Zer behar duzu bidaiatzeko? Zeintzuk dira eraman beharreko agiriak?

Atzerrian

NANa ezinbestekoa da, eta zenbait herrialdetan, gainera, pasaportea eta bisatua ere behar dira.

Pasaportearen inguruko 5 gako garrantzitsu:

Agiriak eta dirua
Argazkiaren egilea: Seguir mroach
Lizentzia:CC BY-SA 2.0 
  • Zenbait herrialdetan sartzeko ezinbesteko dokumentua da.
  • Pasaportea Polizia Komisaldegietan eta bulego nagusietan eskura daiteke.
  • Adin txikikoek amaren edo aitaren baimena behar dute bidaiatzeko.
  • EBn barrena bidaiatzean, indarrean dagoen nortasun-agiria edo pasaportea eraman, horien premia izan dezakezulako zure burua identifikatzeko edo segurtasun-arrazoiak direla medio. Ez ahaztu agintari nazionalek emandakoa dela nortasun-agiri baliodun bakarra.
  • Ez ahaztu zurekin batera doazen umeek euren nortasun-agiria edo pasaportea eraman behar dutela (gurasoen pasaportean aipatuta egon arren, eta horrela baliozkoak izan arren).

Bisatua:

  • EBn barrena bidaiatzeko ez duzu bisatu baten beharrik.
  • Ez da beharrezkoa hiru hilabetetik beherako egonaldia egin behar baduzu, turismo- edo negozio-bidaian bazoaz eta joan-etorriko txartela baduzu.
  • Atzerriko egonaldiaren lehen hiru hiletan ezin dizute eskatu erregistro batean izena ematerik (hau da, herrialdean egoteko eskubidea berresten duen agiri bat eskura dezazula), baina egin dezakezu, hala nahi baduzu. 
  • Herrialdean hiru hilabete igaro eta gero, dagokion erregistroan izena ematea exiji diezazukete (udaletan polizian egin ohi da izapide hori).

Europako Osasun Txartela:

Europako Osasun Txartela ere behar duzu. Txartel honen titularrek Europar Batasuneko herrialdeetan osasun-zerbitzua jasotzeko eskubidea dute. Hitzarmenak dituzten herrialdeetan ere jasotzen da osasun-zerbitzua.

Asegurua:

Ez itzazu ahaztu bidaia, osasun eta automobilaren aseguruen agiriak zurekin eramatea.

Ohiturak, legeak eta gomendioak

 Hegazkina
Argazkiaren egilea: Alexander Babashov
Lizentzia: CC BY-NC-ND 2.0

Behin argi daukagunean Europako beste herrialde batean zer egonaldi mota egin behar dugun, bidaian abiatu aurretik paperak eguneratuta daudela egiaztatu behar dugu, ezinbestean.

  • Hobe dugu garrantzizko dokumentuen originalekin batera fotokopiak ere eramatea beste toki batean gordeta, originalak galduz gero lagungarri izan daitezkeelako. Txartel-argazkiak eramatea komeni da, litekeena delako baimen bereziren bat kudeatu behar izatea.
  • Eraman beti nortasun-agiria, eta kontsultatu helmugako herrialdeak pasaportea eta bisatuak eskatzen ote dituen.
  • Idatzi telefono-zenbaki bat dokumentu nagusietan, behar izanez gero,norbaitek zure familiari ohartarazteko aukera izan dezan.
  • Eraman zurekin Espainiak bidaiaren herrialdean duen enbaxadaren edo kontsulatuaren helbidea.
  • Oro har, herrialde bakoitzak zer baldintza jartzen dituen jakiteko (txertoak, bisatua, pasaportea eta abar), erabili Atzerri Gaietako eta Koperazio Ministerioaren webgunea, eta, ageri den datu-basean, tekleatu interesatzen zaizun herrialdearen izena; bertan, dokumentazioari eta prozedurei buruz behar duzun informazio guztia aurkituko duzu.

Estatu espainiarrean

 Maletak
Argazkiaren egilea: Toni Holmes
Lizentzia:CC BY-SA 2.0 

Nortasun Agiri Nazionala derrigorrezkoa da 14 urtetik aurrera. Informatu zaitez NANa eskuratzeari buruz. Polizia komisaldegietan bideratzen da agiria.

Adin txikikoek aitaren, amaren edo tutorearen baimena behar dute. Baimenak idatzita eta sinatuta egon behar du. Polizia Komisaldegietan, Epaitegietan, Notarietan eta Guardia Zibilaren bulegoetan bideratzen da. 

Osasun txartela behar duzu osasun zerbitzuak jasotzeko. Txartel hau ez baduzu, edozein aseguru enpresa edo mutuako dokumentuak aurkez ditzakezu.