Non hartu ostatua?

Europan

Bidaiatzean, ostatu hartzeko zenbait aukera dauzkazu eskura. Gehien gustatzen zaizun eta zure premia fisiko eta ekonomikoetara ondoen egokitzen den ostatu mota aukeratu behar duzu, besterik ez.

Gazte-aterpetxeak - Nazioarteko Hostelling

Ostatu hartzeko aukera merkeenetako bat da. Aterpetxeak sukaldez, armairuez, jangelez eta beste zerbitzu osagarri batzuez hornituta daude. Hirietako erdigunean egoten dira normalean. Aterpekide-txartela behar duzu horietako batean ostatu hartzeko.

Gazteentzako Aterpetxeen Nazioarteko Sareak Gazteentzako Aterpetxeen 90 elkarte baino gehiago ditu 60 herrialde baino gehiagotan banatuak, 4.000 aterpetxe baino gehiago kudeatzen dituztenak.

Estatu espainolean, instalazio horiek Gazteentzako Aterpetxeen Sarean (REAJ) bildu dira. Nazioarteko sareko aterpetxeak ;HiHostels webgunean kontsulta daitezke.

Ostatu hartzeko baliabideak

literak

'Bed and Breakfast' edo 'B&B' ostatu mota bat da, tarifa murriztu baten truke 'ohea eta gosaria' (ingelesez horixe esan nahi du, hitzez hitz) eskaintzen dituena.

  • Kanpinak [EN]

    Kalitatezko kanpinak Europa osoan. Informazio zehatza Europan eskuragarri dauden hainbat kanpinen inguruan. Herrialdearen, eskualdearen, herriaren, kanpinaren izenaren edo eskainitako zerbitzuen araberako bilaketa egin dezakezu.

  • Europan kanpatzeko [EN]

    Interhike webguneak zenbait aholku eskaintzen dizkizu, Europan kanpatzeko eta mendi-ibiliak egiteko. Hautatu herrialde bat, eta bertan eskuragarri dauden kanpin guztiak ikusiko dituzu.

  • Aterpetxeak Europan[EN]

    Non lo egin Europan? Bilatu aterpetxe bat, batzuek online erreserbatzeko aukera eskaintzen dizute bidaia hasi aurretik. Aurkitu hautatutako helmugara iristeko eskaintzarik merkeenak. Bidaiatzeko aholku baliagarriak.

  • Hospitality Club [EN]

    Helmugako herrialdean doako ostaturen bat aurkitu nahi al duzu? Lehenik, izena eman eta kide egin, eta kontuan hartu beste herrialde batzuetako jendea zure etxean hartzeko prest egon behar duzula. Beste hizkuntza batzuetan ere eska dezakezu herrialde jakin bati buruzko informazioa.

  • Europako aterpetxeen gida[EN]

    Europako aterpetxeei buruzko gida, argazkiak eta guzti, iritsi aurretik zer ostatu mota aurkituko duzun jakin dezazun. Aterpetxeetako webguneetarako sarbidea.

  • Hostel World [EN]

    Bidaia ongi antolatu nahi baduzu, dataren araberako bilaketa egin dezakezu, ostaturen bat eskuragarri daukazula egiaztatzeko.

  • Aterpetxeak [EN]

    Nazioarteko bidaiariei izugarri gustatuko zaie mundu osoko gazteentzako aterpetxeei buruzko informazioa eskaintzen duen webgune hau. Webgunea bisitatzean, kontsultatu garraio eta txangoei buruzko orriak. Ez ahaztu, halaber, tren-garraiorako abonuak eta hegazkin-txarteletarako deskontuak dauzkazula!

  • Hostels [EN]

    Europako, Amerikako, Asiako eta Australiako aterpetxe independenteen direktorioa. Aterpetxe bakoitzari buruzko informazio zehatza, eskualde bakoitzeko deskontuen gida, mapak eta erreserbak linean.

Herrialdez herrialdeko baliabideak

hostelling international

Alemania, Belgika, Erresuma Batua, Frantzia, Herbereak, Irlanda, Italia, Portugal.

Euskadin

ohatze

Bidaiatzen duzunean, ostatu hartzeko modu ezberdinak dituzu eskura. Gehien atsegin duzun, eta zure behar fisiko eta ekonomikoetara ongien egokitzen den ostatua aukeratu besterik ez duzu. Gazteaukeran zenbait ostaturen inguruko informazioa aurkituko duzu.

abantailak ostatuan gazte-txartelarekin  Abantailak ostatuan (hotelak, kanpinak, landa-turismoak eta landa-etxeak, ostatuak) Gazte-txartela / Carné Joven European Youth Card dutenentzat.

Azken aldaketako data: