Osasuna eta bidaiak

Europako Osasun Txartela

Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Kroazia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Suedia edo Suitzara bazoaz, ez ahaztu Europako Osasun Txartela.

EOT bezala ezaguna den txartel honek E-111 formularioa ordezkatzen du 2004ko ekainaren 1etik.

Txartela banakakoa dela, eta titularrari osasun zerbitzuak jasotzeko eskubidea bermatzen dio. Zerbitzu horiek Europako Batasuneko herrialdeetan, Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetan eta Suitzan jaso ahal izango dira. Horretarako, zerbitzuak eta herrialdean igaroko den denbora hartuko dira kontuan.

Eskatzen duten pertsonei emango zaie TSE txartela eta turismoko bidaietan, edota ikasketa eta pentsioarengatik egiten diren lekualdaketetan erabili ahal izango da. Txartelean titularraren izena, NAN zenbakia eta atzetik duen Segurtasun Sozialeko Institutuaren zenbakia agertuko dira. Horri esker, gaur egun egiten diren tramiteak azkartuko dira. Izan ere, orain arte derrigorrezkoa zen gaixoa bere herrialdeko Segurtasun Sozialeko bulegoekin harremanetan jartzea.

Txartel horri esker Europar Batasuneko hiritar guztiek jaso ahal izango dute Batasuneko edozein herrialdetan osasun zerbitzua. Doako zerbitzua izango da hori, eta ordaindu behar baldin bada, ondoren egingo da hori.

Balioa: 2 urtekoa ( txartelean adierazten da iraungitze-data).

Nola eskuratu TSE

  • On line,Gizarte Segurantzaren Bulego Birtualean eskatzen baduzu, etxean jasoko duzu txartela.
  • Bertaratzea nahitaezkoa denean, Gizarte Segurantzaren bulegoetan:

Araba

  • Amurrio - Landako 10 - 945 890 033
  • Laguardia - P. Sancho Abarca 16 - 945 600 058
  • Llodio - Viña Vieja 3 - 945 729 072 / 73
  • Vitoria-Gasteiz - Eduardo Dato 36 - 945 160 700
  • Vitoria-Gasteiz - Duque Wellington, 31 -945 162950
Europako Osasun Txartela

Bizkaia

  • Balmaseda - Magdalena 15 - 946 801 000
  • Barakaldo - Murrieta, 47 - 944 370 496
  • Basauri - Axular 2 - 944 405 954
  • Bilbao - Vicente Garamendi 6 - 944 333 003
  • Bilbao - Iruña 13 - 944 478 366
  • Bilbao - Gran Vía 89 - 944 284 517
  • Durango - Francisco Ibarra 4 - 946 814 958
  • Gernika - Juan Calzada 89 - 946 257 107
  • Getxo - Barria 2-4 - 944 801 942
  • Portugalete - Carlos VII etorbidea 3 - 5 - 944 959 111 
  • Sestao - Blas de Otero 8 - 944 953 134

Gipuzkoa

  • Beasain- Plaza de Gipuzkoa 1. Edificio Urbieta - 943 162 270 /  86
  • Eibar - Arregueta, 2 - 943 203 311
  • Donostia-San Sebastián - Plaza Pio XII 2 - 943 472 536
  • Irún - Bartolomé de Urdinso 2 - 943 619 770
  • Zarautz - Araba s/n - 943 833 510

 

Nazioarteko bidaiariak

bakunak
Argazkiaren egilea: olgsextrecuencas

Atzerrira joateko asmoa baldin badaukazu, komenigarria da aldez aurretik jakitea zoazen herrialdeko berezko gaixotasunak zeintzuk diren, behar diren txertapenak garaiz egiteko. Horretarako, Atzerriko Osasun Zerbitzuko bulegoetara joan beharko duzu:

  • Araba - Olaguibel, 1 (Gobernuaren Ordezkariordetza)
    01004 Vitoria-Gasteiz - Tel.: 945 759 406.
  • Bizkaia - Kale Nagusia, 62 - Erdiko atea, 1. ezkerra 
     48011 Bilbo - Tel.: 944 509 107 eta 944509 188.
  • Gipuzkoa - Pio XII Plaza, 6 (Gobernuaren Ordezkariordetza)
    20010 Donostia-San Sebastián - Tel.: 943 989 346 edo 943 989 349.

Azken urteotan, gero eta jende gehiago doa munduko bazter guztietara. Hori dela eta, herrialde tropikaletako berezko gaixotasunak, baita klima zein elikadura aldatzeagatik sorturiko gaixotasunak ere ugaldu egin dira.

Argibide interesgarriak aurkituko dituzu, bidaiak osasun arazorik gabe egin ditzazun:

Asistentzia sanitarioaren hedadura

Gizarte Segurantzak Europar Batasunean duen koordinazioari buruzko informazio gehiago dago Europako Batzordearen web-orrialdean.