Bestelako informazio praktikoak bidaiatzeko

Informazio praktikoa
Argazkiaren egilea: Takashi.M
  • Larrialdietarako zenbaki bakarra Europan: 112
    Europar Batasuneko edozein herrialdetako larrialdi-zerbitzuetara deitzeko, markatu 112 zenbakia edozein telefono finko edo mugikorretan. eCall sistema borondatez sartzea bultzatu du EBk. Istripua izanez gero, larrialdi-deia automatikoki egiten du ibilgailutik. 

  • Galera edo lapurreta
    Salatu edozein lapurreta tokiko poliziari. Salaketaren kopia erantsi beharko duzu baldin eta aseguru-etxeari horren berri eman nahi badiozu edo kalte-ordain bat eskatu nahi baduzu. Kreditu-txartela galtzen baduzu edo lapurtzen badizute, baliogabetu berehala. Pasaportea lapurtzen badizute, jakinarazi zure herrialdeko kontsulatuari edo enbaxadari. Kontuan hartu EBtik kanpo zaudenean EBko edozein herrialdetako enbaxadara edo kontsulatura jo dezakezula laguntza eske. 

  • Ezagutu zure eskubideak
    Bidaiatzeko eskubideen berri edo beste edozein eskubideren berri izateko eta laguntza non eskatu behar duzun jakiteko, deitu, doan, Europe Direct-en 00 800 6 7 8 9 10 11 telefono-zenbakira, Europar Batasuneko edozein tokitatik. Posta elektronikoaren bitartez kontaktatzeko aukera ere baduzu.

  • Erosketak
    EBko herritarrek nahierara eros dezakete herrialde kide guztietan. Zenbat tabako eta zenbat alkohol eraman dezakete? Zer BEZ mota daude? Zein dira haragi eta esnekiei buruzko eta kontsumitzailea babesteari buruzko arauak?

  • Dirua
    Euroa EBko 17 herrialdetan erabiltzen da. Informa zaitez euroaren, beste moneta batzuekiko kanbio-tasaren eta dirua eskudirutan eta txartelen bitartez erabiltzeko moduaren inguruan.

  • Komunikazioa
    Nola esan egun on Lisboan? Nazioarteko zer aurrezenbaki markatu behar dira telefonoz deitzeko? Zenbat balio du Frantzian mugikorra erabiltzeak? Hemen aurkituko dituzu erantzunak.

  • Internet
    Bidaiatu eta aldi berean konektatuta egoteko aukera bada gaur egun dirutza handirik xahutu gabe, MiFI gailuei esker. Bidaiarientzat propio WiFi eramangarria alokatzen duten enpresak badira; horri esker, internetera lotzeko aukera duzu, ibiltzaritza-tarifa ordaintzeke. Ez duzu sinestuko, bada? Jo AlldayInternet gunera.