Erabili Bizikleta!
Euskadin pedalei eragiten
Euskal Herrian gero eta ekimen gehiagoren bidez bizikletaren erabilera bultzatu nahi da, izan ere, garraiobide, merke, ekologiko eta osasungarria da. Erakunde zein elkarteek, besteak beste, mailegu zerbitzuak, mekanika ikastaroak, ibilaldiak, hitzaldiak zein bizikleta truke azokak antolatzen dituzte. Adina ez da arazo bizikletan ibiltzeko eta ume, gazte zein helduek eguneroko ibilbideak zein aisialdiko irteerak egiteko baliabide aparta dute.
Mailegu zerbitzuak
Hirian barna ibiltzeko, Bilboko rta Donostiako udalek bizikletak maileguan uzteko zerbitzua eskaintzen dute:
Hiriko txirrindularitza elkarteak
Euskal Herrian ere badu bere presentzia ekimen horrek. Vitoria-Gasteizen eta Bilbon modu horretako ekimenak egiten dira.
- Bizikleteroak Gasteizko elkarteak hiriko-txirrindularitzari loturiko informazio lagungarria eskaintzen du.
- Kalapie Donostiako elkarteak urteak daramatza txirrindularitzari buruzko ekimenak burutzen, besteak beste, bigarren eskuko bizikleten merkatua, bizikleta irteerak, eta ekintza informatiboak gauzatzen dituzte.
- Bilboko Biziz bizi elkartearen helburua bizikletaren erabilera bultzatzea da, garraiobide moduan zein aisialdirako tresna moduan.
Ibilbideak
Bizikletan ibiltzeko milaka ibilbide ezberdin daude. Zure erritmoan pedalei ematen diezun bitartean, leku berriak ezagutuko dituzu horrela. Txango asko egin ditzakezu bai Euskal Herrian eta baita bere mugetatik kanpo ere. Guk zenbait web gune bildu dizkizugu zuk gehien atsegin duzun ibilbidea aukeratu dezazun.
Bizikleta ibilbideak munduan zehar
Europako Txirrindularien Federazioak kudeatutako EuroVelo sarea txirrindularientzako ibilbide luzeko 14 bide antolatu ditu Europan barrena.
Estatu Batuetan bizikletaz ibiltzeko asmoekin bazabiltza Adventure Cycling Elkarteak bizkletaz egiteko hainbat ibilbide eta informazio eskaintzen ditu.