Lan bila Europan: gomendioak eta aholkuak
Langileentzako oinarrizko informazioa
Lizentzia: CC BY-NC-ND 2.0
Zer da langileen zirkulazio askea?
Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetan barrena, langileen zirkulazio askea funtsezko eskubidea da. Eskubide horri esker, EEEko herritarrek edozein herrialde kidetan lan egiteko eta ezartzeko askatasuna dute, lan egiteko baimenik, herrialde horretako nazionalekiko eskubide-berdintasuna bermaturik. Senitartekoak ere eskubide horren jabe dira.
Nire tituluarekin, jardun dezaket Europako beste herrialde batean?
Oro har, Europako herritar batek EBko beste herrialde batean jardun dezake edozein lanbidetan, nazionalen arau eta muga berberak baino ez dituela. Zenbait herrialdetan, tituluak, diplomak, ziurtagiriak edo kualifikazio espezifikoak edukitzea eskatzen dute autonomo gisa zein besteren kontura jarduera jakin batzuetan aritzeko. Kasu horietan, horien onarpena eskatu beharko da xede profesionaletarako, harrerako Estatu bakoitzeko eskumeneko erakundeen aurrean.
Osasun laguntzarik ba al dut EBko beste herrialde batera joaten banaiz?
Osasun-laguntzari dagokionez: Gizarte Segurantzaren onuradun bazara, irten aurretik Europako osasun-txartela lortu behar duzu. Txartel hori indibiduala da, eta titularraren eskubidea ziurtatzen du ikuspegi mediko batetik beharrezkoak diren osasun-prestazioak jasotzeari dagokionez, Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetan eta Suitzan aldi baterako dagoen bitartean. Gizarte Segurantzan lor daiteke. Osasun-laguntza doakoa da herrialde gehienetan.
Hala eta guztiz ere, herrialde batzuetan kostu osoa edo kostuaren zati bat ordaindu beharko du. Oso garrantzitsua da ordainagiriak eta fakturak gordetzea, ondoren dirua itzul diezazuten.
Lan bila nagoen bitartean, kobra al dezaket langabezia prestazioa Europako beste herrialde batean?
Langabezia-prestazioak edo subsidioa jasotzen ari bazara, prestazio horiek esportatzeko aukera duzu lan bat bilatzeko, gehienez, 3 hilabetez. Horretarako honako hauek eskatuko dizkizute: jatorriko herrialdearen Enplegu Zerbitzu Publikoan gutxienez 4 astean erregistratua egotea, zerbitzu horri habitasen zaren eguna jakinaraztea eta helmugako herrialdeko Enplegu Zerbitzu Publikoan izena ematea 7 eguneko epean. E-303 inprimakia eraman behar duzu zurekin, eskubidea onartu zizun Enplegu Zerbitzuak emango dizuna. Kontuan hartu zenbait herrialdetan izapideak 2 hilabete ere atzera daitezkeela.
Non ordaindu behar ditut nire zergak?
Europar Batasunean ez dago berariazko legeriarik zerga-arloari dagokionez, baina kontu handiz ibili behar da, batetik, ezarpen bikoitza saihesteko bi herrialdetan jasotako diru-sarrerak dituzten pertsonen errentetan, eta, bestetik, atzerrikoak nazionalen aldean ez diskriminatzeko. Normalean egoitza fiskala dagoen herrialdean ordainduko dira zergak.
Zer hartu behar dut kontuan lana bilatu aurretik?
Europako beste herrialde batean bizitzeak eta lan egiteak zenbait arazo ekar ditzake berekin, hala nola kultura berri atera egokitu beharra, atzerriko hizkuntza batean lan egitea eta guretzat ezezagunak diren gizarte-segurantzako eta zerga-arloko erregimenekin ohitzea. Hautatutako herrialdeari buruz ongi informatzea da prestatzeko modurik onena. Zure gaitasun pertsonalak eta zure erabakimena ere kontuan hartzekoak dira, baita, jakina, zure prestakuntzak eta atzerriko hizkuntzei buruz duzun jakintza-maila ere.
Lan merkatuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeen arabera.
Nola hasko naiz lana bilatzen?
Lan egiteko hautatu duzun herrialdean egotea da enplegua aurkitzeko modurik errazena. Horrela, gertuko baliabideak ezagutuko dituzu, paper guztiak behar bezala izango dituzu (ostatua, bankuko kontua, egoitza eta abar), lan-elkarrizketetara bertaratu ahal izango duzu eta abar. Horregatik, honako gomendio hauek egiten dizkizugu:
Liczentzia: CC BY-NC-ND 2.0
- Hautatutako herrialdea ondo ezagutu nahi baduzu eta bertan lan bila ibili nahi baduzu, onena duzu herrialde horretan denboraldi bat ematea praktikak egiten edo lan-formula jakin batekin. Agentzia askok horrelako lanak antolatzen dituzte.
