS, UNIVEM, PASARELA eta GAIA programak.
  • Fulbright Batzordearen bekak Espainian
    Fulbright Batzordeak zenbait beka ezarri ditu Espainian, zenbait diziplinatarako eta maila akademikotarako. Beka guztiek goi-mailako titulazioak dituzte xede. Web-orrian, AEBetako zentro eta unibertsitateetan goi-mailako titulazioetarako ikasketak zabaltzeko aukera ematen duten Fulbright beken zerrenda aurkituko duzu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Fulbright Batzordearen orria.
  • Europar praktikaldiak PROCTER & GAMBLEn [EN]
    Urte osoan, eta udan ere bai, konpainia honek prestakuntzaldiak eskaintzen ditu Europa osoan, ikasketen azken edo azkenaurreko urtea egiten ari diren hainbat diziplina eta prestakuntzatako ikasleentzat.
  • European Movement Ireland
    European Movement Ireland erakunde independentea da, irabazi asmorik gabekoa, Irlanda eta Europaren arteko zubia sortzen saiazten dena.

Praktikak kudeatzen dituzten bilatzaileak eta webguneak

bilatzaileak
Egilea: European Parliament
Baimena: CC BY-NC-ND 2.0
  • GazteBizHitza
    Gazteentzako online aholkularitza, GazteBizHitza, onlineko orientazio eta aholkularitza zerbitzua da, Euskadiko gazteei eskainia. Atarian informazio gaurkotu eta kalitatezkoa ageri da. Ikasketak, Lana eta Etxebizitza dira informazioaren ardatzak. Erabiltzaileei email, telefono eta whatsapp bidezko arreta pertsonalizatua ematen diete.
  • Gazte Informazioan bildutako bekak eta praktikak Gazte Informazio bulegoetan interesatzen zaizun eta oso erabilgarria gertatzen zaizun hainbat informazio duzu eskura. Besteak beste, beka, lan eskaintza publiko eta sarien inguruko informazioa duzu. Hori guztia, bulegoetan edo web gunetik kontsultatu dezakezu. Eremua: Hainbat Administrazio Publiko eta erakundeetakoak (Europa, Estatua, Euskadi eta udalak)
  • Ikasketak finantzatzeko Europako gida
    Europako Batzordeak web plataforma oso interesgarria atera du atzerrian ikasketak egitea finantzatzeko modua bilatzen duten pertsonentzat. European Funding Guide du izena, eta finantzaketa behar duten ikasleei laguntzeko helburuarekin sortu zen; bekak eta maileguak emateko, esaterako.
  • Lehen enpleguko bekak eta praktikak
    Beka eta praktiken bilatzailea.
  • Unibertsitate bekak
    Atzerriko espainiar irakasle, ikertzaile eta ikasleentzako bekei buruzko datu-basea.
  • Eurodysee
    Europako Eskualdeen Asanbladarekin du harremana erakunde honek. Programan parte hartzeko eskualdeetako batean bizi behar duzu (dena den, nahikoa da erroldatze agiria aurkeztea). Lotura batek zein eskualdek hartzen duten parte adierazten digu.
munduko bola
  • iAgora [EN]
    Europa osoko enpresekin mota guztietako okupazioetan lan egiteko aukerak eta praktikak eskaintzen ditu. Enpresen izenak eta enpresa bakoitzaren deskribapen txiki bat ikus daitezke, baina ez harremanetarako datuak. Orria bitartekari soila da.
  • Europlacement [EN]
    Mundu osoko lan-eskaintzak biltzen ditu, baita bitartekotza pertsonalari buruzko atal bat ere. Praktiken hautaketan, ostatu-bilaketan eta herrialdean bizitzeko baimenari dagozkion arazoen konponketan laguntzen dute. Zenbait herrialdetako bizimoduari buruzko gida batzuk proposatzen dituzte, eta zenbait aholku ematen dituzte aurkezpen-gutuna, curriculuma eta hautaketa-elkarrizketa egiteko moduaren inguruan.
  • Eurobrussels [EN]
    Praktikaldiak Europan. Europako hainbat enpresa, elkarte eta GKEren praktika-eskaintzei buruzko datu-basea da.
  • Ekonomialarientzako eskaintzak Europan
    Web-orri honek harremanetan jartzen ditu mundu osoko enpresa handiak, garrantzizko unibertsitateak, GKEak eta abar praktikaldietan interesatutako pertsonekin. Bitartekaria da, eta ez du aldez aurreko baldintzarik jartzen. Lanbide-profil guztiak biltzen ditu.
  • Cap Campus [FR]
    Ikasketak amaitu aurretik egokitzat jotzen baduzu lanbide-esperientzia baliagarri bat edukitzea, webgune honek informazioa eskaintzen dizu Frantziako praktikaldien eta Europako eta atzerriko truke- eta enplegu-programen inguruan. Zenbait aholku ere aurki ditzakezu bertan, hautagaitza aurkeztu aurretik aurkezpen-gutuna eta CVa prestatzeko zer egin behar duzun argituko dizutenak.
  • GoAbroad [EN]
    Atzerriko praktikaldiei buruzko informaziogunea. Ordaindutako eta borondatezko praktika akademiko edo profesionalen eta lanbide-heziketako programen eskaintza mundu osoan. Oso zehatza eskaintza bakoitzaren deskribapenean. Lanbide-profil guztiak biltzen ditu.
  • Internship USA [EN]
    Estatu Batuetan lanbide-esperientzia jaso nahi al duzu? AEBetako enpresa baten prestakuntza-programa batean parte har dezakezu, zure diziplinarekin zerikusia duen lanpostu batean. Webgune honek aukera eskaintzen dizu zure jarduera-sektoreko enpresak bilatzeko, zergei, osasun-laguntzari eta segurtasunari buruzko informazioa jasotzeko eta CV bat estilo amerikarrari jarraiki idazteko aholku batzuk ikasteko. Ezagutu dagoeneko programetan parte hartu duten beste zenbait pertsonaren iritzia.
  • Universia
    Universia Iberoamerikako unibertsitate-lankidetzarako sare nagusia da, Iberoamerikako 23 herrialdetako 1.216 unibertsitate bazkide biltzen dituena (14 milioi ikasle eta unibertsitate-irakasleren ordezkari dira). Garrantzizko zerrenda eta informazioa eskaintzen du Europako instituzioetan eta nazioarteko beste erakunde batzuetan praktikak aurkitzeko.
  • EURACTIV Jobsite  [EN]
    Europako 15 hiribururen arteko sarea du Euractivek. Praktikak egiteko hainbat  eskaintza aurkituko duzu bertan.
  • Recruiting Erasmus
    Proiektu berritzailea da Recruiting Erasmus. Proiektuko kide diren enpresen eta atzerrian unibertsitate-ikasketak egiten ari diren edo amaitu berri dituzten ikasleen arteko kontaktua errazte adu helburu, bai Erasmus beka baten bitartez, bai  nazioarteko antzeko programa baten bitartez.
  • IHIPO[EN]
    iHipori esker, erabiltzaileek (ikasle eta graduatuek) atzerriko programak, bekak, praktikak eta egonaldiak aurkitu ahal izango dituzte. Elkarrizketak eta CVak egiteko laguntza ematen duen atal interesgarria du.
  • Erasmus Intern
    ErasmusIntern.org atariak leku egiten dien enpresei eta erakundeei praktikak egiteko eskaintzak  argitaratzeko  eta  hautagaiak  bilatzeko.  Bestetik,  ikasleek  euren  profilak sortu eta azaleratu ahal dituzte bertan, praktikak aztertu eta praktika-saioak eskatu.
  • Graduate Land
    Graduatuei begirako ataria da Graduate Land: lanpostuak, praktikak eta graduondoko programak dituzte eskura.
  • Talentoteca
    Portal  honetan  3000  baino  eskaintza  gehiago  topa  ditzakezu  bekak  eta  praktikak egiteko.

Praktikaldiak eskaintzen dituzten europar elkarteak