- Herrialde askotan oso garrantzizkoa da kontaktuak izatea, askotan lehen-lehenik ahoz komunikatzen delako lan-eskaintza bat sortu dela.
- Gero eta ohikoagoa da enpresetarako hautagaitzak norberaren ekimenez aurkeztea. Enpresaren esku ahalik eta informaziorik zehatzena jarri behar duzu, arrakasta enpresaren egitura eta betekizunetara egokitzeko erakusten duzun gaitasunaren mendean egon daitekeelako. Zure hautagaitza aurkezteko, gutun bat bidaliko diozu enpresari, eta bertan zure kualifikazioak jasoko dituzu, baita esperientzia eta enpresa horrengatiko interes berezia eragin dizuten arrazoiak ere. Bestetik, enpresa askok beren kontratazio webguneak dituzte, zenbaitetan eskaera-inprimaki elektronikoa aurkezteko aukera ematen dutenak.
- Bisitatu EURES lan-mugikortasuneko ataria, eta bertan hainbat lan-eskaintza aurkituko dituzu, baita bizitza- eta lan-baldintzei buruzko eta lan-merkatuari buruzko informazioa eta beste zenbait informazio baliagarrirekiko loturak ere.
- Kontsultatu lan-eskaintzei buruzko iragarkiak harrerako herrialdeko egunkarietan. Kontuan hartu hainbat aldizkari espezializatuk lanbide espezifikoetarako iragarkiak biltzen dituztela.
- Jar zaitez harremanetan harrerako herrialdeko enplegu-zerbitzu publikoarekin, hark aholku eman diezazuke-eta. Eta gogoan hartu beste Estatu kide batean herrialde horretako herritarrek dituzten eskubide berberak dituzula, EEEko herritarra zaren neurrian.
Behar diren agiriak eta irten aurreko aholku praktikoak
Lizentzia: CC BY 2.0
- NAN (Nortasun Agiri Nazional) edo pasaportea indarrean
- CV. itzulia. Eraman ale batzuk, ahal dela formatu digitalean, litekeena delako aldaketak egin behar izatea.
- Aurkezpen- eta babes-gutunak; pasaporte-neurriko argazkiak.
- Lehen soldata jaso arte behar adinako funtsak edukitzea.
- Europako osasun-txartela
Gizarte Segurantzaren arreta- eta informazio-zentroa - Nazioarteko jaiotza-agiria eta familia-liburua. Erregistro zibila.
Aurkeztu familia-liburua eta horren fotokopia. - E-303 prestazioen esportazio-eskaera
Gehieneko esportazioaldia: 3 hilabete. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren prestazioen arloa, Enpleguko bulegoa. - E -301 inprimakia
Espainian egindako kotizazioen egiaztagiria. SEPEk (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) ematen du. - Gidabaimena
Trafiko Zuzendaritza Nagusia. Probintziako buruzagitza - Banku-kontu bat irekitzea.
- Lan-kontratu bat edukiz gero enpresak berak gutun bat ematen du Bankuan kontu bat irekitzeko erraztasunak emateko. Lan-kontraturik eduki ezean, Bankuan alokairu-kontratua aurkeztu behar da, edo bestela argiaren edo uraren fakturak eta abar.
- Espainiako banku baten gutuna, interesduna bezero ona dela adierazten duena, eta kontuaren azken mugimenduak.
- Bilatu helmugako herrialdean sukurtsalak dituzten banku espainolak.
- Ikasleak: egiaztatu zentro batean gutxienez hiru hilabeteko matrikula egin duzula.
- Lanbide batean aritzeko tituluak egiaztatzea:
- Ikus egiaztagiriak Hezkuntza Ministerioaren web-orrian.
- Gobernuaren Azpiordezkaritzan ere aurkez daitezke.
- Tituluaren itzulpen ziurtatua eta ikasketa-ziurtagiriaren fotokopiak:
- Espainian behar bezala inskribatutako edo baimendutako zinpeko itzulpen batekin.
- Estatu Espainolak atzerrian duen edozein diplomazia- edo kontsul-ordezkaritzaren eskutik.
- Kanpo Arazoetako eta Koperaziorako Ministerioaren web-orrian, "Zinpeko interpreteen zerrenda eguneratua" ageri da.
- Kontsulatuan edo enbaxadan izena ematea..
- Beste herrialde batean egoitza iraunkorra baduzu, kontsulatuko matrikula-erregistroan inskribatu behar duzu. Espainiako kontsulatu eta enbaxaden helbideak MAEC.es webgunean daude eskuragarri